Gezurra badirudi ere, eski denboraldia ateraldi hokekin hasi dugu, eta elur eskasa dago. Hala ere eguraldiak lagundu du, haize suabea eta eguzkia agerian, tenperaturak ere lehundu ditu.
Iñaki, Karmelo, Martin eta ni Portaletera hurbildu gara kotxe ondotik eskiz ateratzen ahal zelako, baina ez, rato bat lepoan eraman behar ziren.
Helbururik gabe hasi gara eta "canal Roya" mendirantz egiteko asmoz abiatu gara hasieran baina "Gradillereko" leppoa guatatu zaigu eta hara joan gara. Lepotik gailurra jendez gainezka ikusi dugu eta ez igotzea ez zaigu gehiegi axola. Han plana aldaketa eta igotako pala politak eskiatzen ditugu, eguzkiak jotzen du eta eskiada oso ona gozatzen dugu. Sakana batetik "Aneou"ko lautadara iristen gara.
Toki polit honetan zerbait jan eta Peygeret aldera abiatzen gara, puska batzuk belarditik fokeatzen gara. Azkenean Ilouko lepora iristen gara eta elurreko baldintzak ikusita jaistea erabakitzen dugu. Kotxeraino berriro eskiada gozatzen dugu.
Azkenean lehenengo eguna izateko toki eta baldintzak egokiak aurkitu ditugu, nahiz eta elur oso eskasa ez izan. Ea Olentzeroak elurte ederra oparitzen digun.
|
Aparkalekutik ikusitako elurte eskasa |
|
Hemen eskiak jarri genituen, bukaeran gure lepoa ikuten da. |
|
Karmelok, taldeko gazteena, gutaz ardura handia hartu zuen |
|
Martin eta Iñaki |
|
Bidean atzera begiratuta, Peygeret eta Midi d'Ossauko bi puntak ikusten ditugu |
|
Lepoa gertu dago |
|
Ikusten den bezala, hego aldea ez dena, oso gogorra dago. Lepora iritsi gara. |
|
Bakarrik Martin falta da. Elur hegalareki borrokatzen ari da. |
|
Orain gozatzea tokatzen da. |
|
Eskiadaz gozatzen dugu, baina batez ere ikuspegiaz. |
|
Uste gure hurrengo helburua. |
|
Aneouko lautadan gaude, hemen atsedena. |
|
Peygeret azpian dagoen Iouko leporantz bagoaz. |
|
Atzetik Aspe eta "pico de la garganta" agertzen dira. |
|
Lepotik ipar alderantz, ..... |
|
....., Midi eta Peygeret alderantz, .... |
|
... eta Bious sakana alderantz |
|
Larruak kendu ditugu eta itzultzeko bidea hartzen dugu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina