Hau denboraldiko lehenengo ateraldia izan da. Oraindik elurra ez da iritsi behar den moduan eta oso eskasa da, hala ere asteburu honetan zerbait bota du eta La Pierre de St. Martin estaziora hurbildu gara elurretan ibiltzeko.
Irrikitan nengoen nire eski eta bota berriak estrenatzeko, eta egun ikragarria izan da. lde batetik eguraldi bikaina eta beste aldetik elur hautsa bikaina zegoen eskiatzeko, estazioa itxita zegoen eta zenbait pistak zapaldu gabe zeuden, elur hautsa hori eskiatzeko parada ederra aprobetxatzen.
Azkenean pasa dugun egun polit hau bokata on batekin ospatu dugu
Lakartxela. Asteburuko elurteak ederki zuritu du |
Auñamendi, Anielarra, ..... |
Nire eski berriak. elur hautsan ongi doaz, elur gogorretan ikusi behar .... |
Prestaketak egiten |
Pistetatik igotzen gara. Bakarrik gaude. (Momentuz) |
Elurra ongi ikusten da, pistatik os ona. |
Boulevard pistatik goaz. |
Soumcouy eta Auñamendi |
Arlas atzean gelditzen da |
Soumcouyy eta Auñamendi igoera osoan lekuko |
Paisaia ederra |
Arlas ongi zuritua. |
Soumcouy alderantz goaz. |
Eski pista utzi dugu eta Soumcouy maldetan sartzen gara. |
Elur hegalak ertzetan. |
Goitik, Ori mendia arte ikusten dugu zuria. |
Eskiada bikaina da. |
Eta ongi hasten dena ongi bukatzen da |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina