Gaur Morata de Jalonera joan behar izan dut eta handik bazkaldu eta gero Ainsa alderantz abiatu naiz, gehiegi pentsatu gabe. Bielsako tunela zeharkatu eta 8etan Hospice de Rioumajoun nengoen. Hara iristen den pista 12etatik 16ak arte turismoek ibiltzea debekatuta dute eta kontutan izateak garrantzia du.
Culfredak egin nahi nituen alde batetik eta Viados beste aldekoa ere ezagutu nahi nuen eta oso toki interesgarria dela esan behar dut.
Han, kasualitatez, Xabirekin koinziditzen dut eta ibilbidea batera eginen dugu.
Kamionetan lo egiten dugu eta goizeko 5etan altxatzen gara, fronte bat arratsalderako iragarri dute eta bildur piska bat daukat. Gosari eta droga guztiak hartu eta gau ilunean ateratzen gara, linterna baten argiak bidea erakusten digu.
Bidea oso argi eta ongi markatuta dago, Hospicetik pista batetik atera eta gertu Ordizetora doan bidea aurkitu eta zalantzarik gabe bide zuzena segitzen dugu, baina hortik gutxira pista bukatzen da eta ibaia zeharkatu behar da. Argia badago arazorik ez dago, zubia ikusten delako, baina gaua zen eta bideak ibaira eramaten zaitu zeharkatu ezinik, denbora asko galtzen dugu han bidea nondik dihoa asmatzeko eta azkenean kasualitatez linternak zubia argitzen du eta bidea segitzen ahal dugu.
Kontuz hor, zubia zertxobait lehenago da.
Handik marka horiak eta bidea gorantz segitzen ditugu. Basotik ateratzen garenean lepoa asmatzen da eta sakana zeharkatuz zuzen ezker alderantz lepora igotzen da, legardi gogor batengatik. Guk marka horiak jarraitzen ditugu kartel bat aurkitu arte, "Port de Plan" alderantz markatzen du.
Handik zuzen beste bide bat doa eta handik Cauarere lepora joaten ahal da, marka urdinak badaude eta ere munarriak bidea adierazteko. Ezagutzen ez badugu, bide horretatik "Puerto de la madera"ra goaz, hori bera egin genuen, gero 2581 m. duen muinoa igo eta jaitsi behar da Cauarere lepora iristeko.
Gure lepora zuzen joateko gure ezker aldera dugun muino horretan, legardi erdian bide oso nabaria ikusten da, hori hartu beharko dugu eta Cauarere leporaino iritsiko gara.
Bide hau luzeagoa da baina askoz erosoago, behetik leporantz zuzen legarditik igotzen den bidea motzagoa baina deserosoagoa da. Aukera badago.
Cauarere lepotik bidea eta markak Cauarere mendia eta Culfredak egiteko badaude.
Informazio gisa Hospicetik Cauarere leporaino 2 ordu kostatu zitzaigun, galdutako denbora barne. Lepotik Cauarere gaina, Culfreda SW, Erdiko Culfreda eta Culfreda N. ordu bat eta 45 minutu.
Azkenean 12,30etan Hospicen geunden, eta ordutegia kontutan izan ez dugunez, han 16ak arte itxoin behar dugu, kotxez joateko. Hiru t'erdi ordu horiek oso luzeak egin zitzaizkigun.
|
Hospice de Rioumajou |
|
Kartel honetan bidea uzten dugu eta zuzen goaz, marka urdinak jarraituz. Ezker aldean Cauarere lepoa ago eta muinoen eskuinean "Puerto de la Madera" |
|
Cauarere gaina eta Culfredak bistan daude. |
|
Pic de l'Ibonet eta pics de l'estat, eskuinean pic d'aret (2.939 m.). Hauen azpian Rioumajou ibarra. |
|
Tuca de Millarieux eta Puerto de la Madera. |
|
Puerto de la Madera (2.560 m.) |
|
Lepotik, gure helburuak. |
|
Muino gainean. |
|
Hau Cauarere lepoa da (2.526 m.). Atzean Tuca de Millarieux eta muinoa. |
|
Punta Suelza eta Punta Fuesa |
|
Cauarere, ezkerrean Culfredak. |
|
Cauarere gainatik Culfredak oso basatiak agertzen dira. |
|
Cauarere atzean gelditu da, bidea ongi ikusten da. |
|
Culfreda SW |
|
Culfreda SW-tik atzera begira. Cauarere urrun gelditu da. |
|
Aurretik beste bi gainak. |
|
Erdiko Culfreadatik Iparrekoa bistan. |
|
Atzetik Culfreda altuena gelditu da, gero berriz eginen ditugu. |
|
Azken Culfreda. Beste biak ongi ikusten dira. |
|
Piau Engaly |
|
Picos de la Pez eta Bachimala |
|
Berriro lepora iristen. |
|
Cauarere lepora joateko, Puerto de la Madera aldera hartuko dugu eta iritsi baino lehen, erdian ikusten den muino horretan ikusiko dugun bide nabaria hartuko dugu. |
|
Cauarere mendia. Ezkerrean lepora iristeko legardiak. |
|
Hospice bistan dago. |
|
Hau da behean zeharkatu behar den zubia |
|
Hemen Ordizetora joateko bidea hasten da. |
|
Atera garen tokira berriz iristen |
ETA HALA BAZAN ALA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILLA ............