2018/03/08

MONCAYO, JAITSIERA "GENDARMEETATIK"

MONCAYO  2.316 M.


Moncayo  mendigunea Iberiar Sistemako altuena da eta Moncayo edo "Cerro San Miguel" mendirik altuena da. Ebro ibaiaren sakonunea eta Gaztelako meseta artean kokatua dago eta horregatik penntsulan ospe handia du.
Mendi honen gainean begira egon naiz eta kondaira asko daude. Gnomoak, Caco, Hercules, Pierre,.... pertsonaiak agertzen dira bere istorioekin eta inguruko herrietan kokaturik.

Dena den gaur Tuteratik deia luzatu dute mendia eskiz egiteko eta hara joan naiz eta Rut, Eliseo eta Sergiorekin hurbildu gara. 



Santutegia baino lehenago dagoen aparkalekura joan gara eta handik eskiz hasi gara, hasieran elur justu zegoen, baina berehala baldintzak oso onak izan dira, izotz plakaren bat agertzen zen baina hori gutxiengoa zen.


Eguraldiak itxura ona zuen hasieran, haize indartsu jotzen zuen, baina gustura.

Sergio eta Rut solasean igotzen dira inguru polit honetan.

Basoa bukatzen denean lainoak eta haizeak harrera ematen digute, Txinebralera azken ateraldiaren mamua gainetik bueltaka dago (han haizeagatik itzuli izan behar ginen).

Haize eta lainori beldur ibiltzen gara, baina igotzen garen ehinean biak desagertu dira eta egun bikaina gelditu da.


Paretak eta horratzak zuriak daude, hotz handia egin du eta.


Eskuinean jaitsi garen tokia ederki ikusten da, "Gendarmeen korridorea"

Lainoak desagertzean espektakulu ikaragarria uzten digu.


Goi partea gertu daukagu eta Eliseok landutako bidetik eroso igotzen gara.


Azken txanpak aldapatsuenak eta ......

........ zigi zaga batzuetan .......

.... gailur ondoan agertze gara.


Gogorrena bukatu da, orain ....

..... gailurrera.

Haizearen lana eta indarra agerian dude.


Bost minutu goian eta beherantz.

Gendarmeen artean giro alpino ikragarria aurkitzen dugu.

Elurra ere oso ona dago.


Toki paregabea iruditzen zait.



Azken birak egin eta akabo korridorea. Hemendik aldapa lsaiagoak eta pinudien artean buktzen da gure gaurko ibilaldia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina