2016/02/27

AUÑAMENDI


HENRY REBOUL
Gaur interesgarria iruditu zait pertsonaia hau aipatzea. Oso piriniozale ezaguna da, 1786. urtetik pirinioan altueren neurketak egin zituen eta, nola ez!, Auñamenditik hasi zen.
Auñamendira egin zuen igoera, askok "pirineismo modernoaren" hasiera bezala hartzen dute. Eta ez zaie arrazoirik falta: alde batetik gailur garai baten konkista izan zen, beste alde batetik ahalegina, kirol estiloa suposatzen zuena eta bukatzeko gogo zientifikoa bere helburua lortzeko. Halako lanetan behar diren hiru ezaugarriak.


Seguruaski nire bizitzan mendi batera egindako igoeren kopuru handiena Auñamendia izan da. Eta ez nau aspertzen, bere txokoek, bere istorioek, bere inguruek eta mendia berak, udan, neguan edo udaberrian beti erronka eta esperientzia berri bat oparitzen dizute.
Gaur Luis eta biok joan gara, jendea ez da animatu eta egun ona galdu dute, elurra ez zen oso ona baina tipoa mantendu dugu. Azkenean  ordu batetan kotxean geunden eta gustura bokata bana jan dugu Burgin.

Belagoa eguneko lehenengo orduetan

Mendia guretzat bakarrik

Pistatik hasten gara, Arlas alderantz.

Lakartxelatik Orira. Zerua erdi estalita.

Arlas eta biok

Auñamendi eta biok.


Luis ere etorri zen.

Auñamendiko palan.

Eta azkenean gailurran.

Nire atzean hiru Erregen Mahaia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina