BACHIMALAKO ERTZA.
Tabernes aterpea-La Pez lepoa- La Pez gaina-Ertza-Bachimala-Tabernes
Egindako kaskoak:
La Pez - 3.024 m
Puerto de la Pez - 3.018 m
Abeillé - 3.029 m
Marcos Feliu - 3.057 m
Pequeño Bachimala - 3.061 m
Punta del Ibón - 3.100 m
Punta Ledormeur - 3.120 m
Gran Bachimala - 3.177 m
|
Ertza Culfredatik ikusita |
Ertz ikaragarria, bere edertasunagatik eta bere iraupenagatik ere.
Kronika asko interneten ikusi eta gero animatzen naiz hara joateko eta bira egitera, pasa den abuztuan Culfredak egin nituen eta hauek egiteko irrikitan gelditu nintzen.
Ferreri esaten diot eta animatzen da. Plana Tabernes txabolan lo egitea zen. Goizeko 5etan altzatzen gara eta 5:30etan martxan jartzen gara, gutxi ikusten da eta eramaten dugun linterna kaskarrak pila eskasa du, zenbait tokitan zalantzan dugu baina azkenean bidea ongi hartzen dugu. Hasierako plana Bachimalako lakuetatik igotzea zen, baina argirik gabe errezagoa Puerto de La Pezera joatea da eta hara goaz.
Azkenean argitzen du egunak eta lepora igotzen gara, handik La Pez mendira. 4 ordu kostatu zaigu, baina ordutegi ona da eta eguzkia jotzea eskertzen da.
Saltsan sartutak gaude eta Abeille puntara iristeko kontu handiz ibiltzen gara, ertz osoko pasabide zailenak daudela irakurri dugulako. Dena den Abeille puntara inongo arazorik gabe iristen gara, seguraski zorte ona izan dugu bide egokiena aukeratu dugulako.
Handik ertzan ez dugu zailtasun berezirik aurkitu, toki zailenak alde batetik edo bestera pasatu eta Le dormeur puntan destrepe zailena aurkitzen dugu, hala ere inongo arazorik gabe jaisten da.
Azkenean Bachimala aurrez aurre gaude eta aurreko egunetan botatako elurrak itxura girotsua ematen dio. Eskuin aldetik Plaka baten gainetik pasa behar da, baina elurrarekin...., ezker aldetik errezagoa dela ematen du eta hara goaz, munarriak badaude, baina .....
Momentu batean 10 metrotako pasabide bat dago elurrez beteta eta izoztua, zer egin?, kordinoa atera eta bertan dagoen iltze batean aseguratzen dugu, handik goraino arazorik gabe.
Eguneko gogorrena falta zaigu, gainean dugun nekearekin, Tabernes txabolaraino jaistea.
Azkenean 10,5 ordu erabili dugu bira osoa egiteko eta 2000 metro desnibela eta 20 kilometro inguru egin ditugu. Punta del Sarbrera ez gara hurbildu beste batean egin nuelako.
|
Ordu pare bat ilunpean ibili eta gero, La Pez lepora irtsi baino lehenago, egunsentia. |
|
Lepoan La Pez mendiak zurituak ikusten ditugu, ... |
|
.... baina goian elurrik ez. Iparreko paretan bakarrik. |
|
Lustou (3023 m.) aurrez aure, ... |
|
... eta ere Culfredak, hauek egin berriak ere. Atzean Monte Perdido eta eskuin aldean Vignemale. |
|
Guk lana badugu eta ertzan kontzentratzen gara. Ezkerrean La Pez bigarren kaskoa eta Abeille. |
|
Ferre La Pez gainan. |
|
Atzean utzi ditugu eta Abeille alderantz goaz, ... |
|
Gailurra oso zabala da, baina harri puskak beteta, hala da goi pirinioa udan. |
|
Prat Cazeneuveeko ibarra goitik. |
|
Orain arte egindakoa. |
|
Ferre Marcos Feliu kaskora iristen. |
|
Berriro ere Culfredak eta Monte Perdidoko mendigunea. |
|
Perdiguero eta ingurukoak, atzerago Maladetak. |
|
Ertza aurrera doa eta Bachimala Txikira iritsi gara. |
|
Bideak altuera hartzen du eta elurra hurbilago. Azkenean Bachimala gertuago. |
|
Punta del Ibon |
|
Bachimalako lakuak |
|
Punta Le Dormeuretik. |
|
Posets eta Espadas |
|
Bachimalara igotzeko pasabide hau aseguratzen dugu. Soka ez dugu bakarrik paseatzeko. |
|
Gailurra. Ertza bukatu da. |
|
Ertz osoa |
|
Perdiguero, .... |
|
Lan gogorrena, jaistea. |
|
Toki ospetsua, Bachimalako ibia, jaitsiera bukatu da. |
|
Culruebako txabola. Eristeak |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina