BELAGOAK niretzat beti zerbait berezia izan du, han nire bizitza markatu dituzten zenbait gertaerak, bertan, izan zirelako.
Gaur itzuli naiz eta laguntzeko hobeagorik ezin izan dut, Koldo eta Aingeru. Aspaldiko lagun hauek oso gutxitan ikusten ditut, baina elkarrekin gaudenean beti sentsazio on batekin gelditzen naiz eta gaur Belagoako mendi ibilaldia egin eta gero, hobe.
|
Hasieran GR12 segitzen dugu, gero R.IS24 bidea hartuko dugu "Peña del Rey " aldera joateko. |
Goizean Bagomaltan (Mata de haya) kotxea utzi dugu eta "Peña del rey" bidetik Larreriarantz abiatu gara Lapakizara igotzeko. Ia 3 ordu igotzeko izan behar dugu. Gero Lapazarrarako bidea hartu dugu eta hau hegoaldetik zeharka, Zemetoko pasabidea eta bidea hartu dugu zirkular polit bat osatzeko.
Osotara ia 7 ordu egon gara 16 kilometroko ibilbide horretan eta 1300 metro desnibela egin dugu.
|
Altueran hartzen dugunean Lakartxela eta Lakora agerian gelditzen dira. |
|
Larreria goiko lepotik Txamantxoia bistan dugu eta hemendik, Lapakizatik itzultzean beste bidea, Lapazarra alderantz hartuko dugu. |
|
Basoa behean utzi dugu eta orain belardi eroso hauetatik goraino joanen gara. Atzean Lapazarra eta urrunago Lakartxela. |
|
Gailurra gertu dago. |
|
Belagoako Ibarra ongo menperatzen da hemendik. |
|
Aingeruren atzean Arlas, Anielarra eta Auñamendi daude. |
|
Koldo belarra eta ibarraren artean galtzen da. |
|
Azkenean gailurra |
|
Protagonistak, badaezpada ere. Ni, Aingeru eta Koldo. |
|
Lintza eta Ezkaurre alderantz. |
|
Belagoa alderantz. |
|
Auñamendi eta Hiru erregeen mahaia alderantz |
|
Lapazarrara hurbiltzen gara eta atzetik Lapakiza urruntzen da. |
|
Ukerdi eta Budogia. |
|
Lapazarra hegoaldetik zeharkatzen dugu eta ..... |
|
...... |
|
...... |
|
...... |
|
...... azkenean aterpetik hurbil dagoen Zemetoko pasabiderantz jaitsiko gara. |
Zemetoko bidea Errepidean agertzen da eta kilometro eta erdi dagoen Bagomaltara iristeko hortik egiten dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina