2016/02/29

XURIAIN ALDEAN

Eguna luzatzen da eta arratsaldeak  eta elurrak aukera ona ematen digute inguruko mendietara eskiekin joateko. Horregatik lanetik atera eta Karmelo eta Martinekin Kintora hurbiltzen gara eta Artesiagako errepidean kotxea uzten dugu, Xuriain alderantz joateko, Martinen txoko sekretuetarantz.
Goizean elurra bota du eta nahiz eta behetik elurra oso urtsua egon, goitik eguneko elur dezentea harrapatzen dugu. Lainoak eta haize fuerteak gailurrera ez gaitu uzten iristen, baina ibilaldi polita egiten dugu.


Karmelo gaur aitonak entretenitzeko etorri da, eta lortu du.

Erreka zeharkatu behar dugu.

Karmelo beti prest argazkietan posatzeko

Behetik basoa oraindik hezea.

Karmelo!

Martin ("Scorsese"?)

Basotik gorantz


Gorago basoa izozten da.



Eta elur aski pilatu da.


Beste errekatxo bat zeharkatuz ...

... eta gailurretik gertu dagoen pinudi honetan agertzen gara.


Añadir leyenda


Haizea, lainoa eta izotza dago, beraz beherantz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina