2014/10/31

MINTXATEKO ZIRKUA

.
Mintxateko ibarra iparraldetik zirku polit batek ixten du. Otxogorrigaine, Barazea, Lakartxela eta Larrondoa kasko ezagunenak dira, ez dira bimila metrotara iristen baina batzuk goi mendi mailakoa dira.
Asmoa zirku osoa egitea zen, baina gaur gorputza ez zetorren bat buruarekin eta gogo egiteko bai baina ezin.
Goizeko 8etan martxan jartzen naiz, Mintxateko pistatik ezin da kotxez sartu eta hasieratik oinez egin behar da, 6 kilometro pistatik eta eskuinera doan lehenengo bihurgunean, ezkerrera egurra ateratzeko pista batetik sartzen naiz.
Bidea oso tente doa, oso azkar altuera irabazten dut, batzutan mozten da edo beste batekin gurutztzen da, beti gora. Momentu batean bide hau bukatzen da eta basotik basurdeak bezala ibiltzen naiz, berehala bide bat topatzen dut eta goiko belardietara iristen naiz.
Hemendik galtzekorik ez dago, muinoa segitu behar da, gailurra bistan dago eta horrantz joan behar da. Otxogorritxipia pasatzen dut eta azken aldapa besterik ez da gelditzen Otxogorrigaine (1.922 m.) zapaltzeko.
Oso luzea egin zait igoera, batez ere pistagatik, eta zalantzak ditut. Azkenean Barazea eta Lakartxela ez egitea erabakitzen dut.


Mintxateko pistatik Otxogorrigaine.

Toki beretik Barazea edo Belai

Goiko muinoak gaindituak, Lakartxela agertzen da.
Erdian Orhi eta Orbizkai.


Otxogorrigainera iristeko ertza.

Azken txanpa, gailurreko erpin geodesikoa ikusten ahal da.

Ikuspegiak espektakularrak dira.

Oso espektakularrak, lehenengo planoan Lakartxela.

Aurrez aurre Barazea.


Egun honetan ikusitako mendiigozale bakarra.

Berriro Lakartxela.

Otxogorrigainetik jaisten hasten naiz, beheko argazkian ikusten den gailur ondoko pitzaduratik behera eta gero Lutoa erreka ondotik lautada batera iritsi arte. Lautada honetan Ebroko Konfederazioak elur geruza neurtzeko duen zutoin koloredun bat dago.
Lautadatik bide bat segitzen dut gorantz berriro Peña Ezkietara igotzeko eta hemendik Lakartxelako oinarritik eta zeharka Lapatia lepora iristen naiz. Lapatia lepotik Belagoako ibarra gertu daukagu ekialdean eta hegoaldean Larrondoa (1.703 m.). Ez da igoera luzea baina oso aldapa tenteak ditu, azken ahalegina egin eta gailurran jartzen naiz.

Otxogorrigaine eta Lutoa erreka.

Erdian Lapatia lepoa eta bere eskuinean Larrondoa.

Lapatia lepotik Belagoa aldera, eskuinean Txamantxoia.

Lapatiatik Otxogorrigaine eta Lakartxela.

Larrondoako kaskoan.

Larrondoa kaskotik Belagoa.

Orain jaisteko garaia da eta Larrondoatik hegoalderantz muinoak segitzen ditut, batzutan belardiak beste batzutan pagadiak, baina beti beherantz. Hemendik biderik ez dago eta konplikatzen da, nire ezkerrean Belagoa oso gertu ikusten dut eta nire eskuinean Mintxate gero eta urrunago. Momentu batean kontrolatzen ez nuen pista bat ikusten dut eta hara joaten naiz, berriro basurdeak bezala.
Arazo gutxirekin iristen naiz eta Inzaga sakanatik pista horrek Mintxateko pista nagusira eramaten nau.
Hemendik kotxera 3,5 kilometro besterik ez dut.
Azkenean pentsatuta nuen zirkularra pixka bat motzagoa egin dut, hala ere 25 Km ibili naiz bira osoa egiteko, niretzat paliza ederra.

Larrondoa eta atzean Lakartxelako Lakeletako punta.

2014/10/24

ASPE, LLENA DE LA GARGANTA ETA LLENA DEL BOZO


Aurten eguraldi ona eta elur eza dela eta , udako denboraldia luzatzen ari da eta mendiko ibilaldi politak egitea uzten digu.
Gaur ez dut lagunik aurkitu ibilaldi hau egiteko eta bakarrik joan naiz Aisako zirkuko hiru handi hauek egitera.

Goizeko 8,20ak dira kotxetik ateratzen naizenean, pistatik hasten naiz eta berehala nire helburuak aurrean agertzen dira, ezker aldean las Saleras aterpea utzi eta erreka gurutzatzen dut aldapa gorantz hasteko.


Aspera neguan eta eskiz hainbat aldiz ibilitako bidetik joaten naiz,oso famatua den inbutuaren bila.
Azkar kartel honetara iristen naiz eta zuzen segitzen dut bidea, Aspe igotzeko pasatu behar den inbuturantz.

Igotzen naizen bitartean eguzkiak goiko kaskoak pizten ditu, eta eguneko lehenengo  izpiek Bisaurinentzat dira, Bozo lepotik sortzen.

Bidea inbutu pasa eta gero eskuinera doa, legardi batetik oso ongi markatuta, tente igotzen da karst batera iritsi arte, hemen harri eta zuloen artean pasatzea da lana. Bidea eskuinerantz segitzen da harri zuri espektakularrak zeharkatzen, Larra antzekoa da. Laberinto batean gaudela Aspe gure aurrean agertzen da.
Bide hau neguan egiten ohituak gaude eta elurrez estalita dagoenean ezin da pentsatu gure azpian daukaguna, udako bide normala negukoa baino ezker alderagoa joaten da, eta karsteko harri zuriek, Aspeko azken puxkekin kontraste handia egiten dute.

Azkenean kolorea aldatzen da, belardiak eta harri ilunagoak agertzen dira, igoera erreza da baina tximinia antzeko bat igo behar da, trepada erreza da, baina zailtasuna ematen dio igoerari.
Atzean Estibako mendizerra (2.177 m.) eta Aisako ibarra gelditzen dira.

Lepora iristen naizenean haize zakarra jotzen hasten da eta gailurran haizea eta freskoa nabaritzen da. Eguneko lehenengo helburua lortu dut, mokau bat hartzen dut ospatzeko edo indarrak berreskuratzeko, argazki batzuk egiten ditut eta nire pauso motelaz Llena de la garganta aldera abiatzen naiz.


Aspeko lepora jaisten naiz eta hemendik aurrera niretzat dena berria da, ez dut bidea ezagutzen eta internetez ikusitakoaz  bidea asmatzen noa.
Lepotik eskuin alderantz inguratzen dut pasabide bat aurkitzeko (argazkian hezi batekin).

Hau oso erreza da eta Llena de la garganta goiko aldean kokatzen zaitu. Hemendik gora joaten da arazorik gabe.

Gailurreko muinotik azken erronka tente altzatzen da. Gero nondik jaitsi  asmatu beharko dut, baina bitartean igoeraz eta ikuspegiaz gozatzen dut.


Gailurretik Aspe eta bere ipar aldeko elurtegiak ikusten ditut. Eguneko bigarrena lortu dut, niretzat balore bikoitza du mendi honetara igotzen naizen lehendabiziko aldia delako.
Aspen ez bezala, haizerik ez du jotzen eta gustura egoten da, hala ere ibiladiko zailena hemendikk aurera dator. Tximinia bat aurkitu behar dut, Walon edo Napazal lepora iristeko tximinia bat dago eta ez dut ezagutzen, horregatik lehenbailehen joaten naiz paso horren bila.

Jaistean eskuin alderantz noa, munarriak bilatzen, hasieran ez dago oso argi eta dudatzen dut, azkenean nabaria den tokia aurkitzen dut eta zerbait jatera gelditzen naiz. Lasaiago baina oraindik jakin gabe nolakoa den tximinia. Llena del Bozoren igoera aztertzen dut (urdinez markatua) eta beherantz abiatzen naiz.

Erreza da baina kasu handiz ibili behar da, harri solteak daude. Argazki honeta gotik ikusten ahal da.

Honetan behetik ikusten da ximinia

Legardira iritsi eta oso markaturik dagoen bidexka batetik lepo batera iristen da, hemendik Walon leporantz bidea ez dago hain argia, baina arazorik gabe ibiltzen da.

Lepotik harro dago egindako mendia eta sentsazio onak sentiarazten dizkizu.

Berriro aldapa gora, eguneko azken igoera. Edelweis asko dago igoera honeta, denboraldiko bukaera dela nabaritzen da oso lehorrak daudelako.

Igoera oso tente da eta poliki joaten naiz, atzera begiratzen dut egindakoa ikusteko eta deskantsatzeko. Argazkian nondik jaitsi dut agertzen da .

Goiko aldera iristean pasabide natural honetatik joaten da gailurra gainditzeko.

Ertza gainditzen dut eta gero jaitsiko dudan beste aldea ikusten dut. Bernera nire aurrean zabaltzen da eta Bisaurin beti guztien gainetik dago.



Itzultzeko ipar mendebaldeko legardi ikaragarria jaisten dut eta mendia inguratu eta gero bidea harrapatuko dut kotxeraino irsteko.

Aspeko inbututik gertu (ur fresko eta gardena) iturri hau aurkitu nuen, ze nolako oparia!!