2015/06/18

EZKAURREKO IBON TXIKIA


Mapan, marra horiak egindako bide puxka bat adierazten du.
Ibilaldi hau Garde herritik egin dugu. Hasieran herria pasa eta gero, mendate alderantz, ezker aldera ateratzen den pista bat hartu dugu. Tartamudo leporantz doa, baina 500 metro baino lehenago kotxea uzten dugu.
Hemendik goiko belardietara ateratzen gara eta bistan egin behar den ertza eta bere kaskoak badaude. Lehenengoa Pico de Idoia (1749 m.), pistatik joaten gara eta momentu bateaneskuinalderantz jotzen dugu gailurrera joateko, goitik beste aldetik jaitsi eta berriz pistan gaude.
Pista jarraituz Armentadoiako gaina eskuinetik inguratzen da eta handik jaitsiera handi bat dugu eta Berdolaji lepora iristen gara, honaino kotxez iristen ahal da eta pista jarraituz, borda berri bateraino iristen da. Dena den gu handik baso barrenean zuzen gora igotzen gara Godia edo Kañadaxiloa ( 1763 m.) kaskoa gainditu arte. Belarrezko maldetatik Godia lepora iristen gara eta handik gertu Ezkaurreko Ibonera iristen gara.
Ezkaurreko hormen azpian ezkutaturik. Nafarroako ibon bakarra hortxe dago,belardiez inguraturik eta Ezkaurreko hormez babesturik Toki ikaragarri polita eta lasaia. Pirinioetako mendebalde aldeko lehendabiziko Ibon.


Ertz gainetik pista dago eta bukaeran IDOIA (1749 m.) ikusten da.


Ezker aldean Lapakiza dago eta Alano mendizerra ongi ikusten da ere. Espelunga eta abar.

Godia edo Kañadaxiloa ( 1763 m.). Pista non bukatzen den ikusten da eta Ezkaurreko harrizko maldak atzean ere.

Ezkaurre eta aurrez aurre Espelunga.


Ezkaurreko Ibon, atzean Espelungatik Peña Forkara ikusten da.



 Kañadaxiloa
Arnaia eta lepoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina