2017/06/02

ARROBIBORDA-ZOTALAR-ADI-URKIAGA-ARTESIAGA-SAIOA-XURIAIN-ARROBIBORDA


Kintoko mendiak eta txokoak ezagutzeko zirkular ederra egin dut. Ez da berria, orain dela 10 urte Adi eta Saioa ateraldi batean egiteko modua ikertzen hasi nintzen eta azkenean bira polit hau osatu nuen.
Askotan egin dut baina ez du inoiz aspertzen, beti berria bezala iruditzen zait, baina azken honetan erronka berezi bat dauka, gaixotu nintzenetik egin dudan lehenengo aldia da, gehiago kostatu zait baina ere gehiago gozatu dut, beti desiratzen duzun guztia, kostatzen bada, lortzen duzunean askoz gehiago gozatzen duzu.

Zirkular honetan, Arrobibordatik ateratzen, Zotalar, Adi, Urkiagako lepoa, Artesiagako lepoa, Saioa eta Xuriain zapalduko ditugu eta 30 kilometro inguru ibiliko gara.

Ibilaldia zorrotza da desnibela ere baduelako eta biderik gabe ere orientatzen jakin behar duzulako.

Argazkietan Xuriaineraino ibilaldia ikusten ahal da, handik aurrera ez daude argazkirik baina hasierako argazkian (google heart) gutxi gora behera nondik doan ikusten ahal da.

Harrobietako ondoko basoan murgiltzen naiz
Eguneko lehenengo argiak agertzen dira ...
... eta konturatu gabe,  Zotalar!!
Bakardadea nagusi eta Pirinioak lagun bakarrak
Berehala Adi, bidea jarraitzen dut eta ...
... basotik atera eta Adi gainean agertzen da.
Adiko maldetatik Saioa eta Xuriain ikusten dira, gure hurrengo helburuak

Atzera begira, Zilbeti eta eskuinean Zotalar.


Kaskotik gertu

Iritsi gara, eguzkia berotzen hasten da.

Adi kaskotik Saioa eta Xuriain

Iturrunburu ez dago gure bidean baina usainten dugu.

Aditik jaisteko alanbrada jarraitzen dugu eta basoa eta belardiak ikusgarriak dira

Behetik Adirantz

Urkiagatik igotzen gara eskuineko pistatik eta GR jarraituz ...

... Zaguako etxolara iristen gara.

Bide polit horretatik basotik atera gara eta belardi goxo honetatik ...

... eskuineko leporaino joan gara.

Atzetik Adi gelditu da

eta aurretik Okoro agertzen da, baina hau ere usaindu besterik ez dugu eginen

Saioaraino bidea ongi ikusten dugu.

Berde artean loreek ere bere puntu horia ematen dute

Araongo harriak ipar aldera pasatzeko lepoa markatzen du.

Eta Artesiaga, Saioa eta Xuriain aurrean ditugu.

Artesiaga ondoko iturri honetan mokau bat jaten dut eta ura hartzen dut.

Saioatik Sagardegiko lepora jaitsi eta ...



.... Xuriainera noa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina