2014/12/29

SAIOA: HOTZ HANDIA, ELURTE TXIKIA

Mikel lainotik ateratzen Xuriain etaSaioa alderantz.

Gaur, askotan bezala, Artesiagara hurbildu gara ea eskiekin zerbait egiten ahal genuen. Mikel bere raketekin hobe ibili da.
Ez dago gauza handirik kontatzeko, argia eta ikusi ditugun irudiengatik merezi du, baina eskiatzeagatik, ez!. Hotza eta haize zakarra aurkitu dugu, horregatik Xuriain ezin izan dugu eta Sioara joan gara, beste askorekin batera.
Hemen daude argazki batzuk, zer zegoen ideia egiteko.


















2014/12/23

PORTALET, ESKI DENBORALDIAREN HASIERA


Gezurra badirudi ere, eski denboraldia ateraldi hokekin hasi dugu, eta elur eskasa dago. Hala ere eguraldiak lagundu du, haize suabea eta eguzkia agerian, tenperaturak ere lehundu ditu.
Iñaki, Karmelo, Martin eta ni Portaletera hurbildu gara kotxe ondotik eskiz ateratzen ahal zelako, baina ez, rato bat lepoan eraman behar ziren.
Helbururik gabe hasi gara eta "canal Roya" mendirantz egiteko asmoz abiatu gara hasieran baina "Gradillereko" leppoa guatatu zaigu eta hara joan gara. Lepotik gailurra jendez gainezka ikusi dugu eta ez igotzea ez zaigu gehiegi axola. Han plana aldaketa eta igotako pala politak eskiatzen ditugu, eguzkiak jotzen du eta eskiada oso ona gozatzen dugu. Sakana batetik "Aneou"ko lautadara iristen gara.
Toki polit honetan zerbait jan eta Peygeret aldera abiatzen gara, puska batzuk belarditik fokeatzen gara. Azkenean Ilouko lepora iristen gara eta elurreko baldintzak ikusita jaistea erabakitzen dugu. Kotxeraino berriro eskiada gozatzen dugu.
Azkenean lehenengo eguna izateko toki eta baldintzak egokiak aurkitu ditugu, nahiz eta elur oso eskasa ez izan. Ea Olentzeroak elurte ederra oparitzen digun.

Aparkalekutik ikusitako elurte eskasa


Hemen eskiak jarri genituen, bukaeran gure lepoa ikuten da.



Karmelok, taldeko gazteena, gutaz ardura handia hartu zuen

Martin eta Iñaki

Bidean atzera begiratuta, Peygeret eta Midi d'Ossauko bi puntak ikusten ditugu

Lepoa gertu dago




Ikusten den bezala, hego aldea ez dena, oso gogorra dago. Lepora iritsi gara.

Bakarrik Martin falta da. Elur hegalareki borrokatzen ari da.

Orain gozatzea tokatzen da.

Eskiadaz gozatzen dugu, baina batez ere ikuspegiaz.

Uste gure hurrengo helburua.

Aneouko lautadan gaude, hemen atsedena.

Peygeret azpian dagoen Iouko leporantz bagoaz.

Atzetik Aspe eta "pico de la garganta" agertzen dira.

Lepotik ipar alderantz, .....

....., Midi eta Peygeret alderantz, ....

... eta Bious sakana alderantz

Larruak kendu ditugu eta itzultzeko bidea hartzen dugu.

2014/12/12

IRUÑEKO XXXV MENDI ASTEA



HELDU DEN ASTEARTEAN IRUÑEKO PLANETARIOAN, KUTXABANKEK ANTOLATZEN DUEN MENDI ASTEA HASIKO DA.

Aurten Bilbon ospatzen den "Bilbao mendi film festival"ekin koinzidetzen du, hala ere han sarituak izan diren hiru filma ikusteko aukera izanen dugu.
Asteartea 16an hasiko da eta osteguna 18an bukatuko da, hiru egunetan arratsaldeko 8etan filmak izanen dira.
Aste honetan ere (nahiz eta 3 egun izan), argazki sariketa dago, "XXXV IRUÑAREN MENDIKO ARGAZKI SARIKETA KUTXABANK SARIA" hain zuzen ere.

Hemen duzue programazioa.
Filmak ikusi ahal izateko, Kutxabankeko bulegoetan sarrerak hartu behar dira, eta bezeroek lehentasuna dute.

2014/12/06

7. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA BILBON


Argazki polit honetan mendizalea ez den pertsona bat ikusten ahal dugu. Eta Eigerreko ipar paretan, alajaina!. " The Eiger Sanction" (Licencia para matar) filman Clint Eastwood aktoreari egindako argazki bat da, zinemaldia aurkezteko anfitrionarik hoberena. Zinemaldiak aktoreari gorazarre eginen dio filmaren 40. urteurrenean, eta honekin batera ere Montxo Armendarizi omenaldia eginen diote, "Tasio" filma 30 urte bete dituelako. "Tasio" Italiako Trentoko mendiko zinemaldian saritua izan zen ere.

7 urte besterik ez du zinemaldi honek eta dagoeneko nazioarteko mailan ospe handia hartu du eta mendiko zineman erreferentzia garrantzitsuenetariko bat bihurtu da.

10 egun hauetan, kirol-abentura eta mendiaren gaineko nazioarteko dokumental hoberenak ikusi ahal izateko paregabeko aukera dugu. Hauekin batera zerikusi handia dituzten aktibitateak ere izanen dira.

http://www.mendifilmfestival.com/doc/2014/Libro_mendi_programacion_2014.pdf
EGITARAUA


Henendik gutxira Iruñean Anaitasunak eta BBK-ek antolatzen duten mendi astean Bilboko zinemaldiko filmaren bat seguruaski ikusiko dugula.