2024/08/12

LA MUNIA 3.134 m. PINETATIK

 

La Munia Ibonetatik

Pinetako parkingetik (1.277 m.), ermitatik, pagadi basati batetik La Larriko goi mendiko belardi zabaletara iristen naiz, ibar luze honetatik bidea ipar aldera doa La Larriko ur jauzirantz. Ezker aldean ur jauzia uzten dut (1.617 m.) eta  bide txiki batetik, aldapa oso tente hasten da eta atseden eman gabe La Larriko zirkua gainditzen dugu, Fuensanta errekan agertzen garenean aldapa zerbait lehuntzen da eta paisaia erabat aldatzen da eta mendiko belardiak eta errekatxoak urarekin edonon daude, iturburu batzuk bidetik ikusiko ditugu eta ura edateko aukera ona dago. Bidea jarraituz lehenengo aintzirara iristen naiz, La Muniako beheko aintzira (2.520 m.).


La Larriko belardiak

La Larriko ur jauzia

Altuera hartzen, behean La Larri eta aurrean Añiscloko lepoa.

Las Olas, Baudrimon, Añisclo, Perdido, Cillindro ...

Fuensantako belardietatik Monte Perdido alderantz

La Muniako aintzirako hustubidea.

Aintzira eta Las Puertas lepoa

Goiko aintziratik La Munia

Ispiluan Peña Blanca


Honaino Monte Perdidoko mendigunea lagundu gaitu, Monte Perdido, Cilindro de Marboré, Astazuak et abar betti atztik iizan ditugu baina hemendik aurrera La Munia, Robiñera edo Peña Blanca ondoa izanen ditugu, lehenengo aintzira ezkerretik inguratzen dut eta bigarrena eskuinetik Petramulatik datorren bidea hartzen.

La Muniako lepora iristen naiz (2.853 m.), handik Troumouseko zirkua airetik ikusten dut eta nire aurretik La Muniako ertza altzatzen da, hasten naiz trepada errezak egiten, batzutan ertzatik kanpo bidexkak hartzen ditut baina gehien bat ertza erditik igotzen naiz. Katuaren pasabidea arazorik gabe pasatzen dut jarritako kateari esker eta kontu handiz goraino, La Muniara (3.134 m.) iristen naiz, goian argazki batzuk egiten ditut, ikuspegiak gozatzen ditut eta zerbait jan eta gero zailena hasten  dut, jaitsiera.



Altuera hartzen, aiintzirak, Las Puertas lepoa eta Chinipro

La Muniako lepotik Troumouseko zirkua

Lepotik Sierra Morena eta La Munia




Gailurretik Troumouse eta Vignemale besteak beste.

Ertzako azken zatia.

Sierra Morena alderantz

Robiñera eta aintzirak

Kar, kar, kar ....!!!

Lekeitiar bat ere goian.

Monte Perdidoko mendigunea

Berriro jaisten.

Uste baino hobe eta azkarrago lepoan agertzen naiz eta aintzinetara doan bidea gozatuz uretara iristen naiz, hemendik toki beretik itzuli ordez, Las Puertas lepoa (2.536 m.), Robiñera eta Chinipro artean, zeharkatzen dut, lepotik gertu aintzira dago eta jendea bainua hartzeko igo da, zakurrak ere, ez dakit egokia den goiko ibon hauek hondartza bat bezala tratatzea ekosistema oso ahula iruditzen baitzait  Petramula alderantz bidea segitzen dut,  hasieran bide nabaria da pistatik datorren bidea delako baina bihurgune batean bidea uzten dut (2.120 m.) eta Las Coronetas  leporantz (2.156 m.) gorako bidexka hartzen dut, hasieran lepo batera iritsi eta zerbait jaitsi eta gero, aurrerago Petramulatik datorren bidearekin bat egiten dut eta lepora iristen naiz.

Oinetan Plana Fonda (2.080 m.) daukat, zintzilik dagoen ibar miresgarria, harresi natural batetik babesturik. Jaisten naiz eta bideak La Estivako belardietatik  La Larriko basoetara eramaten nau, pinuditik La Larri lautadara iristen naiz, handik aparkalekura joateko GR segitzen dut eta goizean zeharkatu dudan pagadi ikaragarritik itzultzen, kotxera iristen naiz.

Orain lepo horretatik itzuliko naiz.

Jendea eta zakurrak, hondartzan bezala 😡

Las Coronetas lepoan.

Behean Plana Fonda, ederra!

La Estivatik ibiltzen. Goian Añiscloko lepoa.

La Estivatik

Ibilaldia oso exijentea da, ia 23 kilometro eta 2.200 metro inguru desnibela duen ibilaldia da eta horrez gain La Muniako gailurrera iristeko dagoen ertzak ere, bere zailtasuna dauka ez bazara oso trebea inguru haietan mugitzeko.

Azkenean ibilaldia oso polita da eta  denetarik dauka, belardietan ibiltzen da, aintziren artean, legardietan, ertza, .... eta batez ere ikuspegiak, ikaragarriak dira.