2018/08/31

ERISTEAK SAHUN LEPOTIK, ZIRKULARRA



Posets-Maladetako parke naturalean  Eristeak edo Bagüeñolak kokatuak daude: Gran Eriste (3053 m.),  Hego aldeko Eriste (3045 m.) eta Ipar Eriste edo Beraldi (3025 m.).
Bagüeñola mendikateko hego alderantz Bal de Barbarisa eta bere aintzirak daude eta hauen urak Surri errekara doaz.
Hego ekialderantz Bal de Bagüeña aurkitzen dugu,honetan Bagüeñako aintzirak eta Bal del Forcau, bi sakana hauek Eiste herri ondoan elkartzen dira.
Eki aldean Col de Millares eta Forquetak ere gertu daude eta Ipar aldean Bal de Chistau eta Viadós aurkitzen dira, bere Millars eta Lenés aintzirakekin.
Gaur Sahuneko lepora hurbildu naiz Eristeak igotzeko La Gralla atakatik eta hiru kaskoak egin eta gero Pardines lepotik itzultzeko.

Eguna argitzen hasten da eta hego aldeko Eristea bistan dago.

Ibon Chico de Barbarisatik Hego Eristea eta eskuinean Pardines lepoa.

Hau da Ibon Chico de Barbarisa

Barbarisako aintzirak eskuiean utzi eta aurreko pareta ezkerretik gainditu beharko dut.

Barbarisako aintzirak eta Pardines lepoa

Pareta gainditu eta gero Ibon Chelau agertzen da, toki basati eta ikaragarria.

Hemendik La Grallako ataka goian asmatzen da.

Paretan sartzen naiz eta Chelau behean gelditzen da.

Hasieran legardi batetik eta korridore batetik ....

La Grallara iristen naiz. Dena oso apurtua.

Atakatik bista ederra aurkitzen dugu alde batera ....

..... eta bestera. Beraldi edo Ipar Eristea.

La Grallatik ondoko lepo horretara joan eta handik beste alderantz kanala zuzen batetik gailurreraino.

Lenés aintzira eta Viadós. Eskuinean Coulfredak eta Lustou

Ibon Chelau eta Hego  Eristea ezkerrean.

Gailurra gertu. Kanalatik ezker aldetik joan naiz seguruago igotzeko.

Goian daude, eguneko lehena. Gran Eriste 3.053 m.

Jaitsi eta gero legardia zeharkatzen dut eta Beraldi edo Ipar Eristeko pareta inguratzen dut ekialdeko kanala honetatik igoitzeko.

Bagüeñako aintzirak

Beraldiko ertzatik Hego Eristea eta Eriste haundia.

Eguneko bigarrena. Beraldi edo Ipar Eristea 3.025 m.

Viadós alderantz, Lenés eta Millars aintzirak.

Espadas, Posets eta eskuinean Forquetak

Berriro Hego Eriste eta Eriste Haundia

Perdido eta Vignemale alderantz, erdian Punta Suelza.

Eriste Handia eta Ipar Eristea. Hego Eristera hurbiltzen naiz.

Hego Eristea tximinia honetatik igotzen da. Gero jaisteko pasatu dut eta beste toki batetik jaisten naiz.

Bi "Ibon Chelau" (Chelau jada ez daude)

Hego Eristetik beste Eristeak eta Posets, Espadas eta Fourqueta

Eguneko hirugarrena. Hego Eristea.

Pico de Bagüeña eta ezkerrean pasabide bat Pardines lepora joateko.

Hiru Eristeak, azken begirada.

Pardines lepora iristen.

Lepotik Maladetak alderantz.

Lepotik Barbarisako aintzirak

Hau Ibon Chico de Barbarisa

Atzera azken begirada eta Barbarisako zirkua eta Surri sakana agurtzen ditut.

2018/08/07

MONTE PERDIDOKO BIRA

Urdinez egindako ibilbidea
Jakin banekien astearte arratsalderako ekaitzak iragarri zutela, horregatik astelehenean Nerinera abiatzen naiz. Arratsaldeko 7etan azken autobusa igotzen da Mondicieto ondoko leporaino, asteartean jaisteko eguerdiko ordu batean hartzen ahalko dut edo bestela arratsaldeko 8etan (beranduegi).
Astelehenean lepotik arratsaldeko7,40etan ateratzen naiz eta Arrabloko lepotik pasatu eta gero aurkitzen dudan belardi polit batean (2.550 metroetan gutxi gora behera) lo egitera gelditzen naiz, bi ordu ibili eta gero.
Asteartean 6,15etan ibiltzen haten naiz eta ordu batean lehenengo hirumilan nago,Punta de las Olas, handik pasatu behar da nire lehenengo helburura joateko, Baudrimont NW (3.045 m). Arazorik gabe trepada errez batez goraino iristen naiz, ikuspegiak gozatu, batez ere Pinetako ibarra ikaragarria da handik ikusita eta ere nire hurrengo helburua ikusten dut, Espalda de Esparrets, hara joateko oraindik elur asko dago eta kranpoiak eta pioleta erabili behar dira, pentsatua baino askoz azkarrago iristen da. Goitik  Monte Perdidoko glaziarra espektakularra ikusten da, balcon de Pineta eta Marbore aintzira, Tucarroyako pitzadura azpian, ere dotore.
Egungo helburuak eginak ditut, ederki gozatu dut, ez dut oraindik inor ikusi eta hori eskertzekoa da. Orain eguna ongi bukatzeko Perdidoko lepotik igotzea erabakitzen dut eta gehiegi pentsatu gabe hara noa, han azkenean kranpoiak kendu eta beste trepada txiki eta errez bat eta gero, berehala perdidoko gaina zapaltzen dut, gazteluko plaza dirudi, azkar jaisten naiz igotzen den jende mordoska saihesten.
Eguerdiko 12etan Gorizeko aterpean nago, ez naiz autobusa hartzeko iristen eta zerbait jateko eta edateko gelditzen naiz. Ordu honetan inguruko gain guztiak lainoz betetak daude, ekaitza susmatzen da.
Martxan jartzen naiz eta Nerin herriraino joaten naiz denbora asko galdu gabe, trumoiak hurbil entzuten baitira.
Azkenean mendiko egun polita izan dut, pentsatutako helburuak eta gehiago egin ditut eta horrek oso pozik utzi nau.

Nerinen autobusa hartzen dut

Ibiltzen hasi eta Marboré, Cilindro, Monte Perdido, Añisclo eta Punta de las Olas aurrez aure dauzkat.


Arrablo edo Collado superior de Goriz. Ezkerrean torre de Góriz

Lepoan, ezkerrean punta de las Olas

Asteartean lehenengo orduan las Olas mendira igotzen. Pico de Añisclo erdian (Soum de Ramond)

Punta de las Olas gertu

Pineta alderantz, oso lainotsu. La Munia eta Robiñera erdian.

"Cañón de Añisclo"

Punta de las Olaseko gainan.

Eskuinetik ezkerrera, Baudrimont S, Baudrimont N, Espalda de Esparrets, Mnte Perdido eta Añisclo

Atzean gelditzen da Punta de las Olas

Alde batean Baudrimont S utziko dut

Eta aurrez aurre Baudrimont NW itzalpean. Ezkerrean Espalde de Esparrets ere nire zai.

Cuello del Perdidora igotzeko elurtegi luzea.

Hau da nirea, Baudrimont NW (3.045 m.). Aurreko ertzatik igotzen da.

Goitik ikuspegi politak daude. Atzean Monte Perdido.

Baudrimont S eta Punta de las Olas

Perdido eta nire hurrengo helburua, Espalda de Esparrets.

Esparrets gertago, ezkerreko elurtegitik igotzen dut.

Berriro Baudrimont NW

Pineta oraindik esnatu gabe, lanbro artean.

Gailurrera iristen naiz.

Goitik Marbore aintzira eta Tucarroya

Monte Perdidoko glaziarra, Cilindro de marbore eta Astazuak

Berriro itzultzen naiz Baudrimont alderantz, .....

......, Perdidoko lepora igotzeko.

Lepotik bi Baudrimont ikusten ditut.

Eta beste alderantz Monte Perdido, gaurko azken hirumila.

Trepada txiki bat eta Gaina eskuragai.

Nire atzean Monte Perdidoko gaina

Goitik Añisclo mendia

Gailurreko derrigorrezko argazkia.

Cilindro eta Marbore eta ibon izoztua (orain desizoztua)

Jende asko oraindik igotzen da

Jaitsi bitartean jende pilo batekin gurutzatzen naiz.

Dedo de Monte Perdido ezkerrean, Escupidera eta Perdido

Azkenean Nerinera iristen naiz.