|
Urdinez egindako ibilbiidea. |
Eguraldi ero honek otsaila hilabetean udaberria sartu digu eta hori dela eta, tenperaturak, elur eskasia eta elurraren baldintzak udaberri bukaerakoa dirudite.
Informazio bat jaso dugu eta Kollaradako pistatik Ezpatako aterperaino iristen ahal dela eta gertu elurra dagoela jakin dugu.
Fernandorekin hurbildu gara hara eta "E Cubilar de los Bueyes" bidetik sartu gara,handik Kollaradeta eta Neveras artean dagoen lepora iristeko bidetik joan gara.Pala ederrak gainditu eta gero ezker aldera jo eta Kollaradetara iritsi gara.
Itzultzeko igoera txiki bat egin dugu gero, Ezpata lepora jaisteko eta kotxe ondoraino eskiatzen iristeko.
Peña Guara Klubeko bi mutilekin ibilbidea egin dugu eta eguraldi eta elurra ikaragarria gozatu dugu,baita tokia ere. Azkenean Carlos, Toño eta gu oso gustura bukatu dugu eguna, txoko honek inoiz ez gaitu hutsik egin.
Behean daude argazki batzuk Toño eta Carlosenak dira (eskerrik asko)
|
Udaberriko eguna, elur gutxi, baina ..... |
|
..... gertu elurra aurkitzen dugu. |
|
Hasieran oso gogorra, gauean ederra hormatu da. |
|
Ferrnando, aurreikusi onak ditu |
|
El Cubilar de los Bueyesek beti elurra gordetzen du. |
|
Hemendik goraino eskiz egiten dugu. |
|
han gure helburua, Kollaradeta. |
|
Atzetik Toño, Carlos eta Bacun. |
|
Paretan ikusten den pitzadura horretatik igo eta jaitsi eginen dugu. |
|
Tokia oso basatia da, gaur ere bakartia. |
|
Toño, atzean Somola |
|
Lehenengo kanala gainditzen dugu. |
|
Lehenengo kanala eta gero azken pala aldera goaz. |
|
Pala erdian burubelarri. |
|
Gainditu eta gero ikuspegia zabaltzen da. Eskuinean Peña Nevera, ezkerrean Pala de Alcañiz |
|
Eta zonaldeko jauna edo andrea, Kollarada. |
|
Azken txanpa eta .... |
|
............ |
|
.... gailurre zapaltzen dugu. |
|
Goitik ikuspegiak gozatzen ditugu. Fernando pozik. |
|
Carlos, ni eta Fernando. |
|
El Club Peña Guara en "los viernes al sol" 😃 |
|
Jaitsiera ikaragarri ona da. |
|
Hemen fokak jarri eta lepo batera igoko gara. |
|
Toño lepoan. |
|
Hemendik Espata leporantz jaitsiko gara. |
|
Lepotik behera elurra biguinagoa. |
Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina