Super klasika bat egiteko Aisara hurbildu gara, Aspe hain zuzen ere.
Egun bikaina izan dugu baina goiko lepotik gora haizeak oso indartsu jotzen zuen eta gailurra zapaldu gabe jaitsi ian behar dugu. Dena den eskiada ona izan dugu, eguzkiak elurra ongi aldatu du eta bikain harrapatu dugu sakanaraino.
Igoeran elur oso gogorra ere harrapatu dugu eta kranpoiak ere erabili ditugu.
Ibilaldi lasaia eta polita gaurkoa. Pasa den urtean ezagutu genuen eta gaur errepikatzera etorri gara.
Lizaratik elur eskasarekin atera gara, hala ere bidean, soilik, 15 minutu inguru eskiak bizkarrean eraman ditugu. Elur gogorra eta berria aurkitu dugu bidean eta laino pilo bat goiko aldera iritsi arte. Jaisteko, goitik elur hautsa hasieran eta gero ongi iraundu du eskiada bukatzeko.
Gaur Astunera koadrila ederra etorri gara, asteko egun on bakarra iragarri dute eta aprobetxatu behar genuen, eta egia esan oso gstura aprobetxatu dugu.
Mikel, Luis, Martin, Iñaki, Lourdes, Javier, Miguel, Juanjo eta ni neronek bildu gara Astun mendiari itzulia ematera.
Estaziotik Des Moines lepora joan gara, Escalar aintziratik pasa eta gero. Handik zuzen beherantz elur hautsa gozatzen, sakanatik ahal izan dugun gehiena jaitsi gara.
Mokau txiki bat hartu eta berriro gorantz, Caillabet de Rebic eta Astun mendien artean dagoen leporaino, igoera honetan Teorekin topo egiten dugu, Huescako forestal langile oso jator bat. Berriz beherantz Péne Blanque inguratzen, astuneko lepotik jaisten den sakanaraino.
Berriro larruak jarri eta Astuneko lepotik kotxeraino.
Itzulia eguna bezain polita izan dugu eta ipar aldeko maldetan harrapatu dugun elurra ikaragarria izan da, hauts ezin hobea, aldiz, Des Moines lepora iritsi arte, oso elur gogorra harrapatu dugu.
Eta segidan eguneko arazkiak, ondo izan!
Belonseichen haizeak ederra jotzen du
Añadir leyenda
Gura aurretik "soldaditoen" bildma.
Elur berria eta Izotza tartekatzen da igoera osoan
Miguel
Mikel, beti Dotore
Martin "Scorsese" beti grabatzen.😂
Escalar aintzira inguratzen.
Hormatua
Aintzira pasatu eta leporantz goaz.
Koadrila osoa. Ah ze nolako banda!!
Astun mendia aurrez aurre
Belonseiche eta Pas de Abudas
Lepoan bista erabat aldatzen da, Le Midi
Des Moines mendiko ertza. Gu beherantz.
Pirinio zabalera
Luisito, Midi eta Peyreget
Berriro gorantz
Des Mones atzean gelditu da.
Caillabet de Rebic mendia
Lepoan
Lourdes, taldeari egonkortasuna ematen dion neska
Jaitsiera gozatu dugu eta azken igoera egiteko prestatzen gara