2019/09/27

LIZARA-BISAURIN-ESTANESEKO AINTZIRA-SARRIOEN IBARRA-LIOUVIELLA-LIZARA

Mendiko egun ikaragarria izan da gaur gozatu duguna. Orain dela 8 urte osatu nuen zirkular polit bat errepikatu nahi nuen eta lehenengoan Liouviella igo ezin izan nuena, gaurko honetan igotzea nahi nuen.
Zirkularra horrela izan da, Lizaratik Bisaurinera igo gara bide normaletik, handik ipar aldeko kanalatik jaitsi eta Puntal de Secus inguratzen Secuseko atakara joan. Lepo horretatik Estaneseko aintzirara jaitsi, Gero Sarrioen ibarrera igotzen gara eta segidan Bernerako lepora iristen gara, puntu honetatik ipar alderantz jotzen dugu Liouviellara igotzeko, biderik gabe kanal estu batetik goraino.
Handik bide normaletik jaitsi Mistresako lautadara berriro Lintzako aterpera iristeko.
Ibilbidean ia 19 kilometro inguru ibili gara eta 1.800 metro desnibela gutxi gora behera.

Lizaratik ateratzen gara 8,45etan , itzalak luzeak dira oraindik. 

Beatriz, Lourdes eta Javier, goian gure lehenengo helburua, Bisaurin

Foratoneko leporantz

Lepora iritsi eta ....

.... beste aldean Punta Aguerri, Peña Forca,.... agertzen zaizkigu.

Hemendik aurrera aldapa ederra daukagu gora iritsi arte.

Bernera, Aisako mendiak, Collarada eta abar.

Behetik Foraton gelditzen da.

Bisaurineko kaskoa

Ikuspegi zabala. Secus, Castillo de Atxer eta gure Nafarroako Pirinioa.


Ekialderantz, lainoak altzatzen ari dira.

Falta zirenak goian dagoeneko

Ekipoa gailurran. Ni, Javier Lourdes eta Beatriz.

Javierren profila beti interesgarria, baina .....

..... inoizez Lourdesen bezalakoa.

Hemendik Estanés ikusten dugu eta Secuseko Ataka ere, gure urrengi helburua.

Kanal horretatik jaitsiko gara.

Oraindik elur pittin bat gelditzen da.

Puntal de Secús eskuinetik inguratuko dugu.

Bernera eta aurretik ituliko garen tokia: Bernerako lepoa. Ezkerrean Liouviella ikusten dugu.



Secús aldetik Bisaurineko ipar kanala aurrez aurre.

Corona de Secús eta Pico alto de la Portaza.



Secuseko atakan

Estaneseko aintzira agerian

Ataka eta La Portaza 2.377 m.


Sasilepo honetatik Estanes agertzen da.

secuseko ipar aldea basatia da, erdian La Portaza

Aita eta alaba, ah ze bikote!!



Estanesetik Sarrioen ibarrera igotzen gara.

Añadir leyenda

Toki hau pirinioetako toki miresgarrietariko bat da

Bernerako lepoa.

Liouviellara kanalatik igotzen.

Liouviellatik Bisaurin, Puntal de Secús, Puntal norte de Secús, La portaza, Secuseko ataka, Pico alto de la Portaza eta Corona de Secús.

Goitik Sarrioen ibarra.

Beatriz, atzean Llena del Bozo.

Lourdes, atzean Ipar Liouviella eta Estanes aintzira.

Eta ni ere han egon nintzen. Seguru itzuliko naizela.
AGURRR!

2019/09/04

GORIZ, MONTE PERDIDO, ORDESAKO BELARDIA

Atzo Ordesatik "Faja de las Flores" bidetik Goriz aterperaino iritsi ginen, egun zoragarria, gaur, oraindik atzoko eguneko zirrararekin igotzen hasten gara. "Escaleras"eko bidea erabaki dugu, lasaiago delako eta horrez gain "Escaleras" menditik pasatuko gara (beste hirumila).
Argazkian bidea gorriz markatuta dago.

Goizeko 7:30etan aterpetik ateratzen gara.


Eguzkiak Taillon argitzen du .......

Cilindro de Marborek ere eguzki izpiak harrapatzen ditu.

Monte Perdidoko bide normala hemen uzten dugu eta legardi honetatik "Escaleras"eko bidea hartzen dugu.


Aurretik eskaileretako lehenengo maila, baldintza onean zegoen eta errez gaindiitzen dugu.

Mikelek gora egiten du .....

...... eta oso azkar altuera hartzen dugu.


Ikuspegi zabala dugu eta gero eta toki gehiago agertzen zaigu aurretik eta atzetik. Peña Montañesa, Añisclo sakana, Gorizeko dorrea, eta abar.

Ordesako ibarra eta Tobacor kaskoa.

"Escaleras"eko puntan (3.027 m.) Mikel. Atzean "Cilindro de Marbore" (3.326 m.)

Handik jaisten ari gara.

Eta aurrean urrengo maila, eskuineko tximiniatik gaindituko dugu. Goian azken maila eta gailurra bistan ditugu.

Tximiniatik ateratzen. Igoera tximiniatik ezker aldetik hartzen dugu, seguruagoa iruditzen zaigulako.

Mikel ateratzen ari da. Beste maila bat gehiago eta gailurrera.

"Punta de las Escaleras" ederki ikusten da goitik.

Aurrera goaz eta azken mailara hurbiltzen gara. Bideak ongi eramaten gaitu ongi gainditzen den tximiniara.

Honetan soka zahar bat aurkitzen dugu baina hobe ez ukitzea. Oso ongi eta arazorik gabe pasatzen dugu azken maila hau.


Hemendik bide egindako bide gehiena ikusten da.

Mikel azken zatian lanean buru belarri.

Azken maila gainditua ikuspegia harritzekoa da. Bide hau normalarekin konparatuta askoz atseginagoa da eta ikuspegiak harritzekoak dira.

Pico de Añisclo edo Soum de Ramond

Mikel gailurrera iristen.





Goitik ipar alderantz. Marbore aintzira eta Tucaroyako pitzadura. Bide normala hemendik etortzen da eta jende gehiago ikusten dugu.

Cilindro de Marbore eta bere ibon. Jaitsiera ongi ikuusten da.


Aintziratik Monte Perdidoko gailurra.

Bide normaletik jaisten gara.

Aterpea pasatu dugu eta Ordesako ibarra alderantz zuzen goaz.


Soasoko iltzeetatik jaisten gara.

Ordesa ederra!!


Cola de caballo ur jauzia. Jende pilo bat han biltzen da.

Orain kilometrada eder bat besterik ez zaigu Ordesako belardiraino  .



Azkenean Ordesako belardira iritsi gara. Autobusa hartuko dugu berriro Torlara itzultzeko.