Aterpe atzetik ateratzen den bidea hartzen dut, hau Lapakizarantz doa, baina puntu batean ezker alderantz hartu behar da Txamantxoiara igotzeko.
Txamantxoiatik jaitsi eta berriro Lapakizarako bidea hartzen dut, goraka doan ertz osoa ibili behar da gailurrera iristeko.
Hemendik Linza lepo aldera jaitsi eta berriz aterpean agertzen gara.
Linza aterpe atzetik bidea hasten da |
Basotik ateratzen naiz eta bistak gero eta zabalagoak. Lakartxela, binbalet, Lakora ..... |
Lapakiza aurrean, tamantxoiako azken txanpatik. |
Gailurretik Ori alderantz |
Anielarratik Anzotielloraino. |
Lapakizako maldetan sartuta nago eta atzean Txamantxoia gelditzen da. |
Gailurra gertu |
Ikuspegiak ederrak dira bi aldeetara |
Hiru Erregeen Mahaia, Mouscaté eta Petretxema |
Jaitsieran Ezkaurre |