2015/08/11

BELAGOATIK IBILALDI BAT

BELAGOAK niretzat beti zerbait berezia izan du, han nire bizitza markatu dituzten zenbait gertaerak, bertan, izan zirelako.
Gaur itzuli naiz eta laguntzeko hobeagorik ezin izan dut, Koldo eta Aingeru. Aspaldiko lagun hauek oso gutxitan ikusten ditut, baina elkarrekin gaudenean beti sentsazio on batekin gelditzen naiz eta gaur Belagoako mendi ibilaldia egin eta gero, hobe.


Hasieran GR12 segitzen dugu, gero R.IS24 bidea hartuko dugu "Peña del Rey " aldera joateko.
Goizean Bagomaltan (Mata de haya) kotxea utzi dugu eta "Peña del rey" bidetik Larreriarantz abiatu gara Lapakizara igotzeko. Ia 3 ordu igotzeko izan behar dugu. Gero Lapazarrarako bidea hartu dugu eta hau hegoaldetik zeharka,  Zemetoko pasabidea eta bidea hartu dugu zirkular polit bat osatzeko.
Osotara ia 7 ordu egon gara 16 kilometroko ibilbide horretan eta 1300 metro desnibela egin dugu.


Altueran hartzen dugunean Lakartxela eta Lakora agerian gelditzen dira.


Larreria goiko lepotik Txamantxoia bistan dugu eta hemendik, Lapakizatik itzultzean beste bidea, Lapazarra alderantz hartuko dugu.

Basoa behean utzi dugu eta orain belardi eroso hauetatik goraino joanen gara. Atzean Lapazarra eta urrunago Lakartxela.



Gailurra gertu dago.

Belagoako Ibarra ongo menperatzen da hemendik.

Aingeruren atzean Arlas, Anielarra eta Auñamendi daude.

Koldo belarra eta ibarraren artean galtzen da.



Azkenean gailurra

Protagonistak, badaezpada ere. Ni, Aingeru eta Koldo.


Lintza eta Ezkaurre alderantz.

Belagoa alderantz.

Auñamendi eta Hiru erregeen mahaia alderantz



Lapazarrara hurbiltzen gara eta atzetik Lapakiza urruntzen da.

Ukerdi eta Budogia.

Lapazarra hegoaldetik zeharkatzen dugu eta .....

......

......

......

...... azkenean aterpetik hurbil dagoen Zemetoko pasabiderantz jaitsiko gara.
Zemetoko bidea Errepidean agertzen da eta kilometro eta erdi dagoen Bagomaltara iristeko hortik egiten dugu.

2015/08/06

AGUAS TUERTAS, PIC D'ARLET, ... , PICO ROYO.

Gaur Guarrinzako pista hartu dugu "Aguas Tuertas" ibar zoragarri alderantz joateko. Handik Col d´Arletera igo eta Pic d´Arlet, Arlet aterpea, Pic d´Aillary, Pico Despeñaperros, Pico Royo eta Guarrinzako pista.Oso zirkular polita osatu dugu, Frantzia eta Espainia artean ibili gara, mapan jartzen duelako, bestela mendian mugak exititzen ez direnez, ez gara ohartzen.
Ertz honetan haizeak eten gabe jo du eta egun berotsua errezago jasan dugu.

Goizeko 6,30ak dira eta Carlos, Ferre, Martin eta ni Iruñetik ateratzen gara Echo alderantz. Guarrinzako ipar aldean dagoen mendikatea ezagutzera, mendi eta toki oso politak daude baina klasikoak ez direnez, jende askok ez ditu ezagutzen.
Goizeko 8,50etan ibiltzen hasten gara eta pistatik "Aguastuertas" ibarrera iristen gara, hango trikuharri bisitatzen dugu eta handik, ibaia gurutzatu eta gero, ezkerreko sakanatik satzen gara (Acueko sakana). Hasieran biderik ez dago, baina gora errez joaten da, azkenean Arleteko lepoa ikusten dugu eta bide nabariago bat aurkitzen dugu hara iristeko.

Langa hau pasata "Aguastuertas"en gaude eta ......

.... ibar xarmagaria gure aurrean agertzen da.

Trikuharrian atsedenalditxo bat.



Sakanatik igotzen hasten gara.

Altuera azkar hartzen da.

Eta gure lepoa ikusten dugu.

Carlos, Ferre eta Martin, azpian "Aguastuertas" eta atzetik "Castillo de Atxer" agertzen hasten da.

Martinek ez du aukera galtzen hainbeste aldiz egindako Pic d'Acuerekin argazkia egiteko.


Arleteko lepotik, aterpea eta aintzira, urrunean Midi nabarmen agertzen da.


Lepoan gaudela, Carlos eta Martin aterpera jaisten dira eta Ferre eta biok, Arleterantz abiatzen gara. Handik lepo batetik aterpera ere jaisten gara eta han zerbait jaten dugu eta kafe on bat dastatzen dugu.

Arleteko kaskoa. Behean aterpea eta aintzira.

Ferre aterpe aurrean.


Atsedena bukatzen da eta benetako "lana" hasten da. Zuzenean  Aillary mendirantz jotzen dugu eta ertza jarraituz, igo eta jaitsi, igo eta jaitsi, .... Punta Despeñaperros, Pico Royo eta lepotik kotxera. Jaitsiera luzea egiten da, bide nabarmena ez dagoelako eta beheko aldean haizea jotzen ez duelako eta beroak zigortzen du.

Carlos, Aillary mendiko azken txanpetan, atzean Arleteko punta.

Aillary kaskoa

Castillo de Atxer (besteak beste)

"Aguastuertas" eta gainean Bisaurin. (besteak beste)

Aillarytik euskal pirinio alderantz


bidean ez dugu uzten punta bat ere egin gabe.

Martin tximinia batetik gora.

Aurrean Punta Despeñaperos.

Toki bitxia, harrien kolore desberdinagatik eta pareten itxuragatik.

Eguneko azken punta bistan dugu, Pico Royo.




Gure azken kaskoa. Pico royo.



Guarrinzako pista ikusten da.

Hemendik intuizioa jarraitu behar da jaisteko edo GPSko traka. Gu biak


Eta hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan, .........