2018/12/31

ADI. URTEARI AGUR ESATEKO

Aztakarriko erreka eta Odiako erreka artean mendi bizkar bat sortzen da, Iturrunburu kaskoan bukatzen. Sorogain aterpetik ateratzen naiz eta Iturrunburura abiatzen naiz  mendi bizkar horretatik, eguraldi bikaina da eta tenperatura udaberrikoa, nahiz eta urteko azken eguna izan.
Mendian bakarrik ibiltzen naiz, Kintoko bakardea gozatuz eta eguzkiko lehenengo izpi ukituek urre kolore ederrekin hornitzen dute ingurua.
Aratungo lepotik pasatzen naiz Adira igotzeko eta handik, Kixarramun kaskora doan ertzatik jaisten hasten naiz eta Sorogainetik igotzen den pista hartzen dut kotxera itzultzeko.
Zirkular klasika bat egun berezi batean. Ederki urtea bukatzeko!!


Eguzkiak Adi ukitzen du


Iturrunburura iristen. Adi

Iturrunburu


Kaskotik kaskora

Iturrunburutik Urepelerantz

Heldu den helburua, Adi

Atzetik Iturrunburu

Baztan alderantz

Aratungo lepora iristen 

Adiko gailurra

Pirinioa

Aldude alderantz

Adi pagadien artean

Mendi Haundi



2018/12/17

LA PIERRE DE ST MARTIN. DENBORALDIKO LEHENA


Hau denboraldiko lehenengo ateraldia izan da. Oraindik elurra ez da iritsi behar den moduan eta oso eskasa da, hala ere asteburu honetan zerbait bota du eta La Pierre de St. Martin estaziora hurbildu gara elurretan ibiltzeko.
Irrikitan nengoen nire eski eta bota berriak estrenatzeko, eta egun ikragarria izan da. lde batetik eguraldi bikaina eta beste aldetik elur hautsa bikaina zegoen eskiatzeko, estazioa itxita zegoen eta zenbait pistak zapaldu gabe zeuden, elur hautsa hori eskiatzeko parada ederra aprobetxatzen.
Azkenean pasa dugun egun polit hau bokata on batekin ospatu dugu

Lakartxela. Asteburuko elurteak ederki zuritu du

Auñamendi, Anielarra, .....


Nire eski berriak. elur hautsan ongi doaz, elur gogorretan ikusi behar ....

Prestaketak egiten

Pistetatik igotzen gara. Bakarrik gaude. (Momentuz)

Elurra ongi ikusten da, pistatik os ona.

Boulevard pistatik goaz.

Soumcouy eta Auñamendi

Arlas atzean gelditzen da
Soumcouyy eta Auñamendi igoera osoan lekuko

Paisaia ederra


Arlas ongi zuritua. 

Soumcouy alderantz goaz.

Eski pista utzi dugu eta Soumcouy maldetan sartzen gara.

Elur hegalak ertzetan.

Goitik, Ori mendia arte ikusten dugu zuria.

Eskiada bikaina da. 
Eta ongi hasten dena ongi bukatzen da

2018/10/25

VILLANUA 947 M., BACUN 2.195 M., PICO DE LA ESPATA 2.205 M.

Villanuatik zirkular bat egiteko Martinek konbenzitu gaitu. Bacuneko kaskora igotzea bide polit batetik da helburu.
Horretarako Martin, Txomin, Iñaki, Fermin eta ni Noainen bildu gara goizeko 7,15etan.
Villanuatik Punta de la Selva delako bidea hartzen dugu, ikaragarri polita eta interesgarria da (Villanuako Canfranero geltokia, "10 campanas"eko trikuharria, basoak, zelaiak eta inguru ederra). Punta de la Selvatik basoa desagertzen da eta mendi erraldoiak agerian dauzkagu, Bisaurin, Aisako zirkukoak, Letxerines, Collarada, .....
Gertu Bacuneko kaskoak daude eta Iparreko Bacunera igotzen gara, handik Espata eta Bacun arteko lepora jaisten gara eta Espatako kaskoa ere zapaltzen dugu.
Espatako aterpera jaitsi eta handik Villanuara Fuente de Pakotik doan bidetik iristen gara.

Goizeko 9etan Villanuatik ateratzen gara. Kollaradan lehenengo eguzki izpiek jotzen dute

Hasieran toki irekia da

Ikuspegiak oraindik zabalak dira.


"10 campanas" trikuharria.

Letxerines alderantz

Basotik ateratzen gara eta mokau bat hartzeko aprobetxatzen dugu


Hemendik bidea tenteagoa da eta ertz honetatik Punta de la Selvaraino iritsiko gara
Basoa argitzen da eta Kollarada agertzen zaigu.


Iñaki eta Txomin Punta de la Selvan

Kollarada, Kollaradeta eta Somolak lagun izanen ditugu hemendik aurrera.



Ertzaren bukaeran Ipar Bacun.

Bisaurin, Aspe, ....
Martin goiko ertz gainean, gailurra hurbilago.



Peña Retona, Partacua hego aldetik ere ederra da.



Iñaki, gutxi falta da.

Atzerago Txomin eta urrunean Fermin eta Martin, paisaiari begira.


Txomin Bacuneko gailurrean, atzetik guztiahalduna Kollarada.

Fermin eta Iñaki. Atseden garaia da.


Retona gure jaitsiaren lekuko

Bacun eta lepoa Espatako kaskotik.

Trapako pista eta Espatako aterpea bistan.

Fuente del Pako alderantz, Kollarada urrun gelditzen ari da.

Udazken koloreak

Fuente del Pako.
Hemendik Villanuara oso bide polita dago. Pista desagertzen da eta baso arteko bidexka batetik herrian agertzen gara.
Azkenean 17 kilometro eta 1200 metro desnibela inguruko ibilbide zirkular polita osatu dugu, erabat gomendagarria.