Azken egun hauetan eguraldia ez da oso ona izan, baina horri esker pirinioan elur piska bat bota du eta mendiko eskia egiteko baldintzak hobetu dira. Javier, lourdes eta Angelekin gelditu naiz iragarritako egun eder honetan mendira joateko.
Astunetik ibilaldia hasten gara "Las ranas" aintzira eta Des moines alderantz igotzeko, baina aintziran helburua aldatzen dugu eta Pas des Aoudas igotzera erabakitzen dugu, handik Arnousserantz jaisteko, elurra dagoen bitartean.
Horrela egiten dugu eta arazorik gabe lepora iristen gara, fokak kendu eta espero ez genuen elur gogorra aurkitzen dugu, dena den basoraino (500 metro inguru) jaisten gara. Berriz fokak jarri eta lepora itzultzen gara eta zuzenean Belonseicheraino luzatzen dugu igoera.
Handik hego aldeko pala luzeak eskiatzen ditugu oso gustura eta azken metroak oinez kotxeraino egiten ditugu.
Mendiko eski egun polita izan dugu eta poza horrekin etxera itzultzen gara.
Hemen eguneko argazki batzuk daude ikusteko.
|
Astuneko aparkalekuan |
|
Hego aldeko maldetan eluurra altua dago |
|
Azken elurteak mendia zuritu du baina eskas. |
|
Aspe alderantz, ipar aldeak ongi zurituak daude |
|
Javier oinez gustura doa. |
|
"Las Ranas"etik sortzen den sakanatik igotzen gara |
|
Sakanan ongi mantentzen da elurra. |
|
Javierrek alde batetik oinez segitzen du. |
|
Angel eta Lourdes |
|
Azkenean "Las Ranas" aintzirara iristen gara. |
|
Javier eta Lourdes |
|
Pas des Aoudas eta Belonseiche |
|
Azkenean lepora abiatzen gara. |
|
Las Ranas aintzira behean gelditzen da. |
|
Anayet alderantz |
|
Belonseiche eta bere malda ongi zurituak |
|
Midi, Palas, Balaitouus, Frondiellas , ..... agertzen dira. |
|
Lepoan, gailurra gertu, .... |
|
... eta Javier, angel eta Lourdes prest .... |
|
... jaitsiera polit hau egiteko. |
|
Goiz da eta elurra oso gogorrra aurkitu dugu. |
|
Basora iristen gara eta ... |
|
... berriro gorantz, ... |
|
... Pas des Aoudas aldera. |
|
Javier lepora iristen. |
|
Lepotik azkar gailurrrera. |
|
Laurak Belonseichen |