2013/11/23

1. saio SAIOAN


Elurra iritsi da eta aurten Saioara iragan urtean baino lehenago eskiz joan gara. Ez da oso egun ona izan, laino itxia zegoelako, baina elur nahiko eta oso ona eskiatzeko. Goiko argazkia ihazkoa da, baina elur kantitate antzekoa izan dugu gaur.
Hasieran pistatik elurra oso ongi zapalduta zegoen, egun hauetan eta batez ere gaur, larunbata, goizean jende asko pasatu da hemendik; batzuk oinez beste batzuk iraupen eskiz eta gehienok zeharkaldiko eskiz, horregatik pista bikain zegoen. Basoan elur hautsa bikaina eta goiko aldapetan haizeak elurra estutu du eta ere eskiatzeko bikaina, lainoa eragozpen bakarra izan da. Hotza ere egin du eta goikaldean haize zakarra Dena den lehenengo eskiada izan da eta ezin gara kexatu. Joera hau mantenduko dela dirudi, beraz Saioa egiteko egun batzuk izanen ditugu oraindik. Gozatzera!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina