Villanuatik zirkular bat egiteko Martinek konbenzitu gaitu. Bacuneko kaskora igotzea bide polit batetik da helburu.
Horretarako Martin, Txomin, Iñaki, Fermin eta ni Noainen bildu gara goizeko 7,15etan.
Villanuatik Punta de la Selva delako bidea hartzen dugu, ikaragarri polita eta interesgarria da (Villanuako Canfranero geltokia, "10 campanas"eko trikuharria, basoak, zelaiak eta inguru ederra). Punta de la Selvatik basoa desagertzen da eta mendi erraldoiak agerian dauzkagu, Bisaurin, Aisako zirkukoak, Letxerines, Collarada, .....
Gertu Bacuneko kaskoak daude eta Iparreko Bacunera igotzen gara, handik Espata eta Bacun arteko lepora jaisten gara eta Espatako kaskoa ere zapaltzen dugu.
Espatako aterpera jaitsi eta handik Villanuara Fuente de Pakotik doan bidetik iristen gara.
|
Goizeko 9etan Villanuatik ateratzen gara. Kollaradan lehenengo eguzki izpiek jotzen dute |
|
Hasieran toki irekia da |
|
Ikuspegiak oraindik zabalak dira. |
|
"10 campanas" trikuharria. |
|
Letxerines alderantz |
|
Basotik ateratzen gara eta mokau bat hartzeko aprobetxatzen dugu |
|
Hemendik bidea tenteagoa da eta ertz honetatik Punta de la Selvaraino iritsiko gara |
|
Basoa argitzen da eta Kollarada agertzen zaigu. |
|
Iñaki eta Txomin Punta de la Selvan |
|
Kollarada, Kollaradeta eta Somolak lagun izanen ditugu hemendik aurrera. |
|
Ertzaren bukaeran Ipar Bacun. |
|
Bisaurin, Aspe, .... |
|
Martin goiko ertz gainean, gailurra hurbilago. |
|
Peña Retona, Partacua hego aldetik ere ederra da. |
|
Iñaki, gutxi falta da. |
|
Atzerago Txomin eta urrunean Fermin eta Martin, paisaiari begira. |
|
Txomin Bacuneko gailurrean, atzetik guztiahalduna Kollarada. |
|
Fermin eta Iñaki. Atseden garaia da. |
|
Retona gure jaitsiaren lekuko |
|
Bacun eta lepoa Espatako kaskotik. |
|
Trapako pista eta Espatako aterpea bistan. |
|
Fuente del Pako alderantz, Kollarada urrun gelditzen ari da. |
|
Udazken koloreak |
|
Fuente del Pako. |
Hemendik Villanuara oso bide polita dago. Pista desagertzen da eta baso arteko bidexka batetik herrian agertzen gara.
Azkenean 17 kilometro eta 1200 metro desnibela inguruko ibilbide zirkular polita osatu dugu, erabat gomendagarria.