BILATU BLOG HONETAN
2019/12/04
BISAURIN, MENDI IZOZTUA
Bisaurinera igotzen saiatu gara, hasiera oso itxaropentsua izan da eguzkiak ederra jotzen zuelako, dena den Foratoneko lepora iritsi garenean odeiak sartu dira eta aldatuta zegoen elurra berriz gogortu da.
Bisaurineko azken pala aurrez aurre genuen baina erabat hormatua, gogortua, ganibetak justu sartzen ziren elurran eta eskiatzeko baldintza haietan ez zuen pena merezi eta bidea aldatzen dugu. Palatik eskuinalderantz jaisten gara eta Fetasetik igotzen gara, oso gogorra dago elurra eta kranpoiekin leporaino iristen gara, jaistea erabakitzen dugu.
Handik eskiatzen dugu baina, ze nolako tensioa!!, azkenean kotxeraino eskiz iristen gara eta beti bezala Anaian dastatutako bazkariak egunari ginga jartzen dio.
Argazki hauekin eguna gogoratuko dugu.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina