2013/04/24

2 x 1 PUNTAL DE SECUS ETA BERNERA

Hau da gaur egindako ibilaldia: Lizara (1540) - Puntal de Secus (2512) - Bernera (2450)


Goizeko 9ak dira eta Lizaratik "Puntal de Secus" alderantz martxan jartzen gara, hasieran zalantza asko nora joan edo ez joan, baina azkenean Secus aukeratzen dugu, gero, ikusiko dugu.
Eguna oso ona da, fresko egiten du eta azken egunetan izandako beroak elur pilo bat kendu du. Horregatik oinez hasten gara ibilaldia, Atxar de Catiellas aldera, han bertan eskiak jartzen ditugu eta Catiellas sakanatik Plana Mistresarantz hurbiltzen gara.
Plana Mistreasatik mendebaldera, Secuseko kanaletatik Puntaraino arazorik gabe igotzen da. Goitik Bisaurineko ipar aldea ikaragaria ikusten da, oraindik negu gorriko giroa mantentzen du eta elurrak eta hormak dena betetzen du.
Gailurrean bokata bat eta eskiada on bat egiten dugu Plana Mistresaraino. Aurtengo udaberria eskiatzeko oso elur ona oparitzen ari da.


Catiellas sakanan sartzen gara, beti bezala malda harritsua pasa eta gero elurra hasten da.


Catiellaseko errekak elurrari hozka egin dio eta ura agerian gelditzen da.


Plana Mistresara iristen gara eta elurra, eguzkiaz astindua, udaberrikoa bihurtu da.


Aurrez aurre eta eskuinaldean beranduago igo genuen aldapa, Bernera egiteko.


Iñaki eta Puntal de Secus .


Martin kontrargi polit batean.


Urdin eta zuri, biak jaun ta jabe.


Midi beti protagonista



Azken puxka iritsi baino lehenago. Atzean, Bisaurin eta jaisteko kanala, aurten elurrez beteta.



Martin eta Iñaki gailurrean.


Ni  ere egon nintzen. Atzean Bisaurin eta bere ipar alde ikaragarria.


 Jaiste hasten gara, elurra bikaina. 

Martin gozatzen, atzean Pic d'Acue


 Secus mendikatea eta eskuinaldean Bernera mendikatea.

Bernera edo Catiellaseko sakanatik sartzen gara berriz, baina berehala ekialdera jotzen dugu, Hango aldapak igotzeko eta Bernera aldera joateko.
Malda hauetan eguzkiak gutxiago jotzen du eta elurra gogorragoa dago, baina eguerdia da eta oso ongi dago igotzeko. Bernerako 2450 metrotako kota egiten dugu eta berriro behera. Eskiada on bat Atxar de Catiellas pasatu arte. Handik berriz oinez aterperaino.


Catiellas erekatik berriz gora, orain Bernera aldera. Oraindik elurra gogorra zegoen.


Bernerako paretak gero eta hurbilagoak. Iñaki bidea markatzen, batzuk jarraitu ezinik.


Iñaki eta Martin goiko aldera ateratzen dira, ni zoom erabiliz harrapatzen nituen, bestela ....


Gailurrean ikustaldiaz gozatzen dugu, eguraldia okertzen hasten da.














2013/04/17

ASPE, UDABERRIAREN OPARIA





 
 

Gaurko ere ia 30 gradu iragarri dute Iruñean eta legez egunsentiarekin batera mendira hasi behar da igotzen, batez ere elurra ez harrapatzeko oso txarra eta elur jauziak sahiesteko.
Goizeko 6,15etan Iruñetik ateratzen gara eta 2 ordu beranduago martxan gaude, Aspe mendia igotzeko. Ez du izoztu eta nahiko epela dago, bere alde polita ibaiak dira, espektakularrak daude eta alde itxusia ez dakigula zer motatako elurra harrapatuko dugun jaistean.
Hasieratik sarrioak belardietan ibiltzen dira bere goseari gustua ematen eta guri, batera, argazki politak utzi zizkiguten. Goikoa benetazkoa da, ez da muntaia.
Hasieran eskiak bizkar zorroan eramaten ditugu, behetik elur eskasa dagoelako, eta ordu erdi bat inguru oinez egin behar dugu. Eskiak jarri eta igoera inongo arazorik gabe egiten dugu, elurra udaberriko eran dago bainan ibiltzeko oso ongi.
Gailur aurrekoan eskiak utzi eta berehala goian gaude. Ikuspegi ikaragarria. Pena ematen du bainan jaisteko ordua da.
Jaitsiera bikaina ere egiten dugu, elurra ia ezin hobeagoa.


Kotxea utzi eta elur gutxi dagoenez behetik, bizkarrean eraman behar ditugu.

Bernerako puntak








Eskiak jarri eta gertu pasabide estua dago Aspe aldera igotzeko.



Xabi pasabide estua eta gero





Xabi lehenengo aldapa fuertea pasa eta gero



Martin eta Xabi atsedenalditxo batean



Gailurra gertu ikusten dugu



Bisaurin beti jaun ta jabe.



Lepoa eta azken pala gailurrera iritsi baino lehenago.



Pico de la Garganta






Martin azken txanpan.



Zoriontsu gailur aurrekoan.



Xabi gailurrean.



Auñamendiak



Goiko lepo txiki hartatik zuzen jaitsi ginen.






Eta hala bazan, ..................................................








2013/04/14

AUÑAMENDI, ELUR ETA EGUZKIAREN JAIALDIA

Auñamendi ikaragarria

Gaurko sargori iragarri zuten eta horrekin beldurtuta goiz atera naiz etxetik. Goizeko 7etan ibiltzen hasten naiz eta mendi osoa niretzat, ez dago inor, sinistezina eguraldi ederra egiten duen igande batean.
Baina hala da eta ni oso pozik, bakarrik Pescamou leporantz abiatzen naiz eta askotan Auñamendira joateko neguan erabili dudan bidea berriz egiten dut.
Aurten inoiz baino elur gehiago dago, dena zuria, Larrako zulo erraldoi guztiak estalitak daude eta Auñamendi ere inoiz baino zuriagoa dago.
Hori zuzen igotzeko  aprobetxatzen dut eta pis-pas batean pala erdian nago. Elurra gogorra baina oso ona dago ganibetekin ibiltzeko. Azkenean 9ak pasatak dira gailurrean nagoenean.
Kriston haizea jotzen du eta ezin da gustura egon. Azkar jaso eta behera berriz zuzen.
Goitik elurra gogorra dago eta behetik, ordez, udaberrikoa. Hala ere jaitsiera oso azkar egiten da,  elurra eta tenperatura, ordu hauetan gutxienez, ongi portatu dira. Bidean aurkitu dudan jende andana beste kontu bat izanen da.

Eguneko lehenengo eguzkiaren izpiak Lakoran, Lakartxelan, Otxogorrigainen, Barazean eta Orin

Arlas



Soumcuy

Pene de Casterné eta Ainielarra

Aurrean pene de Casterné

Bisaurin, Collarada eta Partacua alderantz


Frantziako lagun bat nire atzean iristen da

Gailurretik 

Hiru Erregeen Mahaia (besteak beste)