2021/03/02

ERGA MENDIKO ZIRKULARRA

 

Gaur Aizkorbe herrira joan gara, asmoa mendebaldetik duen bizkarratik igotzea, horretarako zirkular polit bat eginen dugu.

Isidoro Arbizuren argazkia


Gaur egun grisa atera da eta horrela goiz osoan mantendu da, bizkarrean eta lepoetan haize hego zakarra jotzen zuen, hala ere gustura ibili gara mendi hauetatik.

Aizkorbe herritik  Erga mendira doan bidea hartzen dugu, handik gutxira ezker alderantz Irurtzunera zeharka joaten den bide bat hartuko dugu, ongi markatuta dago eta seinale tantai bat tokian badago. Bidea lokatzaz beteta da eta oso irristakorra dago, dena den basoa azkar bukatzen da eta Irurtzun gainean agertzen gara, handik zeharka ibiliko gara Saien behatokira doan bidea hartu arte, hau urrundik ikusten da eta horrela orientatzeko balioko du.

Bidean kokatuak izanez gero zaila da galtzea eta Allegaingo lepora iristean ezker aldera dagoen kaskoa igoko dugu, hau behatoki ederra da eta Bi ahizpetako bizkarreko punturik altuena ere. Lepora itzuli eta Behatokiraino bide oso on bat dago, han ikuspegiak gozatzen ditugu eta aurrea segitzen dugu.

Orain dagoen bidea nabaria da, duela urte batzuk bide hau mendebaldeko bizkarrera hurbiltzen zenean desagertzen zen, orain bide sendo eta nabaria dago, baina bizkarra gainditzen denean behera joaten da. Hemen bidea uzten dugu eta gora jotzen dugu, bidea ez da ikusten eta baso oso aldapatsu batetik, gure eskuinean dugun harkaitzak inguratzen ditugu, zenbait tokitan belardi irristakorra zeharkatzen dugu ere, baina beti paretaren gertu ibiltzen gara, horrela ahal dugunean bizkar gainean jartzen gara.

Bizkarra hartu eta gero, hau jarraitu besterik ez da egin behar eta arazorik gabe gailurrera iristen gara.

Ergako Baseliza goian.
Hemen Irurtzun aldera bidea hartzen dugu.



Ondoan hau daukagu.

Ahizpa handia agertzen ari da.

Bi Aahizpeetako bizkarra

Allegain

Saien behatokian


Bi Ahizpak

Gaztelu eta Txurregi

Bizkar gainetik Goldaratz

Toki basatia, 

Udaberria atean joz


Irurtzun

Handik gatoz

Handik goaz

Basoa oraindik neguko itxuraz

Azken txanpak

Han!! Gailurra

betiko zaborra.


Irurtzun eta Sakana

Han behean Aizkorbe

Agur! Erga

Trinitateko baseliiza

Bidean iturri on bat.



Powered by Wikiloc










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina