2024/07/04

KINBOA - ANZOTIELLO


Kurt Diembergerek behin esan zuen mendiak bi aldiz igotzen direla, bata pioletarekin eta bestea idaztearekin. Kurten liburuekin Himalaiako mendi ikaragarrietan kriston abenturak pasatu ditugu.

Aste honetan  Zurizara hurbildu nintzen zirkular bat egiteko eta bide batez Kinboa altu eta Anzotiello ere igotzeko. Ibilaldiaren tokiek, uda hasierak, eguraldiak eta ikuspegiek igoerari xarma berezi bat eman diote eta Kurten esaten zuen bezala, kontakizun hau idazterakoan berriro esperientzia polit hori errepikatu zait eta nolabait arrastoa utzi nau.

Gamuetako basoa, pagadi itxia hasieran eta goialdeko pinudi ederretik piriniotar goiko belardiak zabaltzen dira, mendi ikaragarrietatik inguraturik eta altuera moderatuak badira ere, giro basatia bizitzen ahal da. Gamuetako Txinebraletik kinboaraino, Gorreta eta Anzotiello tartean, orratz bertikalak sortzen dira, pareta basatiak, haran sakonak, muino berde eta loretsuak eta pirinio alderantz ikuspegi miresgarriak gozatzen ahal dira.

Guzti hau gozatu dut Gamuetako basoa eta sakana ibili ditudan bitartean, Goiko Kinboa eta Anzotiello igotzeko, oso gutxi bisitatuak diren bi mendi, Anzotiello batez ere. Inguruko mendien artean ez dira gehiegi nabaritzen, Hiru Erregeen mahaia edo Alanoak, Gorretako Malloa edo beste batzuk eta denbora luzez horrela izan dadin nahi nuke, gain bakartiak gozatu jarraitzen ahal izateko.

Gamuetako basotik igo eta gero goi belardi udaberritsuak zeharkatzen dira, handik Kinboetatik jaisten den errekara hurbiltzen gara altuera pittin bat galtzen. Berriro altuera hartzen da erreka jarraitzen eta Anzotiello ala Kinboara joateko toki batean agertzen da, askoz harritsuago hemendik aurrera, Kinboarantz joz bizkar menditik aldapatsu batetik Kinboara iristen da. Oso aldapa tente eta harritsua Anzotielloko lepora jaisten da eta handik berriz gora jotzen da igoera oso tente batetik Anzotielloraino, Piriniotako gain miresgarriren bat.

Itzulera Camile bide ospetsutik egiten da, hartu duen ospe handiagatik bidea oso ibilia da eta Gamuetako basoko oinetan zirkularra ixten dugu zirkular polit hau.



Txamantxoia

Gorreta eta Anzotiello goiko pinuditik

Basotik atera eta ikuspegia zabaltzen da. Txinebraletik Kinboaraino





Kinboa txiki

Alanoen dorreak ere agertzen di


Kinboan. Atzetik Txinebrak, Gorretak eta Anzotiello

Alanoak, Ezkaurre eta Kinboa txiki

Txipeta eta pirinioa

Anzotielloko Harana eta Guarrinza





Anzotiellon. Atzean Txinebral, Gamuetako Folla eta Gorreta.


Beste aldetik, Kinboa eta Alanoak