Gipuzkoa ezagutu nahi badugu, ibilaldiak egitea aukerarik hoberena da, kostaldekoak ederrenak dira, itasoko koloreak, kostaldeko geografia menditsua, mendietako berde koloreak eta Flisch izeneko harrien forma politak aurkituko ditugulako. Asko daude eta guztiak oso ongi prestatuak turismoa erakartzeko, hala ere Gipuzkoako barnekaldean ezagutzen ez diren txoko miresgarriak badaude, hara hurbilduz bertako historia abeltzantza eta nekazaritzak ezagutuko ditugu eta bere berdetasunez eta naturaz gozatuko dugu. Kontuz! Gipuzkoako mendietan gurutzeak txultxoak (txanpinoia) bezala sortzen dira!!
Garai batean Lurran bizitzarik ez zen, mendiak, itsasoak, glaziarrak, sumendiak besterik ez ziren. Euskal Herrian bi mendi puska zeuden bata bestearen aurrean eta batek besteari galdetu zion: HI ZER HAIZ? eta besteak erantzun zion: HI ZAZPI. Istorio honek izenak eman zizkion Izarraitz eta Izazpi mendikateei.
Izarraitz mendikateak Gipuzkoako bihotzean altzatzen ditu bere
hormak eta puntak, Iraurgi ibarraren gainean. Bertan Azpeitia eta
Azkoitia hiriak garatu dira. Erlo (1083 m.), Xoxote (912 m.) eta Kakuta
(924 m.) beti agerian daude.
Fernando oso astuna jarri da eta Arroara joaten ia ia behartu gaitu, egia esan oso gustura joan naiz, handik IZARRAITZ mendikatean kokatuak dauden Erlo mendia eta Xoxote aterpera igotzeko eta bertan gaua pasatzeko. Deialdia luzatu zuen eta han zazpi lagun bildu ginen, Luziano: itsasontziaren gida eta kapitaina, Pili: ibilaldiko alaitasuna, Fernando: Txindokiko konkistadorea, Iñaki: gizon erregaitza, Pedro: buruan zer duen inork ez daki, Alfonso: "bombero, cojo" eta ni: kontalaria.
Arroatik igotzeak ez du merito handirik, baina udako egun berotsuenetariko batean joateak merito gehiago ematen dio eta horrela gutxi badirudi, eguerdiko 12,30etan ateratzen gara.
|
Hasieran, nahiz eta beroak mailu bat bezala jo, animosoak ateratzen gara. Luziano gure gida. |
|
Egin behar duguna bistan dago. Ezkerrean Erlo mendia, eta eskuineko bi kasko artean (Sesiarte eta Agido) pasatu beharko gara. |
|
Atzera ala edonora begira, ikuspegi politak. |
|
Alfonsok, esperientzia handiko gizona, guardasola ekarri du. |
|
Autopista behetik pasatzen dugu ...... |
|
...... eta igoera gogorra azkar hasten da. |
|
Basotik ateratzen gara eta .... |
|
.... Endoiako lehenengo baserriaren ondoan pasatzen gara. |
Sansiseneako industri eremutik ateratzen gara eta gora eta behera egin eta gero Autopista behetik zeharkatzen dugu, handik Zebain eta Arraitz erreken arteko bizkarretik Endoiara iristen gara. Gure pasoa oso motela da, presarik ez dugu ere, fisikoki ezin dugu azkarrago ibili eta hango tabernan zituzten garagardo gehienak edan genituen, ere bokatak eta kafea hartu genituen. Toki berezia benetan, handik oso gertu Uztapide jaio zen eta bere izena duen plaza polit batean luze jo dugu freskatu eta deskantsatzeko.
|
Bokatak jan eta gero kafeak eta puroak kanpoan |
|
Uztapide plazatik itsaso alderantz. |
Aurrera jarraitzea kostatu zitzaigun baina presaik gabe berriz ibiltzeari jo genion eta errepidetik tarte bat ibili ginen antena erraldoi batera iritsi arte, handik pinudi arteko pista batzuengatik bi kasko artean (Sesiarte eta Agido) mendia beste aldera pasatuko gara eta karreteratik berriz aparkalekura iristen gara, Zorrotzpe lepoan gaude, hemen aparkaleku handi bat dago eta toki polit bat mendian eguna pasatzeko, Aittola. Hemendik oso errez iristen da Xoxotera eta Erlo kaskora.
Hemen argazki batzuk daude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina