2025/03/27

BACIAS 2.754 m.



Caucasotik etorri berriak gara eta gogoz gure pirinioa hartzen dugu. Pantikosara hurbildu gara eta Bacias mendira igo gara, ipar aldeko elur baldintza hobeagoak aprobetxatzeko.
Pantikosako bainuetxeetatik, Pantikosa eta Ara ibarra lotzen duen GR 11 bidetik igoko gara. Basoa gainditzen dugu eta majada del Serraton agertzen gara, azkar beheko Brazato aintzira parean kokatzen gara, eskuin aldean uzten dugu hara doan bidea eta aldapa tente batetik Brazatoko goiko aintziretara eta lepora iristen gara. Handik GR uzten dugu eta  Punta del Puerto inguratu eta gero, Baciaseko kasko azpian dagoen lepotik azkar gailurra lortzen dugu.
Goitik ikuspegiak  ikaragarriak dira, alde guztietara panoramika bikainak eskaintzen dizkigu. Ara ibarra aldera, Vignemale, Brazatoak, Tablato, Tena ibarra, Argualas, ....... Bacias alde honetako mendirik altuena da.





Basotik atera eta Majada del Serratora iristen gara



Beste aldean Pantikosako hirumilak, Argualas, Garmonegro, Arnales, Infierno.



Foratura

Iñaki eta atzean Foratura




Ni ere paradisu horren erdian





Brazatoko goiko aintziretara iristen




Labazako kaskoak

Punta del Puerto

Vignemale erraldoia agertzen da


azken txanpa


Vignemale

Monte Perdido aldera

Argualas aldera


2025/03/24

KAUKASO, HERRIAK ETA MENDIAK

 

Urdinez, ibilitako zonaldea.


Aurten Caucaso mendizerra ezagutzeko, Georgiara hurbildu gara. Hango mendiek azken garai honetan ospe handia hartu dute gure inguruan mendiko eskia aritzeko oso egokiak direlako eta aldi berean han ezkutatzen diren herrixka zaharrak ere ezagutzeko.
Mendi basatiak dira, 5.000 metrotik goiti eta glaziar basatiez horniturik dira, baina ere, zeharkaldiko eskiz aritzeko mail guztietako mendiak  badaude.
Neguak urte eta erdi inguru irauten du eta bere tenperatura hotzek eta elurte ugariek, eskiatzaileentzat paradisu batean bihurtzen dute, elur asko eta gehienetan elur hautsa izaten da, zer gehiago eska daiteke?.
Guzti hori aurreikusita eta ezagun batzuk kontatutakoarekin, 10 lagun bildu ginen eta dena prestatu genuen hara joateko guzti horren bila.
Lehenengo helburua Mestia herria izan zen. Mestia, Svaneti eskualdeko hiriburua da. Mestiak azken urteotan aldaketa asko jasan dituen arren eta turismo orokorrera egokitu bada ere, ez du bere benetako karisma galdu, gotorleku ugariri, ondo garaturiko azpiegiturei eta Georgiako mendietan kokapen bikainari esker. Bere biztanleria Svan da batez ere, georgiarren kultura eta hizkuntza azpitaldea. Tamaina txikia izan arren, Georgiako kulturaren gune garrantzitsua izan zen mendeetan zehar eta Erdi Aroko hainbat monumentu biltzen ditu, hala nola, elizak eta gotorlekuak, UNESCOren Gizateriaren Ondareen zerrendan sartuta.

Kutaisiko aireportura heldu ginen, Georgiako bigarren hiririk handiena eta Legebiltzarraren egoitza. Bertako monetan diru pixka bat aldatu eta telefono txartela lortu ondoren, Mestiara autobusez eramango gintuzten txoferekin elkartu ginen. Georgieraz eta errusieraz bakarrik hitz egiten zuten, beraz, hitz gutxi haiekin egin eta gero, eramango gintuen “gurdian” sartu ginen, ia 7 ordu igaro ondoren Mestiako hotelera, goizeko 1ak aldera iritsi ginen, afaltzeko geldialdi batekin (georgiako janariarekin lehen topaketa).

Aireportutik irten eta inguru horretako trafiko-kaosa bizi izan genuen: behiak, jendea, txakurrak, eta trafiko asko, aurreratzea oso arduragabeekin (ertzainen auto bat aurreratu genuen kontrako noranzkotik kamioi bat zetorren une berean, hirurok lekua egin eta beste zerbaitetara joan ziren, normala zen). Jvari herrian Svaneti mendilerroan, Mestiatik ipar-ekialdean, sortzen den Inguri ibaiaren harana hartzen dugu, eta mendi-ibilbide bihurri baten ondoren, eguraldi txarrak eta geografiak oso kaltetuta, Mestiara iritsiko gara.

1. Jarduera eguna.

Mendi aktibitate egunetan zehar bidelagun izango ditugun bi gidekin elkartu ginen, eta elkar ezagutzeko eta eskiatzeko trebetasuna baloratzeko, Tetnuldi eski estaziora eraman gintuzten, Tetnuldi 4.885 m-ko mendiak eremua memperatzen du. Egun eguzkitsu ederra izan genuen eta ordu asko eskian etenik gabe pistan eta pistatik kanpo aritu ginen.

Arratsaldean atseden hartzen dugu eta Mestia inguruan buelta bat ematen dugu, bere defentsa-dorreak ikusgarriak dira. Svan Dorreak Svanetiako ikurra dira. Munduan ez dago Erdi Aroko hasierako defentsa-egitura berezi hauen antzeko egiturarik. Historikoki dorre hauen existentzia babesteko beharra bezala azaltzen da etsaien eta hondamendi naturalen aurka. Modu honetan, etxe bakoitzak gerraren kasuan familien aterpe gisa balio zuen dorre antzeko bat du eta euren gizartean duten egoera erakusten zuena.

Mestiako gure hoteletik ikuspegia.


Mestiako hotela




Tetnuldiko eski estazioa.

Mikel prest

Inguru ikaragarria

Tetnuldi mendia 4.885 m.




Marino eta biok
Hemen Rafarekin

2. Jarduera eguna

Gaur da gure lehen eguna mendian, eta Mestia ondoan dagoen bide bat jarraitzen dugu Koruldi lakuetara hurbiltzen gaituena, hego aurpegirantz, Ushba Peak-eko ikuspegi ikusgarriarekin. Bero dezente egiten du eta elurra oso txarra da, eta elur-jausi arriskua dago, beraz, ibilalditxo bat egin ondoren etorritako bidetik itzuliko gara kalte gehiago saihesteko.


Hasieran elurrik ez.

Mestiako Sanduzelai eliza. (St. George church)


Eskiak jartzen ditugu.

Oraindik elur eskasia

Beroak gogor jotzen du
Argazki politak egiteko edonon.

Koadrilla ederra 

Beroarekin elurra astuna eta sakona.

Atsedentxo bat bidean, atzean Ushba mendia, 4.700 m.










Tetnuldi mendia eta Mulhkra harana

Beroak ederra jotzen du eta hemendik jaisten gara.




Hotelean ederki deskantsatzeko



Menditik jaitsi eta gero, atseden piska bat hartzen dugu eta arratsaldean Mestia herria ezagutzeko bueltatxo bat ematen dugu.


Mestiako plaza nagusia



Animaliak kaletik ibiltzen dira.


Svanetiako dorre ospetsuak.






3. Jarduera eguna

Orientazioa aldatu dugu, tenperatura hauekin hegoaldeko aurpegiak oso arriskutsuak direlako. 4.009 metroko Laila mendiaren magalera hurbiltzen gara, Mestiatik Tskhumarira (1.271 m), Enguri ibaiaren bestaldean. Herri hau Estrabonen idatzi ospetsu batzuetan aipatzen da, duela 2000 urte baino gehiago. Igoera baso batetik hasten da,  gora goazen heinean arbolak desagertzen dira eta mendi garaietara iristen gara, Laila mendiak babestutak. Haranaren goiko aldea zeharkatu duen elur-jausi handi batetik pasa behar dugu eta horren geroztik zuhurrago gaude. Elurrezko kapera handi bat duen etxola batera heltzen gara eta sigi-saga baten ondoren eremu lau batera iritsi eta handik alde guztietatik inguratzen gaituen elur-jausiak ikusi genituen, horregatik inguruko muino batera igotzea erabaki genuen. Ikuspegiak ikusgarriak ziren, Kaukasoko mendirik garaiena ere, Elbrus 5.642 metrokoa, gure aurrean zegoen. Atsedenalditxo bat hartu eta igotako bide beretik jaitsiko gara. Basoan  gure lagun Mikelek, eskia adar batean trabatu eta belauneko bihurritu bat izaten du, helikopteroz ebakutu behar dute.


Tskhumariratik hasten gara














Bidean elur-jauzi handi batekin topatzen gara

Oinez zeharkatu behar da.




Basotik ateratzen gara eta Laila mendiko maldak agertzen dira.

Etxola bat bere txapelarekin

Gure gida sega batekin





Ushba mendia urrunean

Inguruko elur-jauziak ikusita, aurreko malda hau igo eta itzultzen gara.










Eskuinean Elbrus, Europako mendirik altuena.

Mikel belauna bihurritu da

Helikopteroz eramaten dute.

 4. Jarduera eguna

Ushguli-ra joaten gara, itsas mailatik 2200 metrora, “Europako hiririk altuena” kontsideratzen dena, Kaukasoaren bihotzean kokatutako herri txiki bat da, Shkhara (5.203 m.) mendiaren magalpean. Egun horretan bertan, eguraldi txarrarekin, igoera labur bat egiten dugu malda batzuetatik 3.000 metro ingurura elur oso heze eta arriskutsuan. 

Shkhara mendia, Ushgulitik ikusita (Interneteko argazkia)


Aterpetik ateratzen gara 


Ushguli atzean gelditzen da.




5. Atseden eguna 

Gaur eguraldi txarra egiten du, euria ari du eta ez gara mendira ateratzen, herrian zehar ibiltzera, “museo etnografikoa” bisitatzera eta herritik gertu muino batean dagoen Ushguliko Jainkoaren Amaren eliza XIl. Mendekoa, dedikatzen gara . Herriko kaleetan barrena ibili ginen, libre dabiltzan animalien gorotzez beteta.













Lamaria eliza barruan


6. Jarduera eguna

Murkmeli-ra hurbiltzen gara, Ushguli osatzen duten herrietako batera eta Inguri ibaia zeharkatu ondoren sakan batetik abiatuta 3.000 metro ingurura dagoen Gylbari mendilerrorantz abiatzen gara. Eguraldi oso estalita baina prezipitaziorik gabe, mendilerrora iristea eta elur onarekin jeitsiera on bat egitea lortzen dugu herrira bueltan. 


Eguraldia okertu da eta elurra mara mara botatzeen du, hala ere mendira goaz


Ondoko herrixka batera hurbiltzen gara


















7. Jarduera eguna

Bart elurra egin du eta goiz osoan elurra egiten jarraitzen du. Ibiladi bat egitera ateratzen gara eta lehen eguneko igoera errepikatzea erabakitzen dugu, pixka bat gehiago luzatuz, baina egunak ez zigun gehiago eman eta elur oso txarrean jaisten gara hotelera. Hemen amaitzen da gure jarduera. 







Prest gaude azken jaitsiera egiteko.


Ushgulitik Mestiara itzuli eta berriro Kutaisitik Bartzelonarako hegaldia hartuko dugu. Gure Kaukasoko abentura bukatu da. Denok hunkitutak gelditu gara herri horiek ezagutzean, herria, bizimodua, ingurua .... Itzultzeko gogoekin gelditu gara.