Gaur Itsas ertzeko guipuzkoetara hurbildo gara, Deba eta Zumaia artean doan Guipuzkoako GR-121 mendiko bidea ezagutzera. Gero eta jende gehiago ibiltzen da bide honetatik, ikusitako toki guztietako jendea, argi dago modan jarri dela.
Bizkaiko kosta ezagutu eta gero, hau Euskal Herriko kostaldeko lekurik zoragarri eta interesgarrienetakoa da.
Ibilaldi honetan GRaren marka zuri-gorriei jarraitu besterik ez dago, edo askoz ikusgarriagoak diren urdin eta berde markak, zerua eta itsasoaren kolore urdina ezker aldean eta naturaren berdea eskuin aldean.
Guk Debara trenez joan eta Zumaiara oinez itzultzea buruan daukagu. Ibilbide honetan, kostaren gaineko hainbat talaiarekin egingo
dugu topo, lehendabizikoa Santa Katalinako ermita. Guztietatik itsas aldera ikuspegi espektakularrak izanen ditugu, baita ere Flisch izeneko egitura geologikoa ikusteko aukera izanen dugu, hauetan eta bere geruza desberdinetan lurraren adin guztiak ikasten ahal dira, horregatik altxora ikaragarria da Lurraren iragana jakiteko zein etorkizuna ere.
|
Debatik atera eta berehala bidea tente jartzen da. |
|
San Roque baseliza aldapa erdian. |
|
Bidea lehuntzen da eta .... |
|
.... Deba inguruko bista ederrak agertzen dira. |
|
GR bide estua batzutan eta ... |
|
.... bide zabala beste batzutan. |
|
Baina beti berdez inguraturik. |
|
Gaina hartu dugu eta Zumaia alderantz kostaldea, .... |
|
..... eta beti bezala tokirik altuenean ermita bat, kasu honetan Santa Katalina. |
|
Atzera begira Deba gero eta txikiagoa. |
|
Hemen atsednalditxo bat eta .... |
|
... aurrera. Deba ez dugu gehio ikusiko. |
|
Jokinek, Txobilar (479 m.) eta Andutz (613 m.) mendiak egin nahi ditu? |
|
Errepidea zeharkatzeko zubi berria pasatzen dugu. |
|
Jaitsiera handi bat eta depuradora inguratuko dugu. |
|
Pinuen artean depuradora dago. Hemen tunel batetik oasatzeko aukera badago, baina hobe GR segitzea. |
|
Toki honetan oihan sakonean gaudela dirudi. Itxaspe hondartza ikusten da. |
|
Bidean daude hainbeste informazio puntu batean. Tokia geoparke batean bihurtu dute |
|
Trenbide zaharretik gustura ibiltzen da. |
|
Mendatagaina igotzen ari gara, bistak espektakularrak dira. |
|
Atzean Santa Katalina ikusten da. |
|
Mendatagaina (133 m.) |
|
Sakonetako punta aurrean dugu.Flisch agertzen ari da. |
|
Mendata hondartza eta Sakonetako punta. |
|
Sakoneta |
|
Toki honetan Flisch primeran ikusten ahal da. |
|
Beste informazio puntua. |
|
Sakonetatik igoera hani bat dago. |
|
Eta Arrantzagoikoa baserrira hurbiltzen gara. |
|
Elorriaga Hauzora iristen gara. |
|
Zerua estali da eta mehatxuka dago. |
|
Zumaiara iritsi baino lehenago, atzera begirada bat. |
|
Aurrean Zumaia. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina