2022/08/04

MONCAYO INGURUTIK ZIRKULARRA.

Powered by Wikiloc

 Goizeko 7,30ak dira Purujosatik (978 m.) martxan jartzen naizenean, oraindik "fresko", arropa gehiago jartzeko zalantzan nabil baina, udako mailota soilik eramatea erabakitzen dut.

Purujosa Moncayo hego aldean kokatzen da, Isuela ibaiaren goi ibarrean, Zaragozako probintzian baina Soriako muga ondoan.

Moncayoko bira beti Beraton (Soria) herritik egin dut eta beti zorrotza iruditu zait, baina beti mendiko bizikleta normal batekin egin dut. Orain urteak pasatu dira eta BTT elektrikarekin oso eroso mugitzen naiz eta horregatik bira hau luzatzea erabaki dut, toki berri gehiago ezagutzeko besteak beste.

 

Goizeko 7.30ak

Goizeko freskurarekin ateratzen naiz baina, bideak eten gabe gora jotzen du eta azkar berotzen naiz, lehenengo helburua Tablado lepoa (1.362 m.) da. Nahiz eta goiz izan, mendiko biztanleak aspaldin lanean daude, basurde familia bat nire aurretik pasatzen dira niri kasu gutxi eginez, orkatzek ordez, nigandik oso azkar ihes egiten dute. Nork bere zereginarekin eta ni nirearekin, pedalei eman lepora iristeko.

Tablado lepoa


Tablado mendizerra

Lepoa Tablado mendizerra eta Peñas de Ibañez artean kokatzen da, oraindik Moncayo ez dut ikusi baina azkar agertuko dela badakit, bera inguruko erraldoia baita.
Lepotik jaitsiera luze batez Borobia herriraino iritsiko naiz, bitartean Moncayo agertzen da eta egun osoan ez dut bistatik galduko

Moncayo begibistan

Borobia herria


Borobia herria 1139 metrotan kokatzen da eta hango goiko lautadak orain hori kolorekoa daude, lehor utsak ez du barkatzen eta Ibai ondoan eta Moncayoko magaletan soilik berdea ikusten da.
Pista zabal eta lauetatik Cueva de Agreda herrira iristen naiz


Cueva de Agreda

herritik atzera gelditu da eta hurrengo leporantz abiatzen naiz


Cueva de Agreda (1313 m.) Moncayoko magalean dago eta handik oso bide polita dago hara igotzeko.
Ni Canto Hincado lepoa bistan dut eta hara noa gero Zaragozako probintzian berriz sartzeko


Canto Hincado epoa 1470 m.

Bidetik Fuentes de Agreda behean ikusten da

Lepo honetatik bideak Peña Negrilla edo Moncayo de Soria inguratzen du, Hasieran Lehor baina oso azkar ipar aldera jotzen du  eta giroa aldatzen da, pinudiak eta pagadiak nahasten dira, ura erreketan eta iturrietan mugitzen da. 
Itzala lagun izanen dut eta eskertzekoa da, ur freskoa edateko eta hartzeko parada izaten dut. Hemendik aurrera paisaia oso desberdina aurkituko dut.

Iturria

Moncayo errepidetik

Bidea jarraituz Moncayokoo ermitara igotzen den errepidea hartzen dut eta "Fuente de los frailes" (1360 m.) dagoen aparkalekutik Moncayo eta La Lobera inguratuko ditut mendiko goi pistetatik. 
Alto de la Majada Alta eta bellido lepo artean bidea bere tokirik altuena hartzen du, 1890 metro. Toki honetatik eta Purujosaraino kriston jaitsiera dugu aurretik, 17 kilometro eta ia 1000 metro desnibela gure bira bukatzeko. Majada bajako aterpetik pasatzen naiz eta aurrerago Beraton herrira joateko bidea eskuinean utziko dut zuzen jarraitzeko eta Corona alta eta La Costera azpian doan sakanatik Purujosaraino jaitsiko naiz.


Moncayoko maldetatik ipar alderantz


Cerro del Morron





"Majada Baja" Aterpea 1.880 m.


Hemen Beraton herrira joateko bidea hartzen da ....

...., gu zuzen.

Aurrean Corona Alta eta La Costera

Cerro Morrón


Purujosara jaisten

Bira bukatuaaaaa!!



2022/01/18

KINTOTIK BIRA BAT

 MARTINEK EGINDAKO BIDEOA


Egunak joan egunak etorri eta izotza eta tenperatura baxuak segitzen dute, pirinioa izoztuta dago, marmola bezala eta itxoin behhar da. Horregatik Kintora bizikletekin joateko aprobetxatzen dugu eta goiko kasko garbietatik eguzkipean pedaleatzeko ere, egun hotza egiten du baina haizerik gabe eta  mendi berezi honek eskaintzen digun ibilaldi ikaragarria gozatzen dugu.

Martin eta Julian

Arrobibordatik ateratzen gara, eskuinetik Urkiagara eta ezkerretik Artesiagara bideratzen gaituen gurutz bidea. Errepidetik oso azkar 700 metrotan dagoen lautadara iristen gara  hemen eskuinerantz doan bide bat hasten da, "Artesiagako Basabidea" agertzen da mapa batzuetan, bide honetatik Enekorriko leporaino, 1140 metroetan, igoko gara, ere Urkiagatik zementuzko bide batetik oso errez iristen ahal da.
Bide honetatik desnibeleko lehenengo 350 metroak oso gogor igotzen da pagadi eder batetik, Otxaberri (1132 m.) eta Leateko Harria (1092 m.) egiten duten lepo ondoan agertzen garen arte

Otxaberri eta Leate arteko lepoa

Lepoan ezkerretara joko dugu, hesia zeharkatuz.


Enekorri aldera gure bidea segitzen dugu eta beste hesi bat zeharkatu behar dugu, Otxaberri (1132 m.) eta Laztegi (1199 m.) arteko lepoan (1090 m.). Hemendik, Adi mendi erraldoi azpian, Enekorriko lepoa ikusten dugu, hara azkar iritsiko gara bide on batetik eta Presetako erreka ikaragarria inguratu eta gero.

Adi eta aurrean Enekorri

Enekorriko lepoa pasa eta gero.


Enekorriko lepoa zeharkatu eta gero, GR 11 segituko dugu Enekorri eta Zaguako belardietatik,  Otarra (1188 m.) eta Artsal (1230 m.) kaskoak inguratzen. Adi, Urepele, Aldude eta ere Argintzu eta Azaldegiko mendi bizkarra alderantz ikuspegi espektakularrak harrapatzen ditugu.
GR bidetik Buztanberro leporaino (1169 m.) iristen gara , hemendik oso errez Okoro (1259 m.) mendia igotzen ahal da. Burnizko ate bat zeharkatuz Artesiaga mendateko isurialdera pasatzen gara, oraindik bizkarretik  "iparraldeko kaskoraino" (1199 m.) igoko gara.Hemendik 360 graduutako panoramika espektakularra gozatzen dugu. Argazkiak eten gabe egiten duitugu, eguna eta tokia errezten digu, baina oraindik ibiltzeko asko falta zaigu eta jarraitu behar da.

Zaguako belardietatik, putzuak hormatuak.

Urrunean pirinio zuria, gertuago Adi


GR11tik Buztanberro alderantz. Argintzu tente. Auza ere agerian.

Buztanberro lepoan

Okoro oso gertu.


Iparraldeko kaskoan, atzean Argintzu.

Okoro eta Saioa alderantz


Adi eta Pirinio alderantz


GR12tik jaisten gara, gurpil arrastoa hasieran eta gero pista batetik Oialegi (1054 m.), Konfesionario (1050 m.) eta Gurutxemeaka(1026 m.) lepoak zeharkatzen ditugu, Okoro, Iparraldeko kaskoa, Astabizkar, Araongo harria, Zagua eta Larrakarteko kaskoak osatzen duten zirkua inguratzen.
Araongo Harriko lepo azpitik pasa eta gero, bide on batetik Zaguako kaskora (1159 m.) igotzen gara,  lepotik GR bidea Artesiagako lepora zuzen jaisten da baina bizikletan ibiltzeko baldintza txarrak daude eta Larrakarte kaskoa igotzea erabakitzen dugu..Kaskotik biderik gabe jaisten gara eta gero belardietatik, aldapa tente batetik Larrakarte (1186 m.) iristen gara.

Larrakartera igotzen, atzean Saioa.

Ni gora iristen.

Larrakartetik hego alderantz.

Saioa eta Xuriain alderantz.

Okoro eta Adi 


Larrakartetik belardi on batetik jaisten gara  bide on batekin topatu arte eta arazorik gabe Artesiagara iristen gara. Hemendik betiko bidetik Xuriain aldera abiatzen gara.

Ordua da mokau bat hartzeko.


Bidea, Artesiagatik Sagardegiko leporaino, bide ona da bukaeran zenbait toki txarrak baditu ere.
Lepotik Anueko Oihana basatia gure aurrean dugu, oraindik negu kolorekoa.
Lepotik eskuinerantz Saioaren kaskoa dugu, honek tentatzen gaitu baina berandu da eta ezkerretara goaz Xuriain alderantz.

Eskuinean  Xuriain

Igoera oso erosoa da, beti eguzkia lagun daukagu eta lurra belardi goxo bat da, primeran bizikletan ibiltzeko


Okolin eta Saioa

Julian azken txanpetan

Goian harriak badira eta oinez egin behar.

Xuriain

Pirinio alderantz

Baztan alderantz

Ultzama alderantz


Basoa eta belardien artean bizkarretik jaisten gara, oraindik dauden elurtegiren bat zapaltzen dugu eta gozameneko jaitsiera bat eta gero pista batera iristen gara, "Etzarango Basabidea", hemen harrizko aterpe zahar bat dago. Pista honetatik segitzen dugu, gure asmoa Burdindogira igotzea da. Bidegurutze batera iristen gara, eskuinera Aritzura doa eta ezkerretara Burdindogira, aurrerago beste bidegurutze batean eskuinetara eta Burdidogiko ermitara iristen gara.


Xuriainetik jaisten


Urrunean Satrustegiko mendizerra

Paisaia ikaragarria


Burdindogiko ermitara iristen gara eta atseden txiki bat egiten dugu, gero Eugiko urtegirako jaitsiera hasten gara. Zonaldean prestatutako jaitsiera askotako bat hartzen dugu, "carboneras", eta aldapetako zigi zagak eta basoaz gozatzen ibibidea bukatzen dugu.
Berandu bada ere Zubirin bazkaria amaten digute eta izan dugun egun ikaragarria ospatzen dugu.