Caucasotik etorri berriak gara eta gogoz gure pirinioa hartzen dugu. Pantikosara hurbildu gara eta Bacias mendira igo gara, ipar aldeko elur baldintza hobeagoak aprobetxatzeko.
Pantikosako bainuetxeetatik, Pantikosa eta Ara ibarra lotzen duen GR 11 bidetik igoko gara. Basoa gainditzen dugu eta majada del Serraton agertzen gara, azkar beheko Brazato aintzira parean kokatzen gara, eskuin aldean uzten dugu hara doan bidea eta aldapa tente batetik Brazatoko goiko aintziretara eta lepora iristen gara. Handik GR uzten dugu eta Punta del Puerto inguratu eta gero, Baciaseko kasko azpian dagoen lepotik azkar gailurra lortzen dugu.
Goitik ikuspegiak ikaragarriak dira, alde guztietara panoramika bikainak eskaintzen dizkigu. Ara ibarra aldera, Vignemale, Brazatoak, Tablato, Tena ibarra, Argualas, ....... Bacias alde honetako mendirik altuena da.
 |
Basotik atera eta Majada del Serratora iristen gara |
 |
Beste aldean Pantikosako hirumilak, Argualas, Garmonegro, Arnales, Infierno. |
 |
Foratura |
 |
Iñaki eta atzean Foratura |
 |
Ni ere paradisu horren erdian |
 |
Brazatoko goiko aintziretara iristen |
 |
Labazako kaskoak |
 |
Punta del Puerto |
 |
Vignemale erraldoia agertzen da |
 |
azken txanpa |
 |
Vignemale |
 |
Monte Perdido aldera |
 |
Argualas aldera |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina