2011/07/26

Anzotiello eta Quimboa 2011/07/24

Gaur ere oso goiz atera gara mendira joateko, Juantxo eta Peio goizeko 5,30etan etorri dira nire bila eta Zuriza aldera atera gara.
Las Heras errekan dagoen pistatik hasten gara ibiltzen 7,20etan, bukatzen denean ez dago argi nondik joan eta ezker aldera harriz markatutako bide batetik hasten gara igotzen.
Hasieran ongi jarraitzen da baina goikaldean bidea galtzen da, dena den hortik errez basotik ateratzen da eta goiko belardietan agertzen gara.

 Berehala Peio itzultzen da, bere botek kriston urratuak egin dizkio.
 Ondoko leporaino bagoaz eta aurrez aurre Paco Gamueta agertzen da, askoz urrunago Quimboa ere ikusten da. Eguraldia oso lainotsua da eta gailurrak gehienetan estalitak daude.
 Juantxo eta biok aurrera bagoaz eta Paco Gamueta ezker aldean utzita eta berehala Anzotiello eta Quimboa batera ikusten dira. Pena eguna hain lainotsua egon!
 Hortik gutxira Anzotiello lepora iritsi eta igoera hasten gara,
nondik igo behar oso nabaria da eta markatzeko harriak badaude. ertzera iristen garenean, Mallo Gorreta aurrez aurre ere agertzen zaigu, bere hormak ikaragarriak dira, laino artean askoz gehiago. zailtasunik gabe gailurrera iristen gara.
 Leporaino arazorik gabe jaisten gara. Argazki honetan nondik igitzen gara Quimboa ikusten ahal da, lepotik dena zuzen eta gora.

 Aldapa igo eta Quimboa gertu dago, beste gailurra bat. Baina gozamena ez da osoa, oso gutxi ikusten baitugu gailurretik.
 Juantxo eta biok gazta jan eta ura edan eta gero pozik gaude.
 Hasierako asmoa, Quimboa Baxo igotzea zen gero hortik zuzen jaisteko Kanpingera baina, hemen ikusten duzuenez, lainoa dago eta deus ikusi gabe ez dugu gogorik ibiltzeko.
 Quimboako lepotik zuzen Tatxera Planora jaisten gara eta osta osta Alanoak eta beste batzuk ikusten ahal dugu jaitsi bitartean.

 Azkenean Tatxeratik Kanpingera oinez pistatik egiten dugu. Han Peio gure zai dago. Bera Las Heras errekatik 100 metro aurrerago dagoen beste bide batetik jaitsi da, askos eroso eta zabalagoa, hurrengorako badakigu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina