2020/02/03

FACERAS (EL VERDE) 2.288 M. ETA MANDILAR 2.211 M. PANTIKOSATIK


Egun polita mendira joateko, bost lagun biltzen gara Iruñean eta Pantikosara abiatzen gara. Estaziotik ibili behar gara elurrik ez dagoelako, ordu erdi inguru, gero eskiekin goraino.
Faceras edo El Verde mendira igotzen gara, elur gogorra dago eta behetik ganibetak jartze ditugu, goitik ikuspegi espektakularra eta espektakularra ere jaisteko eta eskiatzeko elurra.
Sabocoseko aintzirara jaitsi eta handik pistetatik Mandilar, eguneko bigarren gaina, igotzen gara. Jaitsiera pistetatik ere oso ona izan da, azkenean, igoeran ez bezala,  eskiz kotxeraino jaisten gara eta bazkari on batekin eguna agurtzen dugu.
Mendian beste 6 lagunekin topo egiten dugu eta elkarrekin eguna egiten dugu.
































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina