2011/07/24

GATAKO LURMUTURRA - ALMERIA 2011

Aurten ere hondartzara bisita bat egitea derrigorrezkoa izan da, baina Mediterraneoko giro jendetsu eta zalapartaria gustukoa ez gugunok, Gata lurmuturrera joatea aukera paregabea dugu.

Aguamarga, "Parke naturaleko" herri lasaiena eta politena da, ere oso ongi kokatua Parke osoa ezagutzeko eta zerbitzu guztiak eskuragai izateko.


XIX. mende bukaeran eta XX. hasieran bizitza handia izan zuen Aguamargak. Ondoko ensenada batean burnizko minerala kargatzeko tokia funtzionatu zuen eta horraino trena eta itsasontzi handiak iristen ziren.


Inguruan kala paradisiaka daude, ibiltzen edo txalupaz iristeko modukoak
"Cala del Medio"

 "Cala del Plomo"


"Cala Sorbas"

Dena den hondartzarik politena "Monsul" da. Askotan jende asko dago, baina pena merezi du. Aguamargatik ez dago hurbil eta kotxez joan behar da.

Hau lurmuturreko zertzelada besterik ez da, askoz gehiago du ikusteko eta gozatzeko, baina hobe nork bere kabuz egin.

Aipatzekoa da lan handia egiten ari den ekologista elkarte bat: Asociación de amigos de cabo de Gata-Níjar

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina