2016/01/27

PANTIKOSA - FENIAS (Lepoa) 2.862 m.


"lameteoqueviene" blogetik hartutako argazkia

Behin Lionel Terrayri galdetu zioten: zergatik mendiak igo behar dira? eta zera esan zuen: han daudelako. Beste batek esan zuen goitik bizitza askoz hobekiago ikusten delako.
Eta hori da guk egiten duguna han daude mendiak igo, bizitza ederki ikusten delako..

Gaur mendira joateko deialdiak erantzun handia izan du eta 10 lagun bildu gara Pantikosara joateko. 9:15etan eskiak bizkar-zorroan jarri eta Mallata baja alderantz abiatzen gara, handik norantz joateko zalantzan ditugu baina azkenean Feniás aldera joatea erabakitzen dugu. Ganibetak jarri eta eskiz mendebalderantz, Forneseko aintzirek osatzen duten sakana gainditzeko. Ezkerreko maldetatik igotzen gara aintzirak alderantz, baldintzak oso onak dira eta arazorik ez dugu, baina elurraren egoeraren arabera pala hauek arriskutsuak izaten ahal dira.
Ibarra jarraitzen dugu Fenias mendiko oinarriraino. Ertzaren ezker aldean Garmo Fenias (2835 m.) dago eta piska bat eskuineragoan Erdiko Fenias (2840 m.), hau, ondoan dagoen lepoa gainditu ta gero, normalean igotzen den kaskoa da.
Gu pittin bat eskuin alderantz  goaz eta aurrez aurre gelditzen zaigun hego aldeko pala igotzen dugu, Algas eta Fenias Alto artean dagoen lepora iristeko (2862 m.). Fenias Altok ere Arna izena du.
Lepoan haizea eta hotza egiten du eta azkar jaisten gara, hego aldeko pala guztiak eskiatzeko oso onak daude eta gustura Mallata Bajaraino egiten dugu.

Egun polita izan zen argazkiak egiteko. Hemen batzuk daude.

Goiko hirumiletan argia piztu dute, baina gu oraindik itzalean gaude. Tropela prest dago ateratzeko.

"Mallata alta"rako bidean eguzkia jotzen gaitu, egun berotsua izanen delakoan.

"Mallata alta"n gaude eta oraindik elur gogorra aurkitzen dugu. Aurrean Argualas daukagu eta ezker aldean hartu behar dugun bidea.

Eskuinaldean igoko garen muinoetatik agertzen dira. Tropela oraindik oso sakabanatua dago.

Forneseko aintzirek sakana honetatik isuritzen dira, gu ezkerreko palatik igoko gara.


Pala hauek oso ongi daude pasatzeko, baina beti kasu handiz. Urrunean Bacias ezkerraldean eta Brazatos erdian agertzen dira.




Alberto Pirinioen mugagabetasunean murgildurik, altuera hartzen ari gara eta Batanesetik bainuetxetaraino dagoen ipar aldea ikaragarria da.

Hemen, azkenean lehenengo atsedena, 2 minutu eta segi aurrerra. Argualas beti gure ondoan dago.




Hemen bai! Gauden bezala mokau bat hartzen dugu. Indarrak hartzen dugu goraino joateko.

Hemendik ezker aldearantz igoera normala dago, baina gu Feniaseko lepora abiatzen gara. Gure aurrez aurre dago.

Zigi zaga batzuk egin eta kitto. Hemendik normalean igotzen den lepora ikusten da eta handik ezkerrerantz "Erdiko Fenias".

Tropela ere hego aldeko pala honetatik zigi-zagaz  leporaino.

Iritsi gara eta azkar prestatzen gara jaisteko, haizea eta hotzak behartzen gaituzte.

Feniaseko ertza. Garmo Fenias eta Erdiko Fenias.

2016/01/21

IBAÑETA, ASTOBIZKAR ETA ORTZANTZURRIETA

Goiza hotza izan da, etxetik dena izoztua eta Ibañetan eta inguruetan elurra ongi mantendu da, nahiz eta eguzkia egun osoan jo.
Ibañetatik Astobizkarrera igo gara, hasieran errepidea jarraituz eta gero zeharka goraino. Jaitsiera Donejakueko bidera elur gogorrarekin egin dugu eta handik Lepoeder eta berriz errepidea gutxi gora behera jaraituz Ortzantzurietara joan gara.
Handik jaitsiera on bat dago, ekialderantz, eguzkiak elura transformatu du eta han ederki gozatu dugu.
Berriz gora eta jaitsi berriro Lepoederreraino. Handik fokak jarri eta gora astobizkarrerantz, baina goiko ertzatik zuzenean Ibañetara jaisten gara. Elurra nahiko ongi portatzen da eta egun polit bat izaten dugu.
Eta hala bazan ala ez bazan, .....

Eguneko argazki batzuk hemen daude.

Orreagako Kolegiata alderantz

Astobizkar. Gailurra ezker aldean da.

Ibañeta alderantz. Lindux

Adi eta Saioa urrunean.

Pirinioa eta Ortzantzurrieta

Astobizkarreko ertza

Ortzantzurrieta

Gailurra


Gailurretik piriniorantz.

Pala honetatik jaitsi gara Astobizkarretik. Donejakue bideraino.

Hemendik pala ongi ikusten da.

Orain Ortzantzurrietara goaz. Eskuin aldean ikusten da

Ortzantzurrietatik Astobizkar.

2016/01/17

SAIOA, URTEKO LEHENA



Ostiral eta larunbatean botatako elurra aprobetxatzeko Saioara abiatzen gara. Gaur igandea da eta Artesiagako lepoan aparkatu nahi badugu goiz joan behar da.
8,45etan han gaude, baina lepoa kotxez beteta dago, hala ere nahiko ongi uzten dut kotxea.
Eskiak jarri eta betiko bidea hartzen dugu, hasieran pista eta Saioako maldeetatik goraino.
Hasieran lainoa zegoen eta kaskoak estaliak ziren, baina igotzen garen bitartean oskarbi gelditzen da. Gailurran 8 lagun besterik ez dira, baina jaisteko 1375 metrotako ondoko kaskora hurbiltzen gara, han ez dago inor eta malda horretatik, elur hauts ikaragarria gozatzen, borda zahar bateraino jaisten gara. Berriz igo eta berriz jaitsi, bitartean Saioako kaskoan ehundaka lagun ikusten dira, gu ordez bakarrik ibiltzengara alde horretatik. Azkenean Eurtegi igo eta Artesiagara jaitsi. Goiza os ona pasatu dugu. Orain errepidea kotxez gainezka dago. Hala da elurra, toki berdinetara mugiarazten gaitu.

Azpian egindako argazki batzuk uzten ditut.