2020/07/07

ANBOTOKO ERTZA, AITZ TXIKITIK ANBOTORAINO

Txemi Lopezen argazkia

Pasa den urtean motxilan egin gabe geratu zen zeharkaldi polit hau uda honetan egin dugu.
Erne ibili gara eguraldiiekin eta ez zen egunik hoberena, baina Javierr eta Lourdesekin bat egiteko ez zegoen beste bat.
Atxarteko harrobietara hurbildu gara eta Artolako lepora igo eta gero zalantzak dauzkagu eguraldiarekin, lainotua dago eta agian ertza bustia dago. Arriskutsua da horrela badago.
Denbora egiteko lepotiik Aitz txikira igotzen gara eta handik berriro lepora eta ertzan jartzen gara Alluitz igotzen. Hemendik gora eta behhera, batzuetan zailago beste batzuetan errezagoa, baina oso entretenitua.
Eguraldiak ere gurekin bat egiten du eta gero eta politagoa eta garbiagoa gelditzen da eguna. Anbotora iristen gara eta handik ikuspegi ederrak gozatu eta gero (mokau on bat ere) berriro kotxera itzultzen gara.
Guzti hau egiten da zeharkaldi honetan: Artolako lepoa, Aitz Txiki 791 m., Artolako lepoa, Alluitz 1034 m..,Urkullu Larrano puntie 1012 m. Urkullu kanala, Zorroitza 1017 m.,  Gaintza 1008 m., Larrano punta 981 m., Larrano lepoa 957 m., Kurutzeta 1202 m., Elgoien 1246 m. eta Anboto 1331 m.

Hemen bidea hasten da


Lepora iristen



Alluitz, Aitz Txikittik

Lourdes eta Javier Aitz Txikin

Goitik Durango ikusten da

Artolan artzai lanean

Alluitzeko lehenengo aldapak




Alluitzeko kaskoa

Lainoak inguratzen gaitu

Javier eta biok


Deabruko pasabidera iristen

Pasabidean

Urkullu lepora jaisten, gainean Zorrotza eta Gaintza

Urkulluko sakana, hemen mokau eta trago bat

Zorrotzan, atzean Alluitz



Ertza jarraitzen Larranora heltzen da

Larrano puntie, Anboto oraindik ez da ikusten


Belardietara iritsi gara eta hemen aterpeak, ......

..........

...... eta Ermita.

Berriro harrietan sartzen gara.


Gurutzeta


Elgoin


Azkenean lainoak desagertzen dira eta horrela Anbotora iristen gara.



Goian jendea ikusten dugu.

Bueltan beroak jotzen du eta iturri eder batekin topatzen gara.

Atzean Anboto gelditzen da

Eta aurrean Aitz Txuri eta harrobiak. Zirkularra osatu dugu.