2014/06/27

IZAGA, HIRU KASKOAK (ZIRKULARRA)

Gaur Ardanatzetik, ibilaldi polit batean, Izagako hiru puntak igo ditugu. Izaga 1.361 m., Sambelles 1.256 m. eta Santagata 1.208 m. Handik oso ezezaguna den bide batetik Ardanatzera itzuli gara.
Ardanazeko Erdi Aroko goiko iturri ondoan kotxea uzten dugu, iturri ederra eta mendizaleengatik maitatua, igo baino lehenago ura hartzeko aukera ematen baitu eta jaistean itzala, aterpe eta freskotasuna emaden ditu. Askotan ikusitako iturriaren gaineko gutxi dakigu, Izagako igoeraren hasiera adierazten du, Saraskietako ur depositoetatik ura etortzen da eta urbidetik, ganga formako eraikuntza honetara iristen da.

Iturria utzi eta berehala eskuin aldera doan pista bat hartzen dugu, Izagako kaskoa oso ongi ikusten dugu hasieran.

Basoa uzten dugu eta mendiko goikaldean agertzen gara, Izagaondoa menperatzen dugu.

Orain dela 4 urte izandako suteak hegoaldeko basoa batezere suntsitu zuen.

Ermitara irsten gara, Izagako San Migel basilika da, erromanikoa. Hemendik gailurra gertu dago, hala ere gelditzea ezinbestekoa da, indarrak berreskuratzeko eta basilika ikusteko.

Toki honetatik kriston ikuspegiak daude, hego alderantz Ibargoiti eta Nafarroako hegoalderantz dauden lurrak eta mendiak, ......

...... ipar alderantz Izagaondoa eta Nafarroako iparreko lurrak eta mendiak ere, Auñamendiak. Ardanaz, Izagaondoako hiriburua, airetik ikusten dugu.

Gora joateko ordua da eta baseliza atzean uzten dugu, ....

.... aurrean Izagako kaskoa.

Kaskoa garbia da, buzoi bat eta erpin geodesikoa "besterik ez dago", gaur ere Mikelen irudia.

.... eta ni ere.

Ibilaldi honen politena hemen hasten da, Izaga mendizerrako goi aldetik ibiltzea luxo bat da, bere beste bi kasko igotzeak merezi du.
Bigarren kaskoa Sambelles  eta hirugarrena Santagata beti bistan daude, zaila da galtzea. Bidea ere ongi markatuta dago.


Atzean Izaga eta hau Sambelles, kartel bat dago "APFS = Area proteccion fauna silvestre".

Azken kaskoa falta zaigu, niretzat politena.

Mendi hau harri konglomeratuez osatuta dago, pareta txiki honetan ikusten ahal da.

Liliak ere askotan agertzen zaigu, altuera handiko liliak.
Santagatan gaude, atzean Izaga eta Sambelles gelditzen dira.

Arangoiti ekialderantz.

Santagatatik jaitsi eta Izaga mendizerrako azpitik, ipar aldetik itzultzen gara. Behin egin nuen bidea errepikatu dugu baina bide batzuk belarrak eta ardaskak estaltzen dituzte. Argi dago jende gutxik erabiltzen dituela.

2014/06/18

AITZKORRI, ZIRKULARRA


Aizkorriko mendikatea Gipuzkoako hegoaldean dago, Nafarroa eta Arabarekin muga eginez. Aski ezagunak dira era berean, batez ere mendizaleen artean, Arantzazu, Urbia, San Adrian, Aizkorri, Aketegi, Aratz eta inguruetako guneak.
Urbiako belardiak artzaien paradisu bat da eta mendikatea mendizaleena. 
Zegama alderzntz ikaragarrizko paretak eta korridoriak daude, neguan mendizaleen erronka eta urbia alderantz mendizale ibiltarientzat toki jendetsua.


Gaur Karmelo eta Xabirekin joan naiz, Aitzkorriko ingurua ezagutzera. Kotxez iristen gara oso ongi nondik hasi jakin gabe, horregatik aparkalekua pasatzen dugu eta pista batetik bagoaz, ez dakit noraino. azkenean buelta ematen dugu eta aparkalekuan kartela ikusten dugu, hemendik hasten dela oso argi dago.

Karmelo ez du ongi tokia ezagutzen eta Xabi aspaldin ez da egon eta ez du oso argi nondik hartu behar den bidea, niri berdin zait, haiek joaten diren bidetik joanen naiz ere.

Xabik bira bat egin nahi du, San Adrianetik  Aitzkorrira igo eta Urbiako zelaietara jaitsi mendikateko beste gailurrak egiten, batez ere Aitzuri. Aitzuri mendikateko puntarik garaiena da eta Kantauri eta Mediterraneo isurialdeen banalerroko garaiena ere. Gero abiapuntura itzultzen bira polit bat osatzen.

Gure lagunek ez dakite oso ongi igotzeko bidea nondik hartzen den eta San Adrianeko kobazuloa pasa eta gero erromater bidea segitzen dugu (ikaragarria erromatarrek egindako lana, oraindik baldintza onean dago zenbait puntutan) eta bira hasieran pentsatutakoaren kontran egiten dugu.

Ibilbide luzea egiten dugu Urbiako zelaietaraino, baina luzea baino politagoa da eta basoetan murgildurik bikote honek "sistema komunista"ri errepaso on bat ematen diote, ze plastak .... Eskerrak noiz behinka mendikatea pagoen artean agertzen dela eta ikusitako guztia gordetzeko aukera dudala. Urbiara iristen gara eta "flipau" gelditzen naiz, ze toki ederra, berde trinkoa, kontraste handia zelaiak eta mendien artean, ez du antza handirik baina "Aguastuertas" oroitarazi zidan.
Hemendik aurrera igotzea tokatzen da eta zuzenean, Arbelaitz eta Iraule artean dagoen lepora igotzen gara, izerditan blai, eta bokata jatea erabakitzen dute. Ze begiratoki ona, atsedena eta jarraitu behar da. Iraule behetik pasatzen dugu eta zuzenean Aitzurira igotzen gara, 1552 metro altuera du, altuena eta bakartia. Jende asko ikusten dugu, baina denok Aitzkorrira abiatzen dira, gero han aurkituko ditugu,bitartean toki eta momentu hauek gozatzen ditugu.

Oso errez ibiltzen da ertz honetatik eta azkar Aketegiko puntan gaude, 1548 m., eta zuzenean Aitzkorriko puntaraino.
Gailur oso zikina, buzoiak gurutzeak, ermita, burnizko barandilla, eta abar, mendia izan ezik edozein gauza izan daiteken toki bat da. Hemen denbora luze galtzen dugu, gizon kaxkar bat aurkitu dugu eta etzaio berba inoiz bukatzen (psikiatriko batetik agian ihes ..... ). Hasten gara jaisten eta "eibartarra" gure atzean "bla, bla, bla, bla ...., azkenean han gelditzen da, beste bat aurkituko ote duen.

Jaitsiera betiko bidean egiten dugu, hala ere beste puntu batean okertzen dira hauek (neska polit talde baten atzean joateagatik, .....) eta berriro bidea bereskuratu behar dugu. Arazorik gabe berriz kotxean gaude, 13,5 kilometro eta ia 1000 metro desnibela egin eta gero.























2014/06/03

MALADETAKO BIRA

Beste mendiko egun bikaina, eguraldiak harritu ninduen, elurra oso gogorra hasieran baina oso ongi portatu zen, bukaeran zopa oso sakona, lagunak ere primeran, kasu honetan laguna, Sergio eta biok besterik ez ginen joan mendira, oso jatorra!

Maladetako bira beti oso ateraldi ona da mendiko eskiari agurra emateko, denboraldian, noski!

Besurtatik (1860 m.) Renclusa aterpera eta Albako leporaino (3136 m.), ia 1300 metro desnibela lehenengo etapa honetan. Lepotik Cregüeñako aintzirara jaisten da (2630 m.) eta zuzen Aragüelseko leporaino (2905 m.). Eskiada motz bat eta Coronas aintzirantz jaitsi behar da (2700 m.).

Hemendik aurrera nekea eta beroa lagunak izanen ditugu, Coronas lepora irtsi arte (3208 m.). Bukaera Aigualluts lautadatik egiten da, dena den oso netatuta nago eta Portillonetik Rencclusara joaten naiz.

Bira luzea da eta desnibela ere garrantzitsua da, 2.000 metro baino gehiago.