2014/09/25

CADIER ORRATZA ETA FRONDIELLAK

Argazkian egindako gailurrak ikusten ahal dira. (Kilkatu argazkian handiago ikusteko)
Abentura piska bat galtzen da, egia da, baina mendira joatea eguraldi bikaina izanen dela ziurtatua luxo bat da.
Karmelo nire bila pasatu zen eta Sallent aldera abiatu ginen. Aspaldiko plana nuen buruan, Frondiella guztiak egin eta ondoko Cadier orratza ere, eta hau egun aproposa izan zen. Irailan elur gutxiago badago eta elurra zapaldu gabe ia mendi guztietara hurbiltzen ahal da, ere pisu gutxiago eramaten da, ez pioleta, ez kranpoiak. Sokatxo fin bat bada ez bada ere bai eraman ganuen, gero ez genuen erabili.
La Sarran tenperatura aldaketa nabaritu genuen, dezente freskatu zuen eta igoeran eskertu genuen. Aterpera afaltzeko  orduan iritsi ginen eta ia deskansatzeko astirik izan gabe platerrekin buru belarri sartu ginen. Berehala oheratu eta deskantsatzera.
Goizeko 6,40etan, ilunpean, ateratzen gara eta egunsentia eta eguzki lehenengo izpiak gozatzen ditugu Cadier orratza azpian gaudenean.
Orratza honetara igotzeko, La Tour lepoa baino lehenago ezker aldera jo behar da, oso markatuta dagoen kanal bat hartzeko. Beti elurtegi bat dago lehenago eta oso gogorra zegoenez eta kranpoirik eramaten ez genuenez, ezker aldetik inguratu genuen. Kanal horretatik errez igotzen da, hori bai, nahiz eta Karmelo ikusi kaskorik gabe, kaskoa buruan ezinbestekoa da. Lepora iritsi baino piska bat lehenago eskuin aldera joan behar da gailurrera iristeko. Igoera ez da zaila, 2+ gradua gehien bezala, kontuz ibili behar da harri solteak baitaude.
Eguzkiko lehen izpiek mendiari sua ematen diotela dirudi. Eskuineko punta D'Ussel orratza, gero Costerillou dorrea eta Balaitous.

La Tour lepoa, ezkerrean gure lehenengo mendia Cadier orratza.

Karmelo (kaskorik gabe) elurtegia inguratzen.

Hemen kanalan sartuta.

Kanalatik eskuinaldetik errezagoa ibiltzen da.

Lepora iritsi baino  lehenago esku aldera jo behar. lepotik beste aldera Ipar Frondiella.

Karmelok mendiko azken aldapak erasotzen ditu

Esforzuaren saria, gailurra
Cadier orratzan

Ezin gara erlaxatu, mendia oso tente da eta kontu handiz jatsi behar da.

 
Gero elurtegi horren gainean pasatuko gara.

Lepotik plaka bat zeharkatu behar da igotzen hasteko.

Plaka pasatu eta gero mendia hego aldetik inguratzen da.

Mendia inguratzeko apal batzuk pasatzen dira. Ingurua beti oso polita, hemen Garmonegro, Infernuak, Punta Zaharra, Llena Cantal, Gaurier, ..... lekuko ditugu.

Azken txanpa eta goian gaude. Granitoaren kalitatea oso ona da eta itxaspena bikaina da.

Ipar Frondiella, eguneko 2. gailurra.
 Ipar Frondiellatik kanala batzuk zeharkatzen dira eta oso azkar Frondiella nagusira iristen da.
Frondiella, eguneko 3. gailurra.

Beti Balaitous, inguruko erraldoia, guri begira.

Partacua mendizerra urrunean, gertuago Musales, Sanchacollons eta La Forqueta. Lehenengo planoan Erdiko Frondiella.

Harri pilo hau Frondiella Nagusia da.

Hemendik aurrera mendia zabaltzen da eta erososago ibiltzen da, Erdiko Frondiellara iristen gara eta eguneko 4. gailurra egiten dugu.
Orain ertza uzten dugu eta ipar aldetik ertza azpian kokatzen gara Hego Frondiella azpian egon arte. Bitartean elurtegi batzuk inguratu behar izan ditugu.
Hego frondiella bira nabari batetik hartzen da, tximinia bat zeharkatzen eta gero mndia inguratzen kanal zabal batera iristen da, hemendik igo behar da.


Eguneko azken gailurra H.M. Frondiella

Karmelo azken Frondiellan.

Cambales, Fatxa txikia, Gran Fatxa (Vignemale atzean), Pecicos ertza, Punta zarra, Gaurier, Piedrafita, ...

... Tebarray lepoa, Tebarray, Atzean Infernuak, Garmonegroko orratza, Garmonegro, Algas, Argualas

Tenako Ibarra beti miresgarria, eskuinaldean Partacua. Lehenengo planoan Sanchacollons eta Arnales










Balaitous eta Arrieleko aintziraren isurbidea.


Arrieleko lehenengo aintzira, urrunean Pico de la Soba.







2014/09/03

PORTILLON D'OÔ - SEIL DERA BAQUOKO ERTZAK - QUAYRAT

Denbora luze,oso luze, pasatu da Iñaki eta Susanarekin mendira joan nintzen azken alditik. Nire lagun hauekin ordu eta egun asko ibili gara mendian eta beti oso momentu alaiak eta politak pasatu ditugu, horregatik berriz elkartzeak mendira joateko poztasun handia erakartzen dit.

LEHENENGO EGUNA (2014-09-01)

Luchonetik gertu Oô ibarra dago eta honetan "granges d´Astau" daude. Hemendik bide luze eta polit bat ateratzen da Portilloneko laku inguruan dauden mendi handietara igotzeko. Bidea hiru puskatan egiten da, lehenengoa oso turistikoa da eta "Lac d´Oô" eta bere aterpe-tabernara hurbilduko gaitu. Bidea oso zabala eta erosoa da, hasierako pista harrizko bidean bihurtzen da eta baso sakonean sartzen da, helduera ikaragarria da, laku sakonak eta aurrean dagoen ur jauziak heltzeko esforzua justifikatzen dute. 

Iñaki eta Susana hasierako bidean.

Ibar berde honetan Granges d´Astau daude.

Lac d´Oô, ur jauzia eta Quairat (3.060 m.) (Ahaztu zait, gure gazela lehenengo planoan)

Bigarren zatia Espingo leporaino eginen dugu. Horretarako eskuineko lakuertzetik bidea jarraituko dugu, hasieran basotik eta bukaeran eguzkipean zigi zaga batzuk eta gero lepora iristen da. Eskuinean Espingoko aterpea eta bere lakua ditugu. Toki ere ikaragarri polita eta basatia.
Lac dÓô inguratzen dugu altuera hartzen dugun bitartean.

Lakua goitik ikusita

Espingoko lakua eta aterpea. 
 Espingon atsedenalditxo bat egiten dugu, honaino ere jende asko iritsi da eta denok inguruaz gozatzen dugu. Orain altuera galdu behar dugu Saussat lakua inguratzeko eta Jean Arlaud aterpera eramango gaituen azken zatia egiteko. Gure aurrean Tusse de Montarque beti erreferentzia bezala izanen dugu, dena den oso markatua den bidea jarraituko dugu altuetara joateko eta aterpe ingurura iritsi arte ez da leunduko.
Saussat lakua eta Tusse de Montarque. Bidea ezkerreko lepora iristen da.

Espingo urrun eta behean gelditu da

Portilloneko presa eta zirkoa osatzen duten hirumilak

Quairat

Literola lepoa, Pico Royo, Perdiguero

Perdiguero, Portilloneko lepoa eta Portillon d´Oô

Igoerako krokisa (Igertuko blogatik hartuta)

BIGARREN EGUNA (2014-09-02)

Gaur Portillon d´Oô (3.050) eta Seil dera Baquoko ertza eginen ditugu, Portillonez gain, zeharkaldi honetan Portillon txikia (3.000 m.), Seil dera Baquo (3.110 m.), Cap dera Baquo Or.(3.103 m.), Cap dera Baquo Occ. (3.097 m.) eta Tusse de Montarque (2.883 m.) egin ditugu ere.

Aterpean azken orduan gosaltzen dugu, ez dugu presarik, eguraldia oso ona iragarri dute eta berriro aterpera itzuliko gara. Goizeko 8etan martxan jartzen gara, oraindik itzala nagusi da eta eguzkia goiko puntak besterik ez ditu ukitzen, freskotasuna lehenengo aldapetan geldituko da.
Portilloneko lepora abiatzen gara, bidea nabaria da baina erne ibili behar da ere ez galtzeko. Morrenak, tamaina guztietako harriak eta azkenean glaziarra zeharkatu behar ditugu lepora iristeko, azkenean kranpoiak jartzen ditugu eta Portilloneko glaziarreko azken palatik lepora iristen gara.

Presa zeharkatu eta gero bidea harrapatzen dugu.

Portilloneko lakua zeharkaldi osoan hurbil izanen dugu, eguzkian ibili behar dugun ertza.

Portilloneko gailurra.

Morrenak zeharkatu behar ditugu.

Laku gainean Tusse de Montarque, gaur igoko dugun azken mendia.

Iñakiren atzean Quairat eta Lezat

Elurra ordu honetan gogorra dago eta kranpoiekin aldapa hauek igo behar ditugu

Lepora iristean Estoseko ibarra begi bistan dugu, han eguzkia ederra jotzen du. Posets mendigunea ure aurrean altzatzen da.

Eguzkiaren zai mokau bat hartzen dugu eta materiala prestatzen dugu ere.

Ni neronek, ertza jateko prest. Atzean Quairat, Lezat, Pico Royo, ...
Lepotik giroa erabat aldatzen da, ertzeko harrietan sartzen gara eta lehenengo tximinia bat gainditu behar da , gero aristatik arazo handirik gabe portilloneko gailurra zapalten dugu. Soka ez dugula behar erabaki dugu, erreza iruditu zaigu tximinia eta besterik gabe gainditzen dugu.

Susana tximinian


Berriro tximinian


Susana et aIñaki tximinian.


Tximiniako azken pausoak

Tximiniatik atera eta laku aldera begirada bat.


Aristan sartzen gara gailurrera iristeko.

Portilloneko gailurra (3.050 m.). Toki berezia. Iñaki gailurra inguratzen duen harri batean argazkirako igotzen da.

Susana beste harri batera igotzen da.

Gure atzean oso gertu Perdiguero erraldoia.
Orain ertza oso entretenitua da, bi aldeetako patioak ikaragarriak dira baina granitoa ere bikaina da eta asko gozatzen dugu. Portillon txikira iritsi eta handik rappel bat erabiliko dugu pareta bat jaisteko.

Ertza aurrera segitzen dugu eta Posets-ek zeharkaldi osoa alaituko gaitu.


Batzutan mendia zuri ta beltzean agertzen zait, lagunak beti koloretsu, alaitsu.

Ertzako granitoa oso ona da eta blokeak ere seguruak.

Portillon txikia (3.000 m.)


Piska bat jaitsi eta rapela egiteko zintak eta asegurua aurkitzen dugu. Azken zatian destrepe bat egin behar dugu.


Rapela eta aurreko paretaren artean plaka ikaragarri polita aurkitzen dugu, itsaspena oso ona da.

Paretan pauso bat aseguratzen dugu eta azken oztopoa atzean gelditzen da.

Seil dera Baquoko ertzan sartu gara eta hemendik aurrera askoz errezagoa da.

Toki harritsu baina zabala eta eroso.

Heldu den gailurra bistan.

Pitzadura hau pasa eta berehala gailurra

Seil dera Baquo (3.110 m.)

Gailurretik bste alde batera, bikotea oso pozik




Cap dera Baquo (or.) pasatu dugu, hemendik berriro ertza entretenitua jartzen da.

Azkenean Cap dera Baquo (occ.)  gailurrean atseden luze bat hartzen dugu, denbora luze daukagu aurretik eta egunak goian egotera gonbidatzen gaitu.

Quairat, Lezat, Cabrioules, Punta Literola, Pico Royo, Literolako lepoa, Perdiguero, .... eta erdian beti lakua.

Gailurrean errioxko batek egindako argazkia.

Atzean Maladetako mendigunea dugu.

Cap dera Baquotik jaisten, elurra aprobetxatzen dugu aurreratzeko.

Gourdon eta Spijeoles.

Tusse de Montarquen 

Kuriositatea zuen.
Spijeoles

Tusse de Montarquen gainan.

Laku hormatua, Jean Arlaud punta, Gourges Blanques, Gourdon
HIRUGARREN EGUNA (2014-09-03)

Azken eguna mendian ibiltzeko eta gainera kotxeraino jaitsi behar da eta etxera joateko ere ordu batzuk ditugu.
Horregatik Quairat aukeratu dugu egiteko, handik zuzenean Espingora jaisten da eta aterpera ez da itzuli behar.
Atzo bezala presarik gabe ateratzen gara eta Oô erreka ondoan jaisten  gara, Quairateko mendebaldeko ertza pasatu arte, horretarako aterpeko 2.570 metroetatik 2.340 metroetara jaitsi behar da. Handik bide normaletik Quairatera igotzen gara. Hasieran pareta bat, oso ongi markaturik dagoen  bira batetik gainditzen dugu, aurrerago tximinia txiki bat eta ertzera iristeko harrien arteko bideska bat dago. Petit Quayrat eta Quayrat arteko lepora iristen da, 2.780 metroetara.  Guzti hau giro oso bertikal batean, beraz beti kasu handiz ibili behar da.
Orain bakarrik lepotik hegoalderantz doan ertza igo beharko da, oso erreza.  Gailurran harri bloke handi bat dago, ez du zaila ematen baina bada ez bada ere ez gara igotzen.
Granges d'Astau iritsi arte bide luzea eta ia 2.000 metro desnibela dagoenez, kostatzen da.
Hiru egun ahaztezinak mendian, lagunekin

Goiko tximiniatik igoko gara.

Tximiniatik atera eta belardi aldapatsu bat dago, berehala harrien artean sartuko gara.

Bidea munarriz beteta dago. Aurrean Spijeoles (3.065 m.)

Lepora iristen

Petit Quayrqt eta Grand Quayrat arteko lepoan (2.780 m.)

Atzean Petit Quayrat eta lepoa.

Gailur aurrean, ertza ekialdetik sahiesten da gora iristeko.

Cabrioules eta Lezat, atzetik Pico Royo eta Perdiguero

Lis ibarreko buruan Maupas eta Cabrioules

Añadir leyenda

Gailurrera iritsi gara oso pozik.

Espingo eta Oôko aintzirak

Atzo egindako zeharkaldia. Portillon, Seil dera Baquo eta Cap dera Baquo. Atzean posets.

Saussat, Espingo eta Oô


Jaitsiera oso luzea da, ia 2.000 metro desnibela.

Tussa de Montarque, Jean arlaud, Gourgs Blancs, Gourdon, Spijeoles eta Belloc



Espingoko aintzira eta aterpea.

Pagoen artean Oô aintziraren urdintasuna.