2016/02/29

XURIAIN ALDEAN

Eguna luzatzen da eta arratsaldeak  eta elurrak aukera ona ematen digute inguruko mendietara eskiekin joateko. Horregatik lanetik atera eta Karmelo eta Martinekin Kintora hurbiltzen gara eta Artesiagako errepidean kotxea uzten dugu, Xuriain alderantz joateko, Martinen txoko sekretuetarantz.
Goizean elurra bota du eta nahiz eta behetik elurra oso urtsua egon, goitik eguneko elur dezentea harrapatzen dugu. Lainoak eta haize fuerteak gailurrera ez gaitu uzten iristen, baina ibilaldi polita egiten dugu.


Karmelo gaur aitonak entretenitzeko etorri da, eta lortu du.

Erreka zeharkatu behar dugu.

Karmelo beti prest argazkietan posatzeko

Behetik basoa oraindik hezea.

Karmelo!

Martin ("Scorsese"?)

Basotik gorantz


Gorago basoa izozten da.



Eta elur aski pilatu da.


Beste errekatxo bat zeharkatuz ...

... eta gailurretik gertu dagoen pinudi honetan agertzen gara.


Añadir leyenda


Haizea, lainoa eta izotza dago, beraz beherantz.

2016/02/27

AUÑAMENDI


HENRY REBOUL
Gaur interesgarria iruditu zait pertsonaia hau aipatzea. Oso piriniozale ezaguna da, 1786. urtetik pirinioan altueren neurketak egin zituen eta, nola ez!, Auñamenditik hasi zen.
Auñamendira egin zuen igoera, askok "pirineismo modernoaren" hasiera bezala hartzen dute. Eta ez zaie arrazoirik falta: alde batetik gailur garai baten konkista izan zen, beste alde batetik ahalegina, kirol estiloa suposatzen zuena eta bukatzeko gogo zientifikoa bere helburua lortzeko. Halako lanetan behar diren hiru ezaugarriak.


Seguruaski nire bizitzan mendi batera egindako igoeren kopuru handiena Auñamendia izan da. Eta ez nau aspertzen, bere txokoek, bere istorioek, bere inguruek eta mendia berak, udan, neguan edo udaberrian beti erronka eta esperientzia berri bat oparitzen dizute.
Gaur Luis eta biok joan gara, jendea ez da animatu eta egun ona galdu dute, elurra ez zen oso ona baina tipoa mantendu dugu. Azkenean  ordu batetan kotxean geunden eta gustura bokata bana jan dugu Burgin.

Belagoa eguneko lehenengo orduetan

Mendia guretzat bakarrik

Pistatik hasten gara, Arlas alderantz.

Lakartxelatik Orira. Zerua erdi estalita.

Arlas eta biok

Auñamendi eta biok.


Luis ere etorri zen.

Auñamendiko palan.

Eta azkenean gailurran.

Nire atzean hiru Erregen Mahaia.

2016/02/24

ARROYERAS ETA ESPELUNCIECHA


Askotan konturatu eta nahi gabe esandako esaldi batek arrasto bat uzten du, eta mendigoizale munduan askotan gertatzen da. Hau gertatu zitzaion Ramon Portillari, mendizale eta alpinista madrildarrari zera esan zuenean: "gailurretik gertu beti milaka aitzaki dago jaisteko, baina igotzeko bat besterik ez dago






Gaur hotza egin du eta elurra gogorra aurkitu dugu orokorrean, hala ere nonbait, gauean botatako elur pittin bat hautsa izan da.
Zer esanik ez argazkiak ikusi eta gero izan dugun eguraldia bikaina izan dela eta baldintzak ere eta lagunak, bai horixe!
Formigaleko eski-estazioko aparkalekutik atera gara Arroyeras egiteko eta itzultzean Espelunciecha igo dugu ere, handik kotxera berriro.


Ateratzen garenean indarrik gabeko eguzkia jotzen du. Martin eta Rafa prest daude.

Hasiera eski-pistetatik egiten dugu, kanoiek elurra botatzen dute. Hotza egiten du.

Arroyeras eta Espelunciecha artean pasatuko gara.

Hotzak eta gaueko elurrak testura politak margotu dituzte.

Kulibillas eta Arroyeras, bi klasiko zonalde honetan.

Pasa den urtean, Kulibillas egin eta gero, erdiko lepo horretatik jaitsi ginen.

Iñaki oraindik berokiarekin, bere atzean hirumilak pilatzen dira.

Rafa atsedenalditxo batean. Eskiak, aldrebes dauzka? Ze modernoak!

Alberto eta Karmelo eguraldia bezain alaiak daude.

Aldapa gorantz serio hasten da.

Gura aurretik beste koadrila bat dabil.

Igotzen gara eta Midi agertzen da. Bere aurretik Espelunciecha. Gero igoko dugu.

Altuera hartzen ari gara eta elurra oso gogorra dago toki askotan. Oinatzak ez ditugu galtzen.

Ingurua gozatzeko ere gelditu behar da, gaur bereziki merezi du.


Luisek bere eski berriak frogatzen ditu, ongi, ongi!

Azkenean azken palan agertzen gara eta gorantz jotzen dugu.

Gailurra! Igoera oso ongi egon da. Goitik ikuspegi espektakularrak daude ...

... Tendeñera eta Telera alderantz, ...

... Balaitus, Infernuak, Garmo eta Argualas. Ah, ze nolako bilduma!

Eguneko guapoenak! Iñaki, Alberto, Rafa, Martin, Karmelo eta Luis. Baten bat falta da.

Mokau eta atseden hartzen dugu, ikuspegiak beste alderantz, Bisaurin alderantz, ...

... eta Retona, Punta Ezkarra, Pala de Ip, ...

... eta hasten gara jaisten. Hasiera oso ona. Aupa Karmelo!

Alberto erakustaldian.

Luisek oraindik eskiei irakasten. Pazientzia mutil!

Iñaki beti ongi eta seguru, ze fenomeno!

Anayet. Biak.

Aintzirara jaisten gara eta Espelunciecha aurrean eta gertu dago.

Berriro fokak jarri.

Presarik ez dugu, eguna bikaina dago eta elurra ere.

Martxan!

Koadrila osoa mendiko ertzan gaude. Zalantzak dugu, nondik jaitsiko garen?

Martin Top Model.

Joe! Karmelo Super Top Model

Egia da! Iñakik ere eski berriak ditu. Ze politak!

Hau bai polita dela.

Gailurreko bista bikainak.

Falso Anayet eta Vertice de Anayet

Luis eta Martin. Umeak bezala.

Eta orain asteburu honetan eta heldu den astean bota behar den elurtea itxoitera,.