2018/03/28

HIRUGARRENERA! TXINEBRAL DE GAMUETA

Gaur azkenean eguraldiak gailurrera iristea utzi digu, haizeak ia ez zuen jotzen eta eguzkiak ederki jotzen zuen. Hasieran elurra gogorra zegoen baina gero udaberriko elurran bihurtu da.
Gaur Luisek, Anek eta nik tamainako balentria lortu dugu.



"Los Clerigos" iturri ondotik hasten gara. Txamantxoia beti lekuko

Ezkaurre

Gamuetako sakanan eguzkia jotze  hasten da. Gorreta, Anzotiello eta Kinboa

Ane eta Luis marra izoztuak jarraitzen.



Altuera hartzen ari gara eta .....

... Gamuetako aterpea azkar gainditzen dugu.

Elurra oraindik oso gogorra.

Aita ta alaba pozik ...

Gero eta gorago Anek mina handiago oinetan, .....

..... Hemen itxoiten gaitu.

Luis eta biok gailurrera goaz ...

.......

.... eta oso azkar goiko ertzan agertzen gara.


Eta beste aldean Auñamendi, Hiru erregeen mahaia, Petretxema eta Atxerito agertzen dira.

Azken txanpa eta ...

... goian gaude.

Luis

Castillo de Atxerretik Peña Forkara

Eta Pirinioa gure zai gelditzen da. Laster arte.

2018/03/22

GAMUETA BERRIZ

Orain dela hilabete bat hemen egon nintzen eta haizeak atzera bota gintuen. Gaur itzuli gara eta berriro ere haizeak protagonista izan da et aberriro ere itzultzen gara gailurra zapaldu gabe.

Ezker aldean Lapakiza, eskuin aldean Txinebral. Elurra airean

Errepidetik Gamuetako sakanarantz.


Javier eta Lourdes.

Txamantxoia. Hasieran haizeak ez zuen jotzen


Javier

Haizea ....., goiko elurra astintzen.


Lourdes


Berriro haizeteen txoko alderantz.

Gamuetako sakana

Plana de Diegoko aterpea.



Ezkaurre.

Hemendik itzultzen gara. Haizeak ez gaitu uzten aurrera joaten.
Atzean Txinebraleko kaskoa

Jaisten gara. Javier.

2018/03/08

MONCAYO, JAITSIERA "GENDARMEETATIK"

MONCAYO  2.316 M.


Moncayo  mendigunea Iberiar Sistemako altuena da eta Moncayo edo "Cerro San Miguel" mendirik altuena da. Ebro ibaiaren sakonunea eta Gaztelako meseta artean kokatua dago eta horregatik penntsulan ospe handia du.
Mendi honen gainean begira egon naiz eta kondaira asko daude. Gnomoak, Caco, Hercules, Pierre,.... pertsonaiak agertzen dira bere istorioekin eta inguruko herrietan kokaturik.

Dena den gaur Tuteratik deia luzatu dute mendia eskiz egiteko eta hara joan naiz eta Rut, Eliseo eta Sergiorekin hurbildu gara. 



Santutegia baino lehenago dagoen aparkalekura joan gara eta handik eskiz hasi gara, hasieran elur justu zegoen, baina berehala baldintzak oso onak izan dira, izotz plakaren bat agertzen zen baina hori gutxiengoa zen.


Eguraldiak itxura ona zuen hasieran, haize indartsu jotzen zuen, baina gustura.

Sergio eta Rut solasean igotzen dira inguru polit honetan.

Basoa bukatzen denean lainoak eta haizeak harrera ematen digute, Txinebralera azken ateraldiaren mamua gainetik bueltaka dago (han haizeagatik itzuli izan behar ginen).

Haize eta lainori beldur ibiltzen gara, baina igotzen garen ehinean biak desagertu dira eta egun bikaina gelditu da.


Paretak eta horratzak zuriak daude, hotz handia egin du eta.


Eskuinean jaitsi garen tokia ederki ikusten da, "Gendarmeen korridorea"

Lainoak desagertzean espektakulu ikaragarria uzten digu.


Goi partea gertu daukagu eta Eliseok landutako bidetik eroso igotzen gara.


Azken txanpak aldapatsuenak eta ......

........ zigi zaga batzuetan .......

.... gailur ondoan agertze gara.


Gogorrena bukatu da, orain ....

..... gailurrera.

Haizearen lana eta indarra agerian dude.


Bost minutu goian eta beherantz.

Gendarmeen artean giro alpino ikragarria aurkitzen dugu.

Elurra ere oso ona dago.


Toki paregabea iruditzen zait.



Azken birak egin eta akabo korridorea. Hemendik aldapa lsaiagoak eta pinudien artean buktzen da gure gaurko ibilaldia.