2018/02/22

GAMUETAKO SAKANA, HAIZETEEN TXOKOA

Gaur "Plano de la Casa", "Los Clerigos"iturria dagoen tokira, hurbildu gara Txinebralera igotzeko. Egunak hasieran itxura ona zuen nahiz eta kriston hotza egin, hala ere gailurrera ez iristearena hotza ez da izan erruduna, baizik eta haizea.
Urrundik ertzetan eta kaskoetan haizeak elurra mugitzen zuela ikusi dugu, baina gamuetako sakanatik sartu garenean gure zai zegoena ikusi dugu. Tokia haizeteen txokoa zirudien eta goi partean indarrak lurrera botatzen gintuen, horregatik itzultzea erabaki dugu.
Beste batean izanen da!.

"Clerigos" iturritik hasten gara

Hasieran hotza eta haize eramangarria.

Dena den gure mendiak,  bolborategi bat eztanda egiten duenean, horren antza du.

Aurrera segitzen dugu aldaketaren itxaropenarekin.

Erreka zeharkatzekozenbait tokitan eskiak kendu behar ditugu.

Basoa lasai dago

Baina hemendik aurrera, infernua ....



Noiz behinka lasaiago, ....

..... baina gutxi irauten zuen.

Esforzuarekin aurrera goaz....


.... baina hemendik, buelta.

Behean berriro, Rutek mendiari iseka egiten dio.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina