Mendiko egun ikaragarria izan dugu gaur eta aukeratutako ibilbide zirkularrak ere bat egin du egunarekin.
Candachu eski estaziotik Loma Verdetik Aspeko lepora igo gara, handik Aspe gailurrera, igoeran elur gogorra aurkitu dugu baina ganibetekin ongi ibili gara.
Jaitsiera, Aspeko goiko kanalatik egiten dugu Tortiellas sakana alderantz. Gero berriz igotzen gara Tucako pasabidea hartzeko eta berriro Loma Verdetik jaisteko kotxeraino.
Zirkular polit bat osatu dugu eta ia kotxetik elurrarekin, oso baldintza onean aurkitu dugu eta ibilbide osoa eskiz egin dugu
|
"Lameteoqueviene"ko argazki honetan gure zirkularra ikus daiteke |
|
Eskuineko biratik Loma verdera pasatuko gara |
|
Atzean "La Zapatilla" gelditzen da, oraindik oso ongi elurtua. |
|
Le Midi ezker aldean, Anayet eskui aldean. |
|
Esper mendia inguratzen dugu pasabide honetatik. |
|
Aspeko ibarra |
|
Martin pasabidean sartzen da |
|
Hemendik pala zabalak aurkituko ditugu Aspeko sakanan sartu arte. |
|
Eskuin alderantz zeharkaldi bat eginen dugu Aspeko lepora igotzeko. |
|
Hasieran okertzen gara eta gorantz goaz, .... |
|
.... oso gustura malda eder hauetatik, .... |
|
...., baina handik fokak kendu eta behera berriz Aspeko sakana hartzeko. |
|
Luis lepo aurrean |
|
Iñaki eta Llena del Bozo |
|
Martin. Elur gogorra nabaritzen da. |
|
Eguzkiak jotzen du eta Leporako bidea oso gustura egiten dugu. |
|
Lepora iristeko azken txanpak |
|
Martin ere iristen ari da |
|
Lepotik Aspeko gailurra ikusgai dago |
|
Lepoa behean gelditzen da |
|
Goiko lepoan eskiak uzten ditugu |
|
Luis mendiko goikaldean |
|
Espedizio osoa gailurran. |
|
Goiko lepotik jaitsiera egiten dugu, elur gogorra dago baina ongi eskiatzen dugu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina