2019/05/15

DIIENTE DE ALBA 3.136 M.



Gaur presarik gabe Alba aldera abiatzen gara zer egin oso ongi jakin gabe. Aterpetik Martin, Iñaki, Javi, aterpean zegoen Burgoseko mutil bat eta ni.
Maladetako eta Dienteko sakanetatik igotzen gara Alba lepora hurbilteko. Javi itzultzen da eta hirurok Diente de Albara igotzea erabakitzen dugu, bere pala  tente eta ederrra gustatu zaigu eta hara jotzen dugu.
Gero aterperaino jaitsiera Inma eta Juanjorekin  egiten dugu, lepotik hurbil aurkitu ditugu eta gurekin itzultzen dira.

Martin atera baino lehenago

Berehala eguzkiak jottzen du

hala ere elurra oso gogorra dago

Pico Paderna

Maladetako sakanan sartzen gara. Goian Maladetatik Albara.

Añadir leyenda

Handik jaitsiko gara

Diente eta Pico Alba

Aran aldera

Igo behar den pala. Oso gogorra aurkitzen dugu

Albako lepoa

Iñaki goitik, ...

..... Martin behetik

Iñaki eta Martin goiko lepotxoan.

Atzean Sayo mendia

Hego alderantz, Le Bondidier, Aragüels, ...



Iñaki. Lepoan luze egoten gara palako elurra ea biguntzen den

Martin

Martinek oinez jaisten du


Behean elurra hobe dago. Atzeam Alba mendia


Aterpe baino lehen, Renclusako ibon. 

2019/05/14

TUC DE MULLERES 3.010 M. ETA PICO SALENQUES 2.986 M. ZIRKULARRA LA RENCLUSA ATERPETIK

Ateraldia bi egun Maladetako mendikatean pasatzeko egiten dugu. Azkenean Iñaki Martin eta ni kotxe batean joaten gara Benasque alderantz, aterpean 7ak inguru egoteko afaldu ahal izateko.
Besurtara iristen gara eta 10 minututan elurretan gaude eskiekin gora eta aterpera garaiz iristen gara.
Heldu den egunean goizekko 6,30etan Rafa aterpean agertzen da ohean oraindik gaudela, goizeko 2,30etan Iruñetik atera da eta pentsatu baino askoz lehenago iritsi da. Aterpean ere ezaguna den Jokin badago eta gurekin ibilaldia egitera animatzen da.

Urdinez, egindako ibilaldia. Guttxii goora behera.
Plana oso interesgarria da, jendetsua diren Aneto eta Malladetatik urrundu nahi dugu eta toki berri poliit bat ezagutu ere. Nahiz  eta Mulleres ezagutu, bidea Barrancs sakanatik igo nahi dugu eta jaitsiera La Escaleta sakanatik jaitsi.
Aterpetik La Renclusako lepora igo behar da hasteko eta handik Pla de Aigualluts jatsiko gara, Anetorako bidea hartuko dugu hasieran baina berehala Barrancs aldera joko dugu.





Aterpetik Renclusako lepora ateratzen.

Elurra oso gogorra da ordu hauuetan

Berehala eguzkiak jotzen du. Renclusako lepoan,

Forcanadak eta Aigualllutseko Tuca, Aiguallus platora jaitsi baino lehen

Pla de Aigualluts, atzean lepoa.


Salterilloko sakanan sartzen gara hasieran eta Aneto - Coronas agertzen dira

Rafa eta aneto

Ezkerrean, Ibon de Barrancsera sartzeko lepoa.
 Ibon de Barrancseko sarrera utzik dugu eta eskuineko aurreko kanalatik igoko gara zailasunik gabe, kanala hau gainditu eta gero esker alderantz joko dugu Colladeta de Barrancsen agertzeko.
Hemendik Tempestades mendizerra, Margalida eta Salenques ederki gozatu ditugu.


Kanala igo eta gero berriro Aneto eta Coronas agertzen dira

Jokin piska bat atzeratu da. Atzean La Salvaguardia.
Aurrez aurre Colladeta agertzen zaigu, .....


 ........ eta berehala Colladeta de Barrancsera iristen gara.


Eskuin aldean Tempestades mendizerra
Gorriz joan behar den tokia. Aurrean Pico Barrancs, Pic Salenques eta Salenques orratza.

 Colladetatik  jaitsiko gara eta aurrrez eta ezkerretik doan kanal batetik sartuko gara, handik bukaeraraino joan eta ezkerretik dugun pala ikaragarri batetik igo behar da. Ahal dugunean maldako ezker aldeko tokitik joaten gara babestuagoak joateko. Eta Barrancs eta Salenques arteko lepoan agertzen gara.


Itzalean oraindik Barrancseko ibon eta ezkerrean Colladeta.

Kanalatik sartu gara eta atzean Colladeta gelditzen da.

Espalda de aneto, tempestadeseko pitzadura,...

Barrancs eta Salenques arteko lepora iristen.

Martin eta Jokin. Atzean Tempestades, Anetoko bizkarra, Aneto, Coronas, Maldito, Abadias eta Maladeta.

Lepotik oso gertu Barrancs dago
Lepotik Salenqueseko malda inguratzen dugu altuera hartu gabe, bestela gero asko jaitsi behar da, eta  Mulleres aurrez aurre agertzen zaigu. Eskuineko maldatik zuzenean gailurrera iritsiko gara.
Goitik ikuspegia ahaztezina da, Maladetako mazizo osoa eskuragai daukagu, beste aldetik Val dAran, Biellako tunela ....
Mulleresetik 200 metro behera eskiatzen dugu eta berriro fokak jarri Salenquesera igotzeko. Handik elur bikaina harrapatzen dugu eskiatzeko eta Pla de Aiguallutseraino joaten gara, berriro Renclusako lepora igo eta Aterpean irabazitako atsedena hartzen dugu.

Salenques inguratzen

Cap de Toro eta Mulleres

Irudiko erdian eta Anetoko bizkar azpian Salenques dago. Hara abiatuko gara.

Margalidatik Anetora

Gailurran
Salenquesera goaz


Azken txanpa

Atzean Mulleres

Eskiada ederra. Escaletako ibona

Escaletako sakana