2020/10/19

LAKARTXELAKO ZIRKULARRA

 




Gure pirinioetako tokirik maitatuena den Belagoa ibarrara joan gara zirkular bat egitera. Han, umeak ginela, goiko mendietan estreinatu ginen, lehendabiziko aldiz kranpoiak eta pioleta erabili genituen eta lehendabiziko aldiz ere eskiak jarri genituen. Egin berria zen Belagoako aterpea inguruko igoerak egiteko (Lakora, Lakartxela, Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia.....) gure kanpaleku nagusia izan zen.
Mende erdi bat pasa da inauguratu zutenetik eta aurten, urte batzuk itxita egon ondoren eta moldaketa lanak egin eta gero, berriro inauguratu dute. Ea datozen mendizale belaunaldietarako mendizaletasunen munduan sartzeko balio duen.

Gaurko zirkularra Ferrek proposatu zidan, Txamantxoia aterpetik Lapatia leporaino eta handik Lakartxelara igo bere hego aldetik. Handik Arrakogoiti lepora jaitsi eta Lakora igo Belagoako aterpera jaisteko eta Zemetoko bidetik berriro kotxeraino.

Paper gainean oso erakargarria zen, baina iritsi ginenean mendiko baldintzak uste baino askoz okerragoak ziren. Alde batetik elur asko zegoen goiko partean eta guk mendiko zapatilekin geunden, beste alde batetik lepoetan eta gailurretan haizete ikaragarria jotzen zuen (abisu horia eta gorria iragarri zuten egun hauetarako).

Azkenean elurra, nahiz eta oinekin blai bukatu, ongi zegoen ibiltzeko (kasu handiz zeinbat tokietan) eta Lakartxelara igo ginen, baina haizea fuerteegia zen eta Arrakogoititik zuzenean Belagoako aterpera joan ginen, Lakora igo gabe. Gainerakoa ongi egin genuen eta zirkularra ongi bukatu genuen, 18 kilometro eta 1100 metro inguru desnibela egin eta gero.


Goizeko 8:30ak dira hasten garenean.

 Gonzalo gure lagunaren borda ondotik pasatzen gara.

Bidea basotik doa ....

..... Lapatia lepo ondora iritsi arte.

Lakartxelako goiko belardiak eta elurra gertu dago.


Udazkeneko koloreak kontraste ederra ematen dio mendiari.

Lepoko informazio kartelak eta Otxogorrigaine

Ferre lepoan.

Ni ere.

Larrondoa aurrean dugu.

Elurra bidean nagusitzen da


Lapatia lepoa eta Larrondoa

Alanoak eta Ezkaurre

Oraindik zailtasunak ditugu gailurrera iristeko. Ezkerreko punta da


Mintxate alderantz.

Lepoan

Gailurra ondoan.


Ezker alderantz jaitsiko gara, Belagoara joateko.Lepora beste aldetik iritsi gara.


Barazea edo Belai

Bimbalet.

Arrakogoiti lepoa eta Lakora.

Belagoako ibarra eta Ainelarratik Alanoraino.

Lakartxelako puntak. Ezkerrean Lakeleta.

Iskondise eta Lakora

Arrakoko sakana.

Arrakogoitiko kartelak.

Lakartxelako irudi klasikoena.

Belagoako aterperako bidean.

Aterpe berritua,. Itxita zegoen Covid-19 birusa kasuengatik


Aterpetik Auñamendi, ......., Lapakiza.

Mata de hayatik Lakartxela.

Eta hala bazan  ala ez bazan, sar dadila ........................


2020/10/09

IHABARRETIK SATRUSTEGI MENDIZERRAKO KASKOETARA.

“Bide bihurriak, makurrak, bakartiak, arriskutsuak ibili ditugu, baita ederrak ere, basoak zeharkatu ditugu eta toki liluragarri hauetara, hain harrigarri ikuspegi hauetara eramaten gaituen lur malkarretatik igo gara, ibai eta haranen gainetik, lainozko itsas eder honen gainetik eta azkenean, zerutik hurbil, gure mendiak guztien gainetik altxatzen dira. Baina kurioski, gailurrera gure borondatez igotzen gara, inongo beharrik gabe, hala ere, goian gaudela, nahi ta nahi ez, jaitsi beharko gara.” (Auskalo)


Powered by Wikiloc


Ibilbide oso ezaguna bada ere, toki hauetara itzultzea oso komenigarria da, eduki aldakor pilo bat daukalako eta beti emaitza oso baikorra bada ere, edukien nahasketa desberdinak beti berria da eta sentsazioek, emozioek, eta abarrak beti beste mundu bat aurkitaraziko digu.

Ihabarretik Irañetako atakaraino igo gara, handik Euskal Herriko erdigunera hurbildu eta zuzenean Leziza kaskoraino. Bidea Ikaragarri basatia da, oso aldapetsua atakaraino eta goian beste mundu bat zabaltzen da, belardi zabalak, argitasuna eta ikuspegi ederrak.
Lezizatik Beriainera joan gara eta handik berriz Irañetako atakara, Ihabarrera bide beretik itzultzeko.


Eguraldi bikaina izan dugu eta ikuspegiak ederki gozatu ditugu, paisaiak ederrak ere eta batez ere laguntasuna, luxu bat izan da.

Bide hasiera


Haranean dauden lainoak behean gelditzen dira









Sakana lanbroan sarturik








Azkenean Irañetako ataka.


Goiko belardiak tapiz ederrak ibiltzeko


Lezizak bi punta ditu, erdian lepo hau dago


Urrunean Beriain.

Eguraldi ikaragarri ona izan dugu



Andia eta Lizarragako mendatea.



Beriaingo kaskoa

Amildegi ikaragarriak. bakarrik ausartenentzat.

Goiko San Donato ermita

Satrustegi mendizerra Txurregi alderantz

Eta orain Ihurbain alderantz







Eta hau izan da gaurkoa, ez da gutxi izan.