2011/08/31

BALLIBIERNA Llauset ibarratik

Askotan pasatu naiz eta gurutzea ikusi dut, "Aneto", ez nekien herri bat zenik, baina ezagutu nuenean harrituta gelditu nintzen, toki berezia.
Viellako tunela baino lehenago Aneto herrira joateko errepide bat dago. Handik Llauset urtegira joaten da.
Ballibierna igotzeko toki berezia da, normala den bidetik baino jende gutxiago joaten da, gu joan ginenean ez zegoen inor (zorte ona). 
"Estany de Llauset" inguratzen duen bide batetik (GR 11) lakuko bukaerara azkar iristen da, lehenago "Estany de Botornás"etik jaisten den erreka pasatzeko zubia zeharkatu behar da.
Eskuinetik Botornás txabolara eta gero Estanyra iritsiko gara.
GR jarraituz informatzeko poste bat dago, "coll de Ballibierna" aldera hartuko dugu, ezker aldera. Aurrerago GR11 uzten dugu eta Ibons Chelatsera doan bideska jarraituko dugu.
Ballibierna ongi ikusten da eta bidea asmatzen da, beste ibon batzuk pasa eta gero toki harritsu bat hartzen dugu mendiko kresta hatzeko.
Aurrez aurre eta oso polita Russell, Margalida, Tempestades eta Aneto ikusten dira.
Ballibiernara  oso errez iristen da, gero "paso del caballo" pasatzen da eta Tuca de Culebras gailurra zapaltzen da.
Itzultzeko Llauset lepora jaitsi eta zuzen kotxeraino.
Hemen kontatutakoa ez da guztia, gauza asko daude ezagutzeko eta ikusteko, baina hobe tokian bertan ezagutzea.



2011/08/26

MORATA DE JALÓN

Urtero bezala Moratara etorri gara aurten egun batzuk pasatzera eta mugitu behar garenez, herritik urbil dauden aukera askotatik batzuk egin ditugu, eskalada, mendiko bizikleta, ibiltzea eta abar.
Aurten, uda oso gogorra izan da, bero handia egin baitu eta egun askotan igerilekuetara igeriketara joan behar izan naiz, beste toki batean ezin baitzen egon.
Bideo honetan Morata eta batez ere inguruak eta eskalatzeko paretak ikusten ahal dira, ere nire burutazioak grabatu ditut, Manuel de Fallarekin bat egiteko bere jota polit honetan.






2011/08/21

Moncayo. Bizikletan inguratzen. 2011-08-11



Bi aste Morata de Jalon herrian ibilaldi, igoera, eskalada eta bizikletaz ibiltzeko aukera asko daude.
Moncayoko bira bizikletaz emateko Beraton (1393 m.) herrira joanen gara hasteko. 48 Km du eta dena pistaz eta errepidez egiten da.
Beratonetik Cueva de Agredara (1313 m.) errepidez bagoaz, 9 kilometro gehien bat beherantz
Cueva de Agreda


Cueva de Agreda eta Moncayo
 Herrian sartzen gara eta  errepidea ezkerrera biratzen denean, herriko kaletik sartuko gara. Beti gora, elizara iritsi arte, hemen GR 86 markatzen du eta hau segituko dugu. Hasieran laua da, baina seinale tantaia honetan gora hasten da.
Aldapa gogorrena "El canto hincado" lepora (1470 m.) iristeko azken puska da.
Bukaeran "El canto hincado" lepoa

"El canto hincado" lepoa

Lepoa atzean gelditzen da
Hemendik jaitsiera luze batez, Agredatik etortzen den bide bat (1160 m.) eskuin aldera hartuko dugu.
Hartutako pista oso ona da eta 5 kilometro bitartez, ia desnibelik gabe, paisaia oso polita eta hezea ikusten ahal da.
Bidean aterpeak eta iturriak badaude, beti ongi etortzen da ura edateko eta freskatzeko. Pagoak zati honetan nagusi dira eta haien itzala eskertzen da.
Beste jaitsiera Vozmediano herritik datorren errepidea hartu arte (1040 m.).
Moncayo eta Peña Negrilla ikusten da zuhaitzen artean, "Fuente de los Frailes" aparkalekura igo bitartean.
Moncayo eta Peña Negrilla

"Fuente de los Frailes"
Aparkalekuko bukaeran dagoen pista (1340 m.) hartu eta "Collado de la Mata" ondoraino laua da.

"Collado de la Mata" ondoan
Lepotik behera doa bidea bidegurutze batera iritsi arte, hemen eskuin aldera, collado Bellido aldera beti.

Cabezo de la Mata (1434 m.) eta lepoa
Hemendik aurrera bideak gora jotzen du. Bellido lepora doan bideska iritsi arte beti gora eta batzuetan oso gogorra.
Moncayo urrunean


Altuera hartzen dugu eta bistak urrunean galtzen dira.


Cerro del Morron (1731 m.)

"Collado Bellido" joateko bidea pasatu eta kilometro luze bat aurrerago, bideak Valdearroyo erreka zeharkatzen du. Hemendik aurrera dena gure alde jartzen da, aldapa behera jotzen du.
Collado Bellido (1807 m.) eta Cabezo Bellidora (1838 m.) joateko bidea

Lepoa eta Cabezo Bellido (eskuineko muinoa)

Kate bat pasa eta gero, gurutzbide bat aurkitzen dugu, guk Cabezo del Caiz inguratuko dugu eskuin aldera joaten. Hemendik gora egiten du pistak eta berehala Beratón herrira iritsiko gara jaitsiera on bat eta gero.
Beratón

2011/08/03

MIDI D´OSSAU