|
Argazkiaren erdian Intzako Dorrea edo Irumugarrieta. Aralar mendikateko garaiena. |
Aralar mendikateko pagadiek,
belardi berdeek, animalien kortek, historia aurreko kokalekuetako
aztarnek eta egun honetako bakardadeak, handik ibiltzea zentzumenen
gozamena izan dadin eragiten dute.
Gaurko ibilaldia zirkularra polit bat da, goizean egiteko egokia, motza delako.
Guardetxetik hiru kilometro eta erdi
lehenago, errepidetik eskuin aldera pista bat ateratzen da, Amutxateko
lezera joateko tokia, kotxea uzteko tokia badago, zakarrontzia eta
kartela ere. Kotxea utzi eta bizikletarekin Guardetxe aldera abiatzen
gara, guardetxea ez da esistitzen, beste eraikin berri eta moderno bat
egin behar dutela dirudi (betiko xarma guztia guztia galdu du).
Guardetxeko aparkalekutik zeharkatu eta pistatik "errege-saileko"
basoetan sartzen gara (errepideko pagadiak ere badira) eta azkar ibiltzen gara Pagomariko belardietarantz, lehenago Beingoko lezea ikusiko dugu, Pagomaritik gertu ere Igaratrzako lezetik pasatuko gara.
Hemendik gutxira basoa desagertzen da eta goiko belardietan kokatzen
gara, bista orain zabaltzen da eta pistako punturik altuenean gaudenean,
Irumugarrieta agertzen da gure aurrean. Jaitsiera bat eta Trikuharrira
iristen gara, hemen bizikletak uzten ditugu eta oinez gailurreraino
igotzen gara. Goian kriston haizea jotzen du eta oso azkar itzultzen
gara, toki babestu batean mokau on bat hartzen dugu eta bidea jarraitzen
dugu. Pista aurrera jarraituz, Beloki mendia eskuin aldean eta tutturre
ezker aldean uzten ditugu eta berehala berriro basoan sartzen gara. Horrela berriro kotxean agertzen gara. Oraindik 1,20ak dira eta presarik gabe Mikel eta biok etxera bazkaltzera itzultzen gara.
|
Beingoko lezea |
|
Pagomariko aparkaleku zaharra |
|
Hotzegiten zuen eta horma edonon agertzen zen |
|
Igaratzako lezean Mikel pozik |
|
Pistako tokirik altuenera iristen |
|
Atzera begira Putterri daukagu, .... |
|
... eta aurrera begira, gure helburua, Irumugarrieta edo Intzako Dorrea. |
|
Mikel harrituta dago, Malloak ezagutzen ari da. |
|
Pista utzi dugu, Trikuharri pasa eta berehala bizikletak "aparkatuko" ditugu. |
|
Hemendik oinez igo eta jaitsi egiten dugu. |
|
|
Oraindik elurra ikusten zen bidean. |
|
Alborta, Uarrain eta Arriolatz |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina