2012/07/31

MIDI D´OSSAU, GAILURRA ETA BIRA

Le pic de Midi d´Ossau aspaldin egina dut eta horregatik Txelo eta Juantxori, gailurra egiteaz gain, Midira bira ematea proposatu nien.
Ongi iruditzen zaie eta niri erabakitzea uzten didate. Nik ez dut zalantzarik eta bi aktibitateak egitea erabakitzen dut. Badakit gogorra dela, 2050 metro desnibela gora eta 24 kilometro ibilbidea.
Gurekin ere Txeloren mutila, Fidel,  badator, baina bere helburua ez da mendira igotzea baizik eta bira ematea gurekin. Horrek ia 3 ordu itxarotea Suzon lepo inguruan suposatu zion.

Goizeko 4etan Burlatatik ateratzen gara eta 6,30etan hasten gara ibiltzen. Gailurreraino bakarrik, ez zegoen inor eta bakardade hori jende asko izaten den toki ikaragarri honetan eskertzekoa da.
Col de Soum de Pombien (2129 m.),Txelok arnasa hartzen du
Juantxo Pombi aterpe ondoan (2031 m.)
juantxo eta Txelo gailurrean (2884 m.)
Ni neronek Txelorekin. Hau bai neska jatorra!
Bikote hau goiko tximinia jaitsi baino lehenago

Suzon lepora jaisten gara eta han Fidel gure zai dago, berandu egin da eta Bious Artigues lakurantz haste gara jaisten.
Souzon lepotik behera
Fidel, Txelo eta Juantxo Bious Artigues lakura iristen.
Le Midi

Handik Midi d´Ossauko bira segitzen dugu, beroak puska honetan gogor jotzen du eta haizeak ez du gehiegi laguntzen. Peygeretteko lakura iritsi eta bainu bat hartu eta gero berriz kotxera itzultzen gara.
Le Midi eta Peyreget lakua

Hau inoiz ahazten ez den ibilaldi bat da,eta batez ere, gertatu zitzaigun bezala, eguraldia laguna baldin bada eta lagunekin gustura joaten bazara.

Ibilaldi gogorra da, desnibela oso handia da eta distantzia ere, horregatik fisikoki exijentea da gozatu nahi baduzu eta gehiegi luzatu ez baduzu nahi denboran, hala ere ibilaldi erabat aholkugarria da.
Eta hala bazan sar dadila kalabazan, eta ez bazan .......

Bukatzeko pastelako ginda Txelok jarri zuen, Panticosan, bere hilobaren tabernan bazkari on bat hartzen gonbidatu zigun. Eskerrik asko!

Hemen ibilaldiaren bideotxo bat  dago.

2012/07/23

BERIAIN, IHURBAIN KANALETIK ETA ZIRKULARRA

Orain dela aste bat Arruazura hurbildu nintzen, asmoa bide on bat aurkitu Ihurbain kanalera iristeko zen. Zenbait tokitan ez dago oso argi baina bidea han dago.

Gaur, bidea ezagutzen nuenez, hara berriro hurbildu naiz baina asmoa desberdina zen. Gaur Arruazutik Ihurbain kanaletik igo eta Beriainera joan, gero Uhartera jaitsi eta Zirkularra osatuz Arruazura itzuli zen nire asmoa.


Ruta en bici 1726046 - powered by Wandermap 
Arruazuko eliza ondoan bide bat ateratzen da eta berrehun metrotan zubia dago. Zeharkatu eta bertan ezker aldera bidexka bat ateratzen da, ez dago oso markatua baina oso ongi eramaten gaitu.
Helburua berehala agertzen da
Hemendik langa pasatu behar da, nahiz eta bide okertua markatu.

Hasieran gora oso azkar doa baina gero lasaitzen da eta palomerak agertzen dira, berehala gure helburua begi bistan izanen dugu ere. Bide honetatik zelai bateraino iristen gara, hemen dorre elektriko handi bat dago, bere eskuinetik bidexka segitzen dugu, eta hemendik beti zuzen jarraitu behar da, bidetik atera gabe. Pagadi handi bat eta gero gure ezkerretik GR bat etortzen da, gorri eta zuri koloreak ikusiko ditugu, eskuin aldera segituko dugu.

Hemendik gutxira ezker akdera beste bidexka bat joaten da eta handik sartu behar da zelai zabal batean agertzen. Aurrez aurre alanbrada dago eta bere atea, han bertan gurutze gorri eta zuri bat dago bidea hortik ez dela adierazteko. Ba ez!, handik sartuko gara eta atea pasa bezain pronto eskuin aldera doan beste bidexka bat agertuko zaigu eta ondoan harri pilo bat ere (bidea markatzeko).

Bide hori zenbait tokitan ez da oso nabaria, baina momentu batean alanbrada batekin topo eginen du eta guk alanbrada ondoan doan pista, ezker aldera segituko dugu.
Hemendik eskuinera joko dugu

Hemendik zaila da galtzea, pista beste batean bukatzen da eta oso tente jartzen da. Lehuntzen denean Harri multzo batek desbideratzeko tokia markatzen du.

Harriz jositako aldapa bat agertzen da eta goraino igo behar dugu, goian gaudenean eskuin aldera bidea eta harri piloak berriz agertzen dira. Basoan berriro sartzen da eta azkar berriz beste pedrera bat agertzen zaigu. Honetan bide markatuak segitu behar da eta asko igo gabe eskuin aldera berriro basoan sartzen da.

Hemendik zuzen kanaleko oinarrira iristen da.








Gainerakoak, kontatzeko gutxi dauka, kanaletik igo, Ihurbai mendira joan eta segidan Beriainera ere. Handik Uhartera jaitsi eta poligonotik ezker aldera ateratzen den errepide zahar batetik Arruazura iristen da.
Hau Uharterako jaitsiera da, ezker aldean Uharteko poligonoa ikusten da eta Arruazu ezker aldean.
Orain plana okertu zaidala aitortu behar dut, nire idea ez zen Uharteraino jaitsi baizik eta jaitsiaren erdian ezker aldera ateratzen den bide batetik joan, gero GRarekin konektatzeko eta igo naizen tokitik iritsi Arruazura. Baina hori beste baterako utziko dut.

Gaurkoa zirkular espektakularra da eta mendi honetan beti gertatzen zaidan bezala gaur askoz gehiago gertatu zait eta goi mendiko sentsazioa da. Hau batez ere pirinioetako gailurretan gertatzen zait, baina kasu honetan, nahiz eta altuera gutxiko mendia izan, oso mendi basatia da leku guztietatik eta horrek bere goi maila ematen dio.

2012/07/20

SABIÑANIGO - FISCAL. ...IREKITA!!!!


Ia 10 urte lanean edo ez dakigu zertan, Huescan, Sabiñanigo eta Fiscalen arteko errepidea ireki dute.(Txantxa ez da)
Pirineoetako zonalde horretara doazen guztientzat, Cotefablo mendatea saihesten du honek eta ordu bat inguru aurrezten da bidaian.
Hilabete honen 6an, txupinazo egunean, zonaldeko biztanle, mendizale eta turistek hain beste aldiz eskatutako errepidearen irekiera gauzatu zen eta Canciás mendikatearen zehar doan N-260, 23,3 kilometrotako errepidea ireki zen.

LOTURA HONETAN, Heraldon agertu zen horren berri ikusten ahal da.


Ana Pastor Sustatze ministroa

2012/07/13

MONT MAUDITEN EZBEHARRA


Atzo Mont Blanceko mendigunean izandako elur jauzi betenbidez 9 mendizale hil eta beste zortzi zaurituak izan ziren. Hau Alpeetan eta Chamonixetik ibili direnek, tokia seguru aski ezagutzen dutela.


Hiru bide desberdinetatik iritsi naiz Mont Blanc mendiraino. Basatienak eta politenak ez dira “bide normalak”, “La Brenva” bizkarretik ikaragarri polita da eta nahiz eta oso zaila ez izan mendiko bide normala ez da. Bide arruntena Aiguille de Gouterretik doa, baina oso jendetsua da eta horrek zenbait tokitan arriskua sortzen du. Hiru 4.000ko bidea normaltzat har daiteke, eta normalen artean politena da.
Hasiera “Cosmicos” aterpetik Mont Blanc de Tacul igotzen da, oso aldapatsu eta serakak saihestu behar dira, horregatik oso goi mendiko giroa dago zati honetan, goiko aldea hartzen denean oso errez Taculera iristen da eta berriz itzuli behar da Mont Maudit egiteko.
Lautada bateraino jaisten da eta hemendik igoera gero eta fuerteago hasten da, puska batean oso tente da eta grietak eta serakak agertzen dira, horregatik toki honetan soka finkoak izaten dira, handik zeharkaldi baten bidez leporaino iristen da, normalean ez dago arazo handirik gailurrera iristeko.
Dena den kasu honetan zori gaiztoak pasarte polit hau infernu batean bihurtu zuen eta bederatzi pertsona hil eta zortzi lagun zauritu ziren atzo goizaldean zati honetan gertatutako elur-jausi baten ondorioz, Chamonixeko Goi Mendiko Jendarmeriak (PGHM) azaldu zuenez.

Elur jauzia eta gorriz harrapatu zituen tokia
Hala eta guztiz ere, dudarik gabe Mont Blancera igotzeko bide honetatik igoko nintzake, beti ere maila nahiko izaten ez badugu beste bide zailago batetik igotzeko. Adibidez Aiguille de Gouterretik arrisku oso handia dago pasarte luze batean, korridore batean sartu behar zara eta harriak edonon eta nolanahi erortzen dira. Handik istripu ugariak izaten dira, dena den mendira igotzeko azkarrena da eta horregatik gehien erabiltzen dena da.
Mendian ibiltzen garenok halako ezbeharra edonori suerta dakiokela badakigu, baina ere kotxean ibiltzen garenok zer gerta dakiguken badakigu eta erretzen dutenek minbiziarena ere badakite eta abar.
Hildakoen gertuko jendearen mina mendigoizaleok ere zertxobait sentitu eta konpartitzen dugu, eta halakoak oso gertu daudenean, tokitik pasatzean, beti zirrara berezi bat gorputza zeharkatzen gaitu, baina bide horretatik berriro pasatuko dugu eta berriro kotxea hartuko dugu, hori bai beti beti egoera bakoitzean behar diren ardurak eta kontuak hartu eta izanen ditugu.
Elur jauzia hemen gelditu zen. Atzean Mont Blanc de Tacul