|
Otxaberri eta Leate arteko lepoa |
|
Lepoan ezkerretara joko dugu, hesia zeharkatuz. |
Enekorri aldera gure bidea segitzen dugu eta beste hesi bat zeharkatu behar dugu, Otxaberri (1132 m.) eta Laztegi (1199 m.) arteko lepoan (1090 m.). Hemendik, Adi mendi erraldoi azpian, Enekorriko lepoa ikusten dugu, hara azkar iritsiko gara bide on batetik eta Presetako erreka ikaragarria inguratu eta gero.
|
Adi eta aurrean Enekorri |
|
Enekorriko lepoa pasa eta gero. |
Enekorriko lepoa zeharkatu eta gero, GR 11 segituko dugu Enekorri eta Zaguako belardietatik, Otarra (1188 m.) eta Artsal (1230 m.) kaskoak inguratzen. Adi, Urepele, Aldude eta ere Argintzu eta Azaldegiko mendi bizkarra alderantz ikuspegi espektakularrak harrapatzen ditugu.
GR bidetik Buztanberro leporaino (1169 m.) iristen gara , hemendik oso errez Okoro (1259 m.) mendia igotzen ahal da. Burnizko ate bat zeharkatuz Artesiaga mendateko isurialdera pasatzen gara, oraindik bizkarretik "iparraldeko kaskoraino" (1199 m.) igoko gara.Hemendik 360 graduutako panoramika espektakularra gozatzen dugu. Argazkiak eten gabe egiten duitugu, eguna eta tokia errezten digu, baina oraindik ibiltzeko asko falta zaigu eta jarraitu behar da.
|
Zaguako belardietatik, putzuak hormatuak. |
|
Urrunean pirinio zuria, gertuago Adi |
|
GR11tik Buztanberro alderantz. Argintzu tente. Auza ere agerian. |
|
Buztanberro lepoan |
|
Okoro oso gertu. |
|
Iparraldeko kaskoan, atzean Argintzu. |
|
Okoro eta Saioa alderantz |
|
Adi eta Pirinio alderantz |
GR12tik jaisten gara, gurpil arrastoa hasieran eta gero pista batetik Oialegi (1054 m.), Konfesionario (1050 m.) eta Gurutxemeaka(1026 m.) lepoak zeharkatzen ditugu, Okoro, Iparraldeko kaskoa, Astabizkar, Araongo harria, Zagua eta Larrakarteko kaskoak osatzen duten zirkua inguratzen.
Araongo Harriko lepo azpitik pasa eta gero, bide on batetik Zaguako kaskora (1159 m.) igotzen gara, lepotik GR bidea Artesiagako lepora zuzen jaisten da baina bizikletan ibiltzeko baldintza txarrak daude eta Larrakarte kaskoa igotzea erabakitzen dugu..Kaskotik biderik gabe jaisten gara eta gero belardietatik, aldapa tente batetik Larrakarte (1186 m.) iristen gara.
|
Larrakartera igotzen, atzean Saioa. |
|
Ni gora iristen. |
|
Larrakartetik hego alderantz. |
|
Saioa eta Xuriain alderantz. |
|
Okoro eta Adi |
Larrakartetik belardi on batetik jaisten gara bide on batekin topatu arte eta arazorik gabe Artesiagara iristen gara. Hemendik betiko bidetik Xuriain aldera abiatzen gara.
|
Ordua da mokau bat hartzeko. |
Bidea, Artesiagatik Sagardegiko leporaino, bide ona da bukaeran zenbait toki txarrak baditu ere.
Lepotik Anueko Oihana basatia gure aurrean dugu, oraindik negu kolorekoa.
Lepotik eskuinerantz Saioaren kaskoa dugu, honek tentatzen gaitu baina berandu da eta ezkerretara goaz Xuriain alderantz.
|
Eskuinean Xuriain |
Igoera oso erosoa da, beti eguzkia lagun daukagu eta lurra belardi goxo bat da, primeran bizikletan ibiltzeko
|
Okolin eta Saioa |
|
Julian azken txanpetan |
|
Goian harriak badira eta oinez egin behar. |
|
Xuriain |
|
Pirinio alderantz |
|
Baztan alderantz |
|
Ultzama alderantz |
Basoa eta belardien artean bizkarretik jaisten gara, oraindik dauden elurtegiren bat zapaltzen dugu eta gozameneko jaitsiera bat eta gero pista batera iristen gara, "Etzarango Basabidea", hemen harrizko aterpe zahar bat dago. Pista honetatik segitzen dugu, gure asmoa Burdindogira igotzea da. Bidegurutze batera iristen gara, eskuinera Aritzura doa eta ezkerretara Burdindogira, aurrerago beste bidegurutze batean eskuinetara eta Burdidogiko ermitara iristen gara.
|
Xuriainetik jaisten |
|
Urrunean Satrustegiko mendizerra |
|
Paisaia ikaragarria |
Burdindogiko ermitara iristen gara eta atseden txiki bat egiten dugu, gero Eugiko urtegirako jaitsiera hasten gara. Zonaldean prestatutako jaitsiera askotako bat hartzen dugu, "carboneras", eta aldapetako zigi zagak eta basoaz gozatzen ibibidea bukatzen dugu.
Berandu bada ere Zubirin bazkaria amaten digute eta izan dugun egun ikaragarria ospatzen dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina