2012/08/24

IRAIZOTZ-LEURTZA-ALKOTZ ONTTOAREN BIDEA

Gaur mendiko bira polit bat egin dugu. Ia 40 kilometroko bira eta Ultzama, Basaburua eta Goi Bidasoako artean pagadi ikaragarriak zeharkatu ditugu.
Orain Onttoen garaia ez da, batez ere sufritzen ari garen lehorte latzagatik. Hala ere ontto polit bat aurkitu dugu eta hortik "onttoaren bidea"ren izena.
Normalean 4 ordu luze kostatzen bada, ontto garaia denean bira hau egun batzuk kosta ahal da.
Onttoaren bila 

Hasi gara Alkotzen, handik Iraitzotzera eta pista batzuetatik Eltzaburura iritsi gara. Harrobietara hurbildu gara eta hemen hasi da eguneko lan gogorra, aldapa gora, bide estuak, pagadiak, ... eta aurrean zihoana ez zen gelditzen, buru belarri sartu da pedaleatzen eta ia konturatu gabe, argazki egin gabe eta gutxi janda berriro kotxean geunden.


Piska bat handitu dut aurrekoa, baina Iñaki zenbait pusketan gozatzeko astirik gabe eraman gaitu, niri gutxienez, baina ni bizikletan gutxi ibiltzen naiz eta sufritzea tokatu zait, hori bai, kexatu gabe.


Esaten nuen bezala harrobiak pasa eta gero aldapa gora ahasi da eta isurialdeen banalerrora iritsi gara, hona Belate eta Lekunberri arteko bidea topatu dugu. Leurtzara doan bidea hartu baina Bonozorrotz aldera jo dugu, ondoko lepotik Leurtzara jaisteko.







Itzultzeko, bidea segituz berriz isurialdeen banalerrora joan gara eta Belate aldera jo dugu handik.
Azkenean Alkotzen agertzen den pista batetik iritsi gara, baina lehen baso barneko bide oso politak zeharkatu ditugu eta ere pilo bat gozatu dugu.



Ruta en bici 1796480 - powered by Bikemap 


2012/08/13

MONCAYO BI GURPILETAN



Duela 25 urte inguru Moncayora bizikletaz igotzearena nire burutik biraka zebilen eta mapak eta mendia ikusita, Beraton herrira hurbildu nintzen. 
Handik, aspaldin izandako sute bat itzaltzeko erabilitako makina handi batek utzitako “rodada” aurkitu nuen eta hori bera segituz goraino iritsi nintzen. 
Gaur joaten naizen 7. aldia da eta bidea eta ingurua oso gutxi aldatu da. Aldatu den gauza bakarra ni neronek izan da, bizikletan oso gutxi ibiltzen naiz eta aurrekoetan %20 oinez egiten nuen baina gaurkoan %40 oinez izan da. 
Lehenengo pisten gurutzea
Goizeko 7,30etan Beraton (1.393 m.) herritik atera naiz, hasierako pistak Cabezo del Caiz inguratzen du eta 1.600 metrotan den pisten gurutze bat dagoen lepo batera iristen da. Lepoan ezkerreko pista hartzen dut eta “Collado del muerto”tik jaisten den erreka pasa eta gero, pista “La Lobera” mendia hasten da inguratzen eta igotzen eta malda nabarmen handitzen da 1.700 metroetan inguru baino pixka bat lehenago aterpe bat dago. 
Aterpea pasa eta gero pista ezker aldera jotzen du baina ezkerretik beste pista bat agertzen da, hasieran bide okerra dela adierazteko aspa bat dago, baina kasurik egin gabe hortik sartzen naiz, pista hau ez da erabiltzen ibilgailuak pasatzeko baina hau, goraino eramanen nauen pista da.

Pistatik igotzen, La Lobera ikusten da eta basoan pista asmatzen da.

Aterpea. Hau pasa eta berehala ezker jo behar da.

Hasieran oso laua da, mendiko ertza hartu arte, hemendik aurrera Soria eta Zaragoza arteko mugan ibiliko gara.

Loma honetatik igotzen da eta atzean Cabezo del Caiz dago.

Orain pista edo “rodada” hau, “La Lobera (2227m.)” igotzeko erabiltzen da eta harri-piloak daude bidea markatzeko. Hemendik aurrera zaila da galtzea eta Beraton herritik etortzen den beste bide batekin topo egiten da “La Lobera” gaiditu baino lehenago, GR bezala markatuta dago zuri eta hori kolorekin . Gero jaistean handik joan nintzen eta oso desberdina da, agian politagoa, baina bestea praktikoagoa da.

Gure aurrez aurre, La Lobera

La Loberatik Moncayo aldera


“La Lobera” gailurretik markak segituz, “Morca” lepora (2.144 m.) jaisten naiz eta segidan aldapa handi batetik, ia “Morca” gailurreraino iristen da. “Morca (2.283 m.)” eta “San Julian (2.283 m.)” doan ertzetik, Moncayo Santutegitik etortzen den bide normala hartzen dut eta arazorik gabe bizikletaz “Moncayo (2.316 m.)” gailurreraino iristen naiz.

Azken txanpa Moncayo zapaltzeko.






Ruta en bici 1799814 - powered by Bikemap